[go: nahoru, domu]

Kasimiro IV.a Jagellondarra

Kasimiro IV.a. Jagellondarra (polonieraz: Kazimierz Jagiellonczyk; lituanieraz: Kazimieras Jogailaitis; Krakovia, 1427ko azaroaren 30a - Hrodna, 1492ko ekainaren 7a), Lituaniako duke handia (1427-1492) eta Poloniako erregea (1447-1492) izan zen.

Kasimiro IV.a Jagellondarra

Poloniako monarka

1447ko ekainaren 25a (egutegi gregorianoa) - 1492ko ekainaren 7a (egutegi gregorianoa)

list of heads of state of Lithuania (en) Itzuli

1440 - 1492ko ekainaren 7a
Bizitza
JaiotzaKrakovia1427ko azaroaren 30a (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaLituaniako Dukerri Handia
Poloniako Erresuma (1385-1569)
HeriotzaHrodna1492ko ekainaren 7a (egutegi gregorianoa) (64 urte)
Hobiratze lekuaWawelgo katedrala
Familia
AitaLadislao II.a Poloniakoa
AmaSophia of Halshany
Ezkontidea(k)Elisabeth of Habsburg (en) Itzuli  (1454ko otsailaren 10a, 1454ko otsailaren 10a (egutegi gregorianoa) -  1492ko ekainaren 7a)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaJagellondarrak
Hezkuntza
Hizkuntzakpoloniera
Ruteniera
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Find a Grave: 20604035 Edit the value on Wikidata

Ladislao II.a Jagellonen eta haren laugarren emazte Sofia Holszanykoaren bigarren semea. Haren osaba Sigismundo I.a Kęstutaitis hil zutenean, Lituaniako dukerria eskuratu zuen, eta anaia Ladislao borrokan hil zitzaionean bilakatu zen Poloniako errege.

Haren erreinaldiko garaipen nagusia Hamahiru Urteko Gerran Zaldun Teutonikoak menderatzea izan zen (1454-1466). Horren ondorioz, Prusiaren parte bat (Errege Prusia edo Prusia Poloniarra) —Gdansk-eko Pomerania— bereganatu zuen, eta Ekialdeko Prusiaraino hedatu zuen bere jabegoa.

Haren erregealdian inprimatu zen lehen liburua Polonian (1474). 1484an, turkoek Besarabiako parte bat eta Moldavia bereganatu zituzten.

Elisabete Hungariakoarekin ezkondu zen, eta 13 seme-alaba izan zituzten. Haien semeetariko lau errege izan ziren: Ladislao II.a Bohemiakoa eta Hungariakoa, Hungariako eta Bohemiako errege; Joan I.a Alberto, Poloniako errege; Alexandro I.a Jagellon, Lituaniako duke handia eta Poloniako errege; eta Sigismundo I.a Zaharra, Poloniako erregea eta Lituaniako duke handia.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kasimiro IV.a Jagellondarra Aldatu lotura Wikidatan