La Madeleine harpea
La Madeleine harpea (okzitanieraz: Abric de la Magdalena; frantsesez: Abri de la Madeleine) Okzitaniako Périgord eskualde historikoko Tursac udalerrian (Frantziako Dordoina departamendua) dagoen aztarnategi arkeologikoa da, Paleolito amaierako Madeleine kulturari izena eman diona. Édouard Lartetek aurkitu eta induskatu zuen 1863 eta 1865 artean. Harpe honetan Goi Paleolitoko arte higigarriko pieza ugari aurkitu dira.
La Madeleine harpea | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Monumentu historikoa | |
Vézère ibarreko Historiaurreko Guneak eta Leize Apainduak | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Dordoina |
Barruti | Sarlat-la-Canédako barrutia |
Kantonamendu | canton of Saint-Cyprien |
Frantziako udalerri | Tursac |
Koordenatuak | 44°58′01″N 1°02′11″E / 44.9669°N 1.0364°E |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 85-015 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
Mérimée ID | PA00083036 |
|
Leku hau Erdi Aroan okupatua izan zen. Zati batean harkaitzean zulatutako eliza eta gazteluaren hondakinak ditugu orduko herrixka trogloditaren lekukoak.
UNESCOk 1979an gizateriaren ondare izendatu zuen, Vézère ibarrean dauden historiaurreko beste 146 aztarnategirekin eta 25 haitzulo apaindurekin batera.
Kanpo estekak
aldatu- (Frantsesez) Pole-prehistoire.com: La Madeleine harpea
- (Frantsesez) Le village troglodytique de la Madeleine
Ikus, gainera
aldatu