Mérida (Yucatán)
Mérida Mexiko hego-ekialdeko hiria da, Yucatán estatuko hiriburua eta hiri populatuena. Estatuaren ipar-mendebaldean dago, Mexikoko golkoko itsasbazterretik 35 kilometrora. 2010ean hiriak 777.615 biztanle zituen,[1] eta Mérida-Umán-Kanasín metropoli eremu osoak 1.035.238 biztanle. Egungo hiria Ichcaanzihó maien hiriaren erorkinen gaineak altxatu zen.
Mérida Mérida | ||
---|---|---|
Mexikoko herria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Mexiko | |
Estatua | Yucatán | |
Alkatea | Mauricio Vila Dosal | |
Izen ofiziala | Mérida | |
Jatorrizko izena | Mérida | |
Posta kodea | 97000–97299 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 20°58′N 89°37′W / 20.97°N 89.62°W | |
Azalera | 883,41 km² | |
Altuera | 10 | |
Demografia | ||
Biztanleria | 892.363 (2015) 114.748 (2010) | |
Metropolia | 1.035.238 | |
Dentsitatea | 1.010 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1542 | |
Telefono aurrizkia | 999 | |
Ordu eremua | UTC−06:00 | |
Hiri senidetuak | New Orleans, Texcoco de Mora (en) , Mérida, Pereira, Chiquinquirá (en) , Camagüey, Panama City, Glendora, Erie, Cozumel (udalerria), Iguala de la Independencia (udalerria), Incheon, Manzanares (en) , Mérida, Miami eta Sarasota | |
http://www.merida.gob.mx/ |
Meridaren garrantzia
aldatuHerrialdean bizi-kalitate onena duen hirietako bat da, eta kontinenteko seguruenetakoa. Bere ondare historikoa kultura maien, espainiarren eta afrikarren nahasketaren emaitza da, garai kolonialean, gerora kultura frantziar eta libanoarren eragina izan zuena, nederlandarraren, korearraren eta italiarraren ekarpen batzuekin. Bere kultura-herentzia aberatsari esker, Amerikako Kultur Hiriburu izendatu zuten lehen hiria izan zen, eta titulu hori birritan jaso zuen lehena. Bestalde, Meridako erdigune historikoa kontinenteko hirugarren handiena da, eta San Ildefonso Katedrala, Plaza Handiaren parean dagoena eta ondoko maien aurri-harriekin eraikia, Amerika kontinentaleko zaharrena da. Honen albo batean MACAY museoa dago, eskualdeko kulturalki hiri aberatsenetako bat bezala sendotzen duten lanekin.
Gainera, UNESCOren Hiri Sortzaileen Sarearen parte da gastronomiaren kategorian.
Izenaren jatorria
aldatuHiriak Merida izena Espainiako hiriaren omenez hartu zuen Francisco de Montejok, «El Mozo» izenekoak, sortu zuen 1542an, Ichcaanzihó (T'Hó) hiri maiaren aztarnen gainean. Hiri hori, berez, hutsik zegoen Espainiako Inperioak Yucatánen konkistari ekin zionean. "Hiri Zuria" ere esaten zaio, hiria sortu zenekoa; izan ere, maien konkistaren ondorengo lehen mendean kolonizatzaile espainiarrek, segurtasun arrazoiengatik eta luzaroan erabat itotzerik izan ez zuten indigenen matxinada iraunkorragatik, hiri zuria egitea erabaki zuten, hau da, garaiko zurientzat bakarrik. Hiriaren sarrerako arku zaharrak horregatik eraiki ziren, eta hauetatik harago indioen auzoak zeuden, gero hazkunde demografikoak gaindituko zituenak. Gaur egun, kultura anitzeko hiria da Merida, baita Yucatángo penintsulako hirigune nagusia eta garrantzitsuena ere.
Geografia
aldatuKokapena
aldatuMerida Yucatángo Penintsularen ipar-mendebaldean dago, Mexikoko golkoaren kostaldetik 35 km ingurura, Chicxulub izeneko kraterraren barruan. Hipotesi onartuenaren arabera, asteroide batek duela 65 milioi urte izandako inpaktuagatik sortu zen krater hori, K/T inpaktua deritzona, eta horrek Kretazeo Paleogenoaren desagertze masiboa eta dinosauroen desagerpena ekarri zuen. Kraterrak 180 kilometroko diametroa du eta bere inguruan cenoteen eraztuna bezala ezagutzen dena dago. Hiria 20°58′04″N 89°37′18″O (20.967778, -89.621667) koordenatuetan dago, itsas mailatik 8 metroko batez besteko altitudearekin.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Mérida, 1951-2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 39.5 | 39.5 | 42.0 | 43.0 | 43.0 | 41.5 | 40.0 | 43.0 | 40.0 | 39.0 | 39.0 | 39.5 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 30.8 | 31.5 | 34.0 | 35.6 | 36.3 | 35.3 | 35.0 | 34.9 | 34.2 | 32.7 | 31.5 | 30.6 | 33.5 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 24.0 | 24.4 | 26.3 | 27.9 | 29.0 | 28.5 | 28.2 | 28.1 | 27.9 | 26.8 | 25.4 | 24.0 | 26.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 17.2 | 17.3 | 18.6 | 20.2 | 21.7 | 21.6 | 21.4 | 21.3 | 21.6 | 20.8 | 19.3 | 17.5 | 19.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 9.2 | 9.5 | 9.0 | 10.0 | 10.0 | 10.0 | 10.0 | 10.0 | 10.0 | 10.0 | 10.0 | 7.0 | ' |
Euria (mm) | 38.4 | 32.2 | 22.5 | 24.4 | 69.4 | 138.3 | 158.7 | 140.7 | 183.1 | 127.9 | 56.2 | 45.1 | 1036.9 |
Euri egunak (≥ 0.1 mm) | 4.2 | 3.3 | 2.3 | 1.9 | 4.6 | 10.8 | 13.4 | 12.8 | 13.9 | 9.7 | 5.4 | 4.3 | 86.6 |
Eguzki orduak | 207.7 | 209.1 | 241.8 | 255.0 | 272.8 | 231.0 | 244.9 | 248.0 | 207.0 | 217.0 | 213.0 | 201.5 | 2748.8 |
Iturria (1): Servicio Meteorologico Nacional[2] | |||||||||||||
Iturria (2): Hong Kong Observatory.[3] |
Monumentuak
aldatu- Méridako Zentro Historikoa
- Yucatángo katedrala
- Montejoen etxea
- Plaza Grande
- Peón Contreras antzokia
- Gobernu jauregia
- Santa Isabel baseliza
- Aberriari monumentua
Gertuko leku arkeologikoak eta ekologikoak
aldatu- Dzibilchaltún
- Dzoyilá
- Chen Hó
- Flor de mayo
- Xcatzmil
- Caucel
- Xoclán,
- Cuxtal erreserba ekologikoa
Erreferentziak
aldatu- ↑ Instituto Nacional de Estadística y Geografía. Municipio de Mérida. (Noiz kontsultatua: 2017-11-27).
- ↑ NORMALES CLIMATOLÓGICAS 1951-2010 (in Spanish). National Meteorological Service of Mexico. Retrieved August 30, 2012.
- ↑ Climatological Information for Merida, Mexico, Hong Kong Observatory. Retrieved 17 July 2012.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Méridako udaletxearen webgunea.