Miranda Ebro
- Artikulu hau Ebroren ertzeko hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Miranda».
Miranda Ebro[1] (gaztelaniaz eta ofizialki, Miranda de Ebro) Burgosko probintziako (Espainia) ipar-ekialdeko udalerri bat da; probintzia horretako jendetsuenetan bigarrena (Burgos hiriburuaren ondoren). 2009an 39.264 biztanle zituen, eta 101.39 kilometro koadro ditu. Herria zeharkatzen duen Ebro ibaiak eman dio izenaren bigarren osagaia.
Miranda Ebro | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Espainiako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Gaztela eta Leon | ||||||||||
Probintzia | Burgosko probintzia | ||||||||||
Alkatea | Aitana Hernando (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Miranda de Ebro | ||||||||||
Posta kodea | 09200 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 09219 | ||||||||||
Herriburua | Miranda de Ebro | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°41′00″N 2°56′00″W / 42.683333333333°N 2.9333333333333°W | ||||||||||
Azalera | 101,33 km² | ||||||||||
Altuera | 471 m | ||||||||||
Mugakideak | Armiñon, Berantevilla, Zanbrana, Bastida, Haro, Villalba de Rioja, Sajazarra, Galbárruli, Cellorigo, Bugedo, Santa Gadea del Cid, Lantaron, Erriberabeitia, Zihuri eta Fonzaleche | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 35.639 (2023) 400 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 352 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Vierzon | ||||||||||
Matrikula | BU | ||||||||||
mirandadeebro.es |
Arabarekin mugakide izanik, Mirandak lotura estua du Euskal Herriarekin. Arabako ermandadea sortu zuten hiribilduetako bat izan zen; gero Burgosko probintzian sartu zuten, eta Mirandak berriz Araban sartzeko zenbait saiakera egin zituen, baina alferrik. Era berean, Mirandako hainbat toponimo (Bardauri, Ircio, Pontanzuri) eta tradizioz erabiltzen diren hitz batzuk (chacoli, perrochico, eta abar) euskal jatorrikoak dira.
Auzoak
aldatuMirandak guztira hamahiru auzo dauzka:
- Aquende
- Allende
- Anduva
- Barriada de San Juan
- Bardauri
- Bayas
- El Crucero
- La Charca
- Las Matillas
- Miranda Sur
- Los Ángeles
- Los Corrales
Historia
aldatuInguruko aztarna zaharrenak Burdin Arokoak dira. Miranda Ebrotik 3 kilometrora, erromatarren aurreko eta erromatarren aztarnak dituen aztarnategi bat dago, gaur egun Arce-Mirapérez deritzon tokian. Gero, erromatar kokagune bat egon zen hor.
757. urtean, Alfonso I.a Asturiasko erregeak Ebro ibaitik egindako ibilbidearen kronika batean agertzen da, Miranda izenarekin. Gainera, Picota muinoan, VIII. mendeko herria zegoela aurkitu da.
XI eta XII. mendeetan hiria Nafarroako Erresumaren parte izan zen, baina muga askotan mugitu zen eremu honetan.
XIV. mendean Mirandako gaztelua eraiki zen pikota izeneko muinoan.
XV. mendean, Miranda izan zen Arabako Anaiartea sortu zuten hiribilduetako bat. XVI. mendean, Burgosko jaurerriaren eskuetara igaro zen; Mirandak Arabara itzultzea eskatu zuen 1646an eta 1742an, baina ez zuen lortu. Javier de Burgosek 1822an egindako probintzia banaketan, ordea, bai, Araban sartu zuten Mirandako eskualdea; haatik, Burgosko agintariak kexatu ziren, eta 1833an Burgosko probintzian sartu zuten atzera.
XVIII. mendera arte hiriak Erdi Aroko itxura zeukan, baina 1775. urteko uholdeak zubia eta harresi zati handi bat suntsitu zituen. Bi urte geroago zubi berria egin zen.
1862. urtean, trenbidea Mirandara heldu zen. 1907. urtean, Miranda hiri izendatu zuten.
Espainiako Gerra Zibilean, frankisten kontzentrazio-esparru bat egon zen, eta 1947. urtera arte irekita egon zen, Espainian itxi zuten azkena izan baitzen. Emiliano Bajo Iglesias alkatea eta beste zinegotzi hautetsi batzuk hil zituzten frankistek.
1950eko hamarkadan paper fabrika bat jarri zuten, eta langileentzat lorategi-hiri estiloko auzo bat egin zuten.
1971n Garoñako Zentral Nuklearra funtzionamenduan jarri zen.
Demografia
aldatu1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1980 | 1990 | 2000 | 2009 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
6.199 | 7.321 | 8.615 | 12.268 | 14.305 | 17.976 | 27.716 | 34.092 | 37.026 | 36.525 | 35.621 | 39.264 |
Eraikin garrantzitsuak
aldatu- Karlos III.aren zubia, 1777an eraikia.
- Udaletxea, 1788koa. Eraikin neoklasikoa.
- Berberanako kondeen palazioa eta Urbinatarren etxea, biak XVI. mendekoak.
- Tren geltokia, 1862an eraikia.
- Apolo Antzokia, 1921ekoa.
- Gaztelua, XIV. mendean eraikia.
- Espiritu Santuaren eliza, jatorri erromanikoa dauka. Ataria eta absidea XIII. mendekoak dira eta nabea gotikoa eta XVI. mendekoa.
- Santa Maria eliza, XVI. mendekoa
- Bihotz Sakratuen eliza, XVI. mendekoa. Kanpai-horma barrokoa du.
- San Joan eliza, gotikoa.
-
Udaletxea
-
Bihotz sakratuen eliza
-
Santa Maria eliza
-
Espiritu santuaren eliza, abside erromanikoa
-
Espiritu Santuaren eliza, atari erromanikoa
-
Berberenako kondeen palazioa eta Urbinatarren etxea
-
Apolo antzokia
Kirola
aldatu- Club Deportivo Mirandés
- Central Bikes. Elkarte honek Burgosko mendi bizikleta txapelketa antolatu zuen. Elkarte honetako mirandar bat (Ismael Ruiz de Loizaga) burgosko mendi bizikleta txapelduna izan da.
- Stagiares. 2021.urtean, txirrindulari batzuk elkarte hau sortzeko ideia izan zuten. Ebro Gold Ride lasterketa eratu zuten.
Garraioa
aldatuAraba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:
|
- Besteak
Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Miranda Ebroko Udalaren webgunea