Muhammad Ali Jinnah
Muhammad Ali Jinnah (urduz: محمد علی جناح; hindiz: मोहम्मद अली जिन्ना; Karatxi, 1876ko abenduaren 25a - ibidem, 1948ko irailaren 11) Pakistango buruzagi musulmana eta lehen gobernaria izan zen.
Ingalaterran abokatu-ikasketak egin ondoren, Bombayko Epaitegi Goreneko eta Britainia Handiko Inperioko Legegintza Kontseiluko lehendakaria izan zen. Musulmanen Ligako kide zen 1913an, eta erakunde horretako lehendakari izan zen, 1916tik aurrera. Lehen Mundu Gerran hinduen arteko batasuna lortu nahi izan zuen. Ez zuen onartzen Gandhik Indiaren burujabetasuna lortzeko proposatzen zuen bidea. Gero, estatu musulman eta hinduen bereizketa, eta musulmanek gobernu zentralean eta behin-behinekoan parte hartzeko aukera berak izatea proposatu zuen. Hinduak indar hartzen hasi ziren eta horren beldurrez, Pakistan barruan Musulman Estatu Askea sortzea proposatu zuen. Hala gertatu zen eta Pakistan estatu burujabe bilakatu zenean, behin-behineko gobernuko lehendakaria izan zen, 1947an. Liaquat Ali Khanek hartu zuen bere lekua hura hil ondoren (1948).
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Muhammad Ali Jinnah |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.