On the Town (filma)
On the Town (euskaraz Hirian edota Egunpasa New Yorken) 1949ko Gene Kelly eta Stanley Donen estatubatuar zinema zuzendariek zuzendutako musikal filma bat da. Adolph Green eta Betty Comden gidoigileen izen berdineko On the Town musikalan oinarritua dago.
On the Town (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1949 |
Izenburua | On the Town |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | theatrical release (en) , eskatu ahalako bideo, teledifusio eta home video release (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | musika-filma |
Hizkuntza | ingelesa |
Iraupena | 96 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | On the Town |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Grabazio lekua(k) | New York |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Gene Kelly Stanley Donen |
Gidoigilea(k) | Adolph Green Betty Comden |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Arthur Freed Roger Edens |
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer |
Edizioa | Ralph E. Winters (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Edwin B. Willis (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Leonard Bernstein |
Argazki-zuzendaria | Harold Rosson |
Koreografoa | Jerome Robbins |
Jantzi-diseinatzailea | Helen Rose |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
1949ko Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Egokitzapena, Roger Edens eta Lennie Hayton) irabazi zuen.
Film honetako eszenarik ospetsuena zalantzarik gabe hiru gizonezko protagonistak New York hiriko kaleetan barna New York, New York doinua abesten dutenekoa da, denborarekin filma beraren ikur ahaztezina bilakatuz.
Argumentua
aldatuBizipozez beteriko AEBko Itsas Armadako hiru marinel gazteek (Gene Kelly, Frank Sinatra eta Jules Munshin) New York hirian jaiegun alai, musikal eta erromantiko bat igaroko dute, tartean neskatan egin eta euren neskalagunak ezagutuz (Vera-Ellen, Betty Garrett eta Ann Miller).
Aktoreak
aldatu- Gene Kelly: Gabey
- Frank Sinatra: Chip
- Jules Munshin: Ozzie
- Ann Miller: Claire Huddesen
- Betty Garrett: Brunhilde "Hildy" Esterhazy
- Vera-Ellen: Ivy Smith
- Florence Bates: Madame Dilyovska
- Alice Pearce: Lucy Schmeeler
- George Meader: Irakaslea
- Hans Conried: François (zerbitzariburua)