Pierre Reverdy
Pierre Reverdy (Narbonne, Frantzia, 1889ko irailaren 11 – Solesmes, Frantzia, 1960ko ekainaren 17a) frantsesezko olerkaria izan zen. 1910. urtean Parisen bizilekua hartu, eta kubismoaren eta surrealismoaren inguruan biltzen ziren Picasso, Braque, Jacob eta Apollinaireren adiskide izan zen. Solesmesko abade-etxetik hurbil zegoen etxe batera erretiratu zen 1925ean, bakarrik bizitzeko asmoz, otoitz egitera eta idaztera.
Pierre Reverdy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Narbona, 1889ko irailaren 13a |
Herrialdea | Frantzia |
Bizilekua | Solesmes |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Solesmesko abadia, 1960ko ekainaren 17a (70 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, aforista, idazlea eta artista bisuala |
Mugimendua | kubismoa |
Obra nagusiak: La lucarne ovale (1916, Argizulo obala), La guitare endormie (1919, Loak hartutako gitarra), Écumes de la mer (1926, Itsasoko bitsak), Ferraile (1937, Txatarra) eta Le chant des morts (1948, Zenduen kantua).
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre Reverdy |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.