Royal Astronomical Society
Royal Astronomical Society (RAS) Londresko Elkarte Astronomikoa (Astronomical Society of London) bezala hasi zen 1820an astronomia ikerketa bultzatzeko. Bere izena Royal Astronomical Societyra aldatu zuen 1831n, Gilen IV.a Erresuma Batukoa erregeak "Errege" titulua eman ondoren. Lehen aldiz emakumeentzat 1915ean ireki zen. Nazioarteko Astronomia Elkartera batua dagoen britainiar erakundea da, eta Science Councileko kide da. Bertako kideei, ohi "Fellow" deitzen zaie (FRAS, Fellow of the Royal Astronomical Society). Elkarteak hilero batzar bat egiten du, ohi hilabeteko bigarren ostiralean, Londresen.
Royal Astronomical Society | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakundea eta elkarte zientifikoa |
Jarduera sektorea | Goi hezkuntza |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Jarduera | |
Kidetza | Society Publishers' Coalition (en) eta Association of Learned and Professional Society Publishers |
Enplegatuak | 18 (2016) |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Osatuta | |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 4.299.415 £ (2016) |
Historia | |
Sorrera | 1820 |
Aurrekoak | Spitalfields Mathematical Society (en) |
webgune ofiziala |
Elkartutako taldeak
aldatuRoyal Astronomical Society honako talde nabarmenen babesle da:
- Astroparticle Physics Group (Institute of Physicsekin IoP)
- Astrofisical Chemistry Group (Royal Society of Chemistryrekin)
- British Geophysical Association (Geological Society of Londonekin)
- Magnetosphere Ionosphere eta Solar Terrestrial Group (MIST)
- Planetary Forum
- UK Astrobiology Network
- UK Solar Physics Group
Presidenteak
aldatuElkartea presiditzeaz arduratu zen lehen pertsona William Herschel izan zen, Urano planeta aurkitu zuena. Hala ere, sekula ez zuen batzar bat presiditu. Gaur egun, presidentzia bi urtekoa da. Elkarte hau presiditu duten zientzialari ezagunenen artean honakoak daude: