San Martin (Gasteiz)
- Artikulu hau Gasteizko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Martin».
San Martin Gasteizko (Araba) auzoa da. Gasteiz hiribidearen mendebaldean dagoen auzoetako bat da, Lovaina auzoaren mendebaldean. Hiriaren Hirigintza plan berria egituratzean, gune berdeak eta kale zabalen eraikuntza sustatu zen. Plagintza mota hau —Rafael Moneo, Eduardo Mangada eta Carlos Ferrán, 1971— jarraituta eraikitako lehen auzoetako bat izan zen San Martingoa.
San Martin | |
---|---|
Euskal Herria | |
San Martin auzoko parketa eta eraikin biribiletako bat. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°50′48″N 2°41′13″W / 42.84679°N 2.68705°W |
Demografia | |
Biztanleria | 11.730 (2023) |
Parkeak
aldatuSan Martin parkea, auzoaren mendebaldean dago, Logroño eta Burgosera doan errepidearen ondoan. Parkearen erdian, ahatedun urmaela dago.
Ondasun nabarmenak
aldatu- San Martin Abendañukoaren baseliza, XIII. mendean berreraikia. Bertan, horma-margo gotikoak aurkitu zituzten 1978an, karez estalita zeudenak, baseliza zaharberritu zutenean.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Kanpo estekak
aldatu