[go: nahoru, domu]

Shi Tingmao (txinera sinplifikatuz: 施廷懋; pinyinez: Shī Tíngmào, Chongqing, 1991ko abuztuaren 31), 2016ko Olinpiar Jokoetan, urrezko bi domina, eta, 2020ko Olinpiar Jokoetan, beste urrezko bi lortu dituen tranpolin jauzilari txinatarra da.[1]. Munduko Igeriketa Federazioak (FINA) bost aldiz jarraian izendatu zuen "urteko emakumezko jauzilaria" 2015 eta 2019 artean[2].

Shi Tingmao

Bizitza
JaiotzaChongqing1991ko abuztuaren 31 (32 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Jarduerak
Jarduerakjauzilaria eta igerilaria
Pisua52 kilogramo
Altuera1,59 metro

IMDB: nm8619569 Instagram: shitingmao_ Olympic.org: tingmao-shi Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea

aldatu

Gaztetan gimnasia artistikoan aritu ondoren, 2003an hasi zen tranpolin jauziak egiten.

2010eko Aiako Jokoetan lortu zuen aurreneko urrezko domina. Hurrengo urtean, Munduko Txapelketan, urrezko domina irabazi zuen 1 m-ko tranpolinean, hori lortzen zuen aurreneko emakumezko txinatarra izanik. Hurrengo munduko txapelketa guztietan, 3 m-ko tranpolin bakarka[3] eta sinkronizatuan, txapeldun izan da.[4]

2016an, Rioko Olinpiar Jokoetan, txapeldun olinpikoa izan zen 3 m-ko bakarka eta sinkronizatuan,[5] eta, Tokioko Jokoetan ere, urrezko dominak eskuratu zituen proba bietan.[1]

Nazioarteko palmaresa

aldatu
Joko Olinpikoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro (  Brasil) 1. postua, urrezko domina  3 m tranpolina
2016 Rio de Janeiro (  Brasil) 1. postua, urrezko domina  3 m tranpolina sinkronizatua
2020 Tokio (  Japonia) 1. postua, urrezko domina  3 m tranpolina
2020 Tokio (  Japonia) 1. postua, urrezko domina  3 m tranpolina sinkronizatua
Munduko Uretako txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2011 Shanghai (  Txina) 1. postua, urrezko domina  1 m tranpolina
2013 Bartzelona (  Katalunia) 1. postua, urrezko domina  3 m tranpolina
2015 Kazan (  Errusia) 1. postua, urrezko domina  3 m tranpolina
2015 Kazan (  Errusia) 1. postua, urrezko domina  3 m tranpolina sinkronizatua
2015 Kazan (  Errusia) 2. lekua, zilarrezko domina  1 m tranpolina
2017 Budapest (  Hungaria) 1. postua, urrezko domina  3 m tranpolina
2017 Budapest (  Hungaria) 1. postua, urrezko domina  3 m tranpolina sinkronizatua
2019 Gwangju (  Hego Korea) 1. postua, urrezko domina  3 m tranpolina
2019 Gwangju (  Hego Korea) 1. postua, urrezko domina  3 m tranpolina sinkronizatua
Asiako Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2010 Guangzhou (  Txina) 1. postua, urrezko domina  3 m tranpolina
2010 Guangzhou (  Txina) 2. lekua, zilarrezko domina  1 m tranpolina
2014 Incheon (  Hego Korea) 1. postua, urrezko domina  1 m tranpolina
2014 Incheon (  Hego Korea) 1. postua, urrezko domina  3 m tranpolina sinkronizatua
2018 Jakarta-Palembang (  Indonesia) 1. postua, urrezko domina  3 m tranpolina
2018 Jakarta-Palembang (  Indonesia) 1. postua, urrezko domina  3 m tranpolina sinkronizatua

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Ingelesez) «Diving SHI Tingmao - Tokyo 2020 Olympics» .. (Noiz kontsultatua: 2021-08-28).[Betiko hautsitako esteka]
  2. «China's Shi Tingmao awarded FINA Best Female Diver of 2018 - Xinhua | English.news.cn» www.xinhuanet.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-28).
  3. (Ingelesez) «Diving, Day 8: Third consecutive 3m title for Shi Tingmao (CHN)» FINA - Fédération Internationale De Natation (Noiz kontsultatua: 2021-08-28).
  4. «Wang Han/Shi Tingmao take China's 6th diving gold at FINA Worlds - Xinhua | English.news.cn» www.xinhuanet.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-28).
  5. (Ingelesez) IOC. «Rio 2016 Diving - Olympic Results by Discipline» Olympics.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-28).

Kanpo estekak

aldatu