[go: nahoru, domu]

Son Goku Super Saiya (japonieraz: 超サイヤ人だ孫悟空 Chō saiyajin da Son Gokū?) Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko 7. filma da, Dragoi Bola Z-ko 4. 1991ko Martxoaren 9n estreinatu zen. Filmaren izena aditzera eman dezakeenaren kontra, Goku ez da Super Saiya egoerara ailegatzen, Giji Super Saiya-ra baizik. Filma euskaratua izan da. Gazteleraz El Super guerrero Son Goku izenburua hartu zuen.

Son Goku Super Saiya
Jatorria
Argitaratze-data1991
IzenburuaドラゴンボールZ 超サイヤ人だ孫悟空
Jatorrizko hizkuntzajaponiera
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikziozko filma, ekintza-filma, abenturazko filma eta film komikoa
Iraupena50 minutu
Koloreakoloretakoa
TelesailaDragon Ball (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaDragoi Bola
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Mitsuo Hashimoto
Gidoigilea(k)Takao Koyama
Ekoizpena
EkoizleaChiaki Imada (en) Itzuli
Rikizou Kayano (en) Itzuli
[[Kategoria:Chiaki Imada (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Rikizou Kayano (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaToei Animation (en) Itzuli
[[Kategoria:Toei Animation (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaShinichi Fukumitsu (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaShunsuke Kikuchi
Argazki-zuzendariaMotoi Takahashi (en) Itzuli
Masaru Sakanishi (en) Itzuli

IMDB: tt0142244 Filmaffinity: 815638 Allocine: 148002 Netlix: 70003398Edit the value on Wikidata

Sinopsia

aldatu
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filmaren hasiera Gohan Satan Txikiri egiten dion bisitarekin hasten da, gogoeta egiten ari den bitartean. Gohan-en etorreraren arrazoia Dragoiluze Gohan txistu egiten duen bitartean dantza egiteko gai dela erakustea zen, Gohan-ek ez dakiena da txistuaren soinua Namektarrentzat jasangaitza dela eta hau bere ahulgunea.

Honen ostean Lurrera zuzentzen den izar bat ikusten da, eta Lurrarekin talka eginez gero guztiz txikitu dezakeena, orduan Gokueta Krilin-ek izarra desbideratzen saiatzen dira honi inongo kalterik eragin gabe ez baitiote bertan bizi diren izaki bizidunei ezer txarrik egin nahi, baina bere eginkizuna porrot egin eta izarra Lurran lur hartzen du. Hasieran izarra zena uste zutena, benetan Slug Lurrera heltzeko garraiobide bezala erabilitako planeta da. Heldu bezain laster, planeta tramankulu berezi batekin hodei handi batzuk zabaltzen ditu Lurra osotik, Eguzkiko izpiak estaliz, honen ondorioz Lurra azkar hozten hasten da. Espazio ontzitik irtetean, Slug Son Gohan-en txapelean zerbait arraroa sumatzen du: lau izarretako Dragoi Bola, oroitzapen lausoak sortarazten dizkiotena. konturatu barik Bulma dragoi bolak erabiltzeko sekretua kontatzen dio, berak ez baitzekien.

Ondoren 7 dragoi bolak bildu eta Satan Bihotz Txiki, Satan Txikiren aita, eskaturiko desio bera eskatzen du: betirako gaztetasuna. Behin gazte bihurtuta, Goku, Gohan, Krilin eta Satan Txikik bera eta bere jarraitzaileen kontra borrokatzen dute, Goku-k errazki garaitzen ditu Slugen soldaduak, baina Slug-en kontra borroka latzagoa da, bapatean Goku, suminduta, Giji Super Saiya egoera hartzen du, horren aurrean Slug Namektarrak bere tamaina handitzeko boterea erabiltzen du. Amaieran Satan Txikik Son Goku-ri bere energia pasatzen dio Slug menperatu dezan, eta Son Gohan txitu eginez Slug-en nerbio sistema kaltetzen du, faktore guzti hauei esker Goku-k Eguzkiko energiatik sortutako Genkidama batekin suntsitzen du Slug.

Pertsonaiak

aldatu

Filmaren pertsonai esklusiboak

aldatu

Slug (jatorrizko japonieraz スラッグ Suraggu) Namek planetak pairatutako aldaketa klimatikoetatik bizirik iraun duen Namektarra da. Lurrera atso zahar bat bezala etortzen da, baina Dragoi Bolak ikustean Son Gohan-en txanoan beraiei buruzko istorioak gogoratzen ditu eta berauen bila doa. Behin batuta, gaztetzea lortzen du, Goku-rekin burruka latza eduki zuen eta Namektarrek txistuei dieten sentiberatasunaren erruz, Goku Satan Txikiren energiarekin bat Genkidama jaurtitzen dio berau hilez.

Bere izena ingelesez barea esan nahi du.

Angira

aldatu

Angira (jatorrizko japonieraz アンギラ) Slug-en aginduetara dagoen soldadua da, ile laranja eta azala gris-urdinzka du, Goku bere energia erasoa bueltatzen dioenean hiltzen da, berau irentsiaraziz. Bere izena jatorrizko japonieraz "アン"ドロメダ星雲 "An"doromeda Seiun) Andromedako galaxia esan nahi du.

Drodabo

aldatu

Drodabo (jatorrizko japonieraz ドロダボ Dorodabo) Slug-en aginduetara dagoen soldadua da, txikia eta Dodoria antzeko kolore laranja batekin baina saguzar baten antzeko hegoekin bere bizkarrean. Problema askorik gabe hilda izango da Satan Txikirengandik. Bere izena jatorrizko japonieraz アン"ドロ"メダ星雲 An"doro"meda Seiun) Andromedako galaxia esan nahi du.

Medamatcha

aldatu

Medamatcha (jatorrizko japonieraz メダマッチャ) Slug-en aginduetara dagoen soldadua da, txikia, berdea eta apo baten antzekoa. Bere gorputza laukoizteko gaitasuna du, horietako bakoitzak arerioaren energia xurgatzen duelarik. Goku-k garaitzen du. Bere izena jatorrizko japonieraz アンドロ"メダ"星雲 Andoro"meda" Seiun) Andromedako galaxia esan nahi du.

Zeeun (jatorrizko japonieraz ゼエウン) Slug-en aginduetara dagoen soldadua da, ile marroikoa eta laranja koloreko azalarekin, Slug-ek hiltzen du oso zaharra dagoela aipatzen dioenean. Bere izena jatorrizko japonieraz アンドロメダ"星雲" Andoromeda "Seiun") Andromedako galaxia esan nahi du.

Kakūja & Gyōshu

aldatu

Kakūja (jatorrizko japonieraz カクージャ) eta Gyōshu (jatorrizko japonieraz ギョーシュ) Slug-en espazio ontzia gidatzen duten bi soldadu txiki dira. Gyōshu planetaren eraldaketa 10 egun iraungo duela esatean hiltzen da, Kakūja hartzen du eginkizuna bere gain, esanez 3 egun eskasetan lortuko duela. Bere izenak jatorrizko japonieraz akademiko (学者 Gakusha) eta laguntzaile( 助手 Joshu) -tik datoz.

Musika

aldatu

Irekitze abestia (opening)

  • "CHA-LA HEAD-CHA-LA" Hironobu Kageyamak konposaturikoa

Izte abestia (ending)

  • "'YA' a koto ni wa Genkidama" (jatorrizko japonieraz 「ヤ」なことには 元気玉!!) Hironobu Kageyama eta SHINNESk konposaturikoa

Kanpo estekak

aldatu