Song dinastia
Song dinastia Txinan 960tik 1279ra agintean egon zen dinastia da.
Song dinastia 宋 | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
960 – 1279 | |||||||
Monarkia | |||||||
Song, Liao eta Xia dinastien lurrak | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Bianjing) (汴京)(960–1127) Lin'an (臨安)(1127–1276) | ||||||
Azalera | 1142an 2.000.000 km² | ||||||
Ekonomia | |||||||
Dirua | Jiaozi, Huizi | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Txinera | ||||||
Erlijioa | Budismoa (Txinatar zein Tibetarra), Taoismoa, Konfuzianismoa, Txinatar erlijioa | ||||||
Historia | |||||||
|
960an Iparraldeko Zhou dinastiako Zhao Kuangyin militarrak Song dinastia sortu zuen Tang dinastiaren ondoren egon ziren bost dinastien ondorengo moduan. Kaifengen ezarri zuen hiriburua eta hegoaldeko hainbat erreinu konkistatu zituen Txinak Tang dinastiarekin izan zuen boterearen parte bat berreskuratuz. Komertzioa izugarri hasi zen eta diruaren erabilera normalizatu. Dinastia honen agintean khitan, tangut eta yurchen herriek euren estatuak sortu zituzten iparraldean. Azkeneko herri honek 1127an Song dinastia hegoaldera mugiarazi zuen. Hiru herri hauek txinatarren dinastia eredua ezarri zutenez txinatar historialarientzat dinastien zerrendatan agertzen dira.
1127tik 1279ra Hegoaldeko Song erresuma sortu zen, iparraldetik ihes egitean. Hiriburua Hangzhoun jarri zen. Inoiz ez zuten lortu iparraldea bereganatzea.
Txinaren batasuna 1279an gertatu zen, baina mongoliarrek bai iparraldea bai hegoaldea konkistatu zutelako.