[go: nahoru, domu]

Tahirih

Mugimendu feministaren aitzindaria. Bábí martiria

Tahereh (Tāhirih) (persieraz: طاهره‎‎, "Aratza") eta Qurrat al-ʿAyn (arabieraz: قرة العين‎‎, "Begien Kontsolamendua") izengoitiz ezaguna, Fatima Baraqaní / Umm-i-Salmih[1] (1814/1820 - 1852) Muhammad Salih Baraqani-ren alaba, bere garaiko Irango familiarik ospetsuenetariko batean jaio zen.[2][3][4] Poeta eta teologo irandar ospetsua, emakumeen eskubideen aldeko aktibista eta Bábí fedekidea izan zen.[5][6] Izan ere, 1844an, Báb-en fedea aitortu zuen lehen emakumea, eta Bizidunen Hizkiak lehen fededunen hamazazpigarren taldekidea izan zen. 1848an Badaxt-en, bábí topaketa batean zegoela, aurpegiaren aurreko zapia kendu zuen; keinu horrekin Islamaren xaria amaitutzat eman zuen eta aro berri baten etorrera aldarrikatu. Erlijioaren interpretazio erradikal horrek,[7] non mesianismoa eta babismoa uztartzen zituen, bábíen komunitatea zatituko zuen.[8][9] Sinesten eta irakasten zuenarengatik, 1852ko abuztuan exekutatu egin zuten, bere zapiarekin itota. Bere gorpuzkia lubaki batera bota eta harriez estali zuten[10] inork ezagutzen ez duen lekuan. Bere bizitza, eragina eta exekuzioak direla eta, gaur egungo erlijioaren pertsonaiarik nabarmenetakoa da.

Tahirih
Bizitza
JaiotzaQazvin, 1817
HerrialdeaQajar dinastia
HeriotzaTeheran1852ko abuztuaren 27a (34/35 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra
Familia
AitaMuhammad Salih
AmaAmineh
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakpersiera
turkiera
arabiera
Irakaslea(k)Xaykh Ahmad al-Ahsaí
Sayyid Kazim Rashti (en) Itzuli
Báb
Jarduerak
Jarduerakpoeta, teologoa, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, idazlea eta irakaslea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaBabi fedea

Biografia

aldatu
 
Tahirih-ren etxea Qazvin-en.

Lehen urteak

aldatu

Fatima Baraqani Qazvin-en jaio zen noizbait 1814 eta 1820 urteen artean[11]. Garai hartako agiririk gorde ez denez, ezin da jaiotze data guztiz zehaztu. Nabil-i-Azam historialari garaikidearen arabera, Tahirih 1817an jaio zen; [2][12][13] beste batzuek, aldiz, 1814ean jaio zela diote.[6][9][14] Tahirih.ren bilobaren arabera, 1819an jaio zen,[15] eta egungo zenbait historialarik uste dute 1815ean jaio zela.[12] Shoghi Effendik eta William Searsek 1817an jaio zela iradokitzen dute,[3][16] baita beste idazle batzuek ere.[17][18][19][20] Izan ere, garai hartako kronika batek zioenez, Tahirih-k hogeita hamasei urte zituen 1852an hil zutenean, ilargi-egutegiaren arabera.

Muhammad Salih Baraqani, teologo usuli ospetsua eta Aminih Khanum-en alaba zaharrena; nahiz eta ama aurreneko emaztea ez zenez, Tahirih-k anaia-erdi nagusiak bazituen. Guraso biak mujtahid-ak ziren[21] Qazvin hiriko auzo turkiarrean bizi ziren eta Tahirih txiki-txikitikan turkiera eta persiera hitz egiten ikasi zuen; geroago, arabiera ere ikasiko zuen, ikasketetan aurrera egin ahala.

Heziketa

aldatu

Gainerako senideek bezala, aitak sortutako erlijio-ikastetxean hasi zen ikasten gazte-gaztea zelarik. Amak literatura eta olerkigintza irakatsi zion, eta aitak eta aitaren aldeko osabek eta lehengusuek erlijio jurisprudentzia, jurisprudentziaren printzipioak, Islamiar Tradizioak eta Korana. Aitaren senideekin filosofia (falsafa) eta filosofia mistikoa (ḥikmat eta 'irfān) ere ikasi zituen.[22]

 
Xeikh Ahmad

Gai horietan guztietan nabarmendu zen, ikasketa maila handia lortuta. Aldizkari musulman batek dioenez, ikasketak amaitu zituenean, jakintza eta bertuteen eredua omen zen, eta haren mintzoa eta idazkiak ezin ederragoak omen ziren (bi ‘l-faṣāhah wa al-balāghahwa jamāl al-bayān). Horrez gain, oso ederra zen fisikoki ere.[23][9][24]

Nerabezaroan, neskaren gaitasuna handia zela ikusirik, aitak utzi zion mutilen eskoletan parte hartzen, beti ere gortina baten atzean edo nolabait inork ikusi gabe. Oso harro zegoen aita alabarekin, bere pena bakarra zen neska beharrean mutil jaio ez izana, bere seme guztien gainetik gailentzen baitzen. Garai horretan Zarrin Tajj (Urrezko Koroa) izenaz deitzen hasi zitzaion, neskaren adats horixka zela eta. Ali al Wardi historialari irakiarrrak Tahirih-ren ilea horia eta urre kolorekoa zela aipatzen du bere liburu batean, eta ezaugarri horregatik aitak Zarrin Tajj deitzen hasi zitzaiola dio.[25]

Tahirih-ren hezkuntza formala hamahiru edo hamalau urte inguru zituela amaitu zen, aita eta osabaren artean adostutako ezkontza onar zezan aitak eskatu ziolarik .[6]

Ezkondu ondoren

aldatu

Garaiko ohiturak jarraituta, hamalau urte zituela, bere aitaren anaia nagusiaren seme batekin, ezkondu zen, Muhammad Baraqanírekin.[2] Zoritzarreko elkarketa izan zen hasiera-hasieratik, senarrak ez baitzion literatura ikasketak bukatzen utzi nahi. Muhammad-ek bai, ordea, ikasketak jarraitu nahi zituen, eta xede horrekin Irak-era aldatu zen bikote gaztea. Hamahiru urtez han bizi izan ziren, denbora gehiena Karbala hirian eta denbora labur batez Najaf-en, Bagdadetik 88 eta 145km hegoaldera, hurrenez hurren. Irak-en zirela, hiru haur jaio zitzaizkien, bi seme eta alaba bat: Isma'il, Ibrahim eta Zaynih.

1841an, Qazvin-a itzuli eta Salihiyyih eskolan irakasten hasi zen. Iturri gehienek diotenez, garai honetan aurkitu zituen Tahirih-k Xeikh Ahmad-en liburu bat, Javad Valiyani amaren aldeko lehengusuaren liburutegian. Laster, xeikhi eskolako azalpenak ongi ezagutu zituen eta horiekin bat etorri zen. Ama eta amaren aldeko familia Xeikhi eskolako irakaspenekin bat zetozen; aita eta aitaren aldeko gehienak,usuli eskolako kideak ziren; hortaz, xeikhien kontrakoak. Horrez gain, heretikotzat zituzten eskola horretako hermeneutika, musulmanen ohiko sinesmenei ematen zizkieten azalpen mistikoak, alegia.Ezin bestela ulertu Tahirih-k ordura arte eskola horretako berririk eduki ez izana.

Bábí garaia (1844-1848)

aldatu
 
Seied Kazim Rashti







Espetxea eta heriotza-zigorra (1848-1852)

aldatu


 
Tahirih atxilotuta egon zen etxean, Teheran (Iran)






Izenak eta Ezizenak

aldatu

Fadil Mazandarani-k azaltzen duenez, jaiotzean, aitaren aldeko amonaren izen bera eman zioten, Fatima (egia esan, amaren amak ere Fatimih izena zuen). Baina, amona etxe berean bizi zen bitartean, eta amonarekiko errespetuarengatik, neskari ez zitzaion horrela deitzen, Umm Salmih (fededunen ama) baizik. Geroago, bere nolakotasunak agerian geratu zirenean, Zarin-Taj deitzen hasi zitzaizkion (urrezko koroa).

Jinab-i-Tahirih (Zaldun Aratza)

Ondarea

aldatu

Artelanetan

aldatu

Tahirih-ri buruzko bibliografia

aldatu
  • (Ingelesez) Martha L. Root, Tahirih the Pure: Iran's Greatest Woman, Franklin Classics, 2018 (1938). ISBN 978-0343287269.
  • (Gaztelaniaz) Navid Mohabbat, "Tahirih", Paisajes del alma, Terrassa, Edit. Bahá'í de España, 1990. ISBN 84-85238-62-2.
  • (Ingelesez) Farzaneh Milani, "From Tahereh to Tahereh", Veils and words. The Emerging Voices of Iranian Women Writers, New York, Syracuse University Press, 1992. ISBN 0-8156-0266-9.
  • (Ingelesez) Ivan Lloyd, Saie Monjazeb, Tahirih. A poetic vision, Wilmette, The Desert Rose, 1999. ISBN 0-9657967-1-X.
  • (Ingelesez) John S. Hatcher, Amrollah Hemmat, The Poetry of Tahirih, Oxford, UK, George Ronald, 2002. ISBN 978-0853984603.
  • (Ingelesez) Sabir Afaqi, Jan T. Jasion, Táhirih in History: Perspectives on Qurratu'l-'Ayn from East and West, Los Angeles, Kalimat Press, 2004. ISBN 1-890688-35-5
  • (Ingelesez) Amin Banani et al., Tahirih. A protrait in poetry, Los Angeles, Kalimat Press, 2005. ISBN 1-890688-36-3.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Hatcher, John; Hemmat, Amrollah. (2008). Adam's Wish. Unknown Poetry of Tahirih. Bahá'í Publishing Trust ISBN 978-1-931847-61-2..
  2. a b c (Ingelesez) Milani, Farzaneh. (1992). Veils and words : the emerging voices of Iranian women writers. in: Contemporary issues in the Middle East (illustrated ed.). I.B. Tauris, 295 or. ISBN 1-85043-574-X. PMC 221552727. (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  3. a b (Ingelesez) Effendi, Shoghi. (1944). God passes by. Baháʼí Pub. Trust, 72 or. ISBN 0-87743-020-9. PMC 2215097. (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  4. (Ingelesez) The Dawn-Breakers: Nabíl’s Narrative of the Early Days of the Bahá’í Revelation. US Bahá’í Publishing Trust, 676 or..
  5. (Ingelesez) Momen, Moojan; Lawson, Todd. (). «Tahirih» Holy people of the world : a cross-cultural encyclopedia. ABC-CLIO ISBN 1-85109-649-3. PMC 57407318. (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  6. a b c (Ingelesez) Smith, Peter, 1947 November 27-. (). A concise encyclopedia of the Baha'i faith. Oneworld ISBN 1-85168-184-1. PMC 42912735. (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  7. (Ingelesez) Dabashi, Hamid. (2001). Close up: Iranian Cinema, Past, Present, and Future. Verso, 217 or. ISBN 1-85894-626-2..
  8. (Ingelesez) Dabashi, Hamid. (2011). Shi'ism, a religion of protest. The Belknap Press of Harvard University Press, 190 or. ISBN 978-0-674-04945-1..
  9. a b c (Ingelesez) Amanat, Abbas. Resurrection and renewal: the making of the Babi movement in Iran, 1844–1850. Kalimat Press ISBN 978-1890688424..
  10. (Ingelesez) M., Balyuzi, H.. (). The Báb; the herald of the day of days,. G. Ronald ISBN 0853980489. PMC 707857. (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
  11. (Ingelesez) Momen, Moojan. (2003). The Family and Early Life of Tahirih Qurrat al-`Ayn. Bahá'í Studies Review, 11, 35-52 or..
  12. a b (Ingelesez) Tahirih in history : perspectives on Qurratu'l-'Ayn from East and West. Kalimat Press 2004 ISBN 1-890688-35-5. PMC 56195032. (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  13. (Ingelesez) Maneck, Susan. (1994). Religion and Women. Albany: Suny Press.
  14. (Ingelesez) Foltz, Richard C., 1961-. Spirituality in the land of the noble : how Iran shaped the world's religions. ISBN 1-85168-333-X. PMC 54792416. (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  15. (Ingelesez) Root, Martha L.. (). Táhirih the pure. (Millennium ed.. argitaraldia) Kalimát Press ISBN 1-890688-04-5. PMC 42823725. (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  16. (Ingelesez) Sears, William.. (). Release the sun. Bahá'í Pub. Trust ISBN 0-87743-027-6. PMC 37322600. (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  17. (Ingelesez) Fisher, Mary Pat, 1943-. (). Women in religion. Pearson Longman ISBN 0-321-19481-0. PMC 56482413. (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  18. (Ingelesez) Urubshurow, Victoria Kennick, 1950-. (). Introducing world religions. Routledge ISBN 978-0-415-77269-3. PMC 166361553. (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  19. (Ingelesez) Rouhani Maʻani, Baharieh.. (). Leaves of the twin divine trees : an in-depth study of the lives of women closely related to the Báb and Baháʼuʼlláh. George Ronald ISBN 978-0-85398-533-4. PMC 373477054. (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  20. (Ingelesez) Hatcher, John S.; Hemmat, Amrollah. (2008). Adam's wish : unknown poetry of Ṭáhirih. Baha'i Pub ISBN 978-1-931847-61-2. PMC 232980865. (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  21. (Ingelesez) Elwell-Sutton, Laurence Paul; McEoin, Denis. Qurral al-Ayn. , 5:502 or..
  22. (Ingelesez) Ahdieh, Hussein; Chapman, Hillary. (2017). The Calling: Tahirih of Persia and Her American Contemporaries. Ibex Publishers, 61 or. ISBN 978-1-58814-145-3..
  23. (Arabieraz) Mustadrakāt A‘yān al-Shī‘a 6: 239, 328. zenb.. .
  24. Nabīl Zarandī, 1831-1892.. (1975, ©1953). The dawn-breakers : Nabíl's narrative of the early days of the Baháʼí revelation. (1st British ed. argitaraldia) Baháʼí Pub. Trust ISBN 0-900125-22-5. PMC 155428358. (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  25. .

Kanpo estekak

aldatu

The Unveiling of the Babi Poetess Qurrat al-`Ayn Tahirih in the Gardens of Badasht [ * ] By: Professor Negar Mottahedeh http://www.iranchamber.com/religions/articles/unveiling_qurrat_alayn_badasht.php