[go: nahoru, domu]

Takamatsu

Kagawa prefekturako hiria, Japonian

Takamatsu (japonieraz: 高松市 Takamatsu-shi?) Kagawa prefeturako hiriburua, Shikoku uhartean, Japonian. 2014ko erroldaren arabera, 420.556 biztanle ditu, metropoli eremuak 838.788 (2005) ere bai.

Takamatsu
高松市
core city of Japan (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefetura
Shikoku
Shikoku
Kagawa
AlkateaHideto Ōnishi (en) Itzuli
Izen ofiziala高松市
Jatorrizko izena高松市
Posta kodea760-8571
Geografia
Koordenatuak34°20′34″N 134°02′48″E / 34.34281°N 134.04661°E / 34.34281; 134.04661
Map
Azalera375,11 km²
MugakideakSakaide (en) Itzuli, Tamano (en) Itzuli, Mima (en) Itzuli, Manno (en) Itzuli, Ayagawa (en) Itzuli, Miki (en) Itzuli, Sanuki (en) Itzuli, Naoshima (en) Itzuli, Tonosho (en) Itzuli eta Shodoshima (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria417.814 (2020ko irailaren 1a)
−2.934 (2015)
Dentsitatea1.113 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1890eko otsailaren 15a
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakTours, St. Petersburg, Nanchang, Keelung, Yashima (en) Itzuli, Mito, Hikone eta Yurihonjo (en) Itzuli
http://www.city.takamatsu.kagawa.jp

Historia

aldatu

1575ean, Ishikawa leinuak Takamatsuko gaztelua eraiki zuen, baina toki estrategikoan egonik, hainbat eskutatik pasa zen. Toyotomi Hideyoshi shogun handiaren kontrol zuzenpean ere izan zen hamasei urtean (1582 eta 1598 artean). Edo Aroan, Matsudaira leinuaren hiriburua izan zen.

Bigarren Mundu Gerran oso bonbakatua izan zen, Shikoku uharteko tren eta errepide erdigune garrantzitsua baitzen. Hiriaren % 78 suntsitu zuten 800 tona bonba inzendiariok.

Geografia

aldatu

Kagawa prefeturaren erdialdean kokaturik dago, Shikoku uhartearen ekialdean. Setoko Barne Itsasoaren ertzean dago eta Takamatsuren itsasportua da Honshu uharte nagusitik gertuen dagoen Shikokuko kaia.

      Datu klimatikoak (Takamatsu, Kagawa (1971-2000))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.9 24.0 25.5 30.9 32.3 36.5 38.2 37.8 37.0 33.5 26.6 21.2 38.2
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.3 9.6 12.9 19.0 23.6 26.7 30.7 31.7 27.6 22.2 16.8 11.9 20.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.3 5.4 8.4 13.9 18.6 22.5 26.6 27.4 23.5 17.7 12.4 7.5 15.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.2 1.2 3.7 8.9 13.7 18.8 23.1 23.6 19.8 13.2 7.8 3.0 11.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.7 -6.0 -4.4 -2.4 2.8 7.5 15.3 15.8 9.4 2.0 -1.8 -5.6 -7.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 39.3 47.6 73.3 86.4 100.1 158.5 134.6 92.3 187.2 108.2 62.4 33.8 1123.6
Elur egunak (≥ 1 mm) 5.5 5.8 1.3 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.8 14.5
Eguzki orduak 143.6 142.0 171.0 191.8 210.0 165.1 205.6 225.6 155.6 169.9 145.7 150.9 2076.8
Hezetasuna (%) 64 64 65 66 68 74 76 74 76 73 70 67 70
Iturria: [1]

Ekonomia

aldatu

Tresneria elektrikoak eta mekanikoak, papergintza, janari-industria, destilategiak eta ehungintza dira industria nagusiak. Papera eta barnealdeko nekazaritza produktuak (zeta, tabakoa, arroza) esportatzen dira portutik. Turismoak ere garrantzi handia du bertako ekonomian.

Ondasun nabariak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. .

Kanpo estekak

aldatu