[go: nahoru, domu]

Thomas Sackville (Dorseteko I. kondea)

Thomas Sackville, Dorseteko I. kondea (Buckhurst, Sussex, Ingalaterra, 1536 - Londres, Ingalaterra, 1608ko apirilaren 19a) ingelesezko poeta, Buckhursteko baroia eta Dorseteko lehen kondea izan zen. Justiziako goi epaitegiko epaile izan zen; diplomazian hainbat enbaxadatako zuzendari izan zen. 1591ean Oxfordeko Unibertsitateko erretore izendatu zuten, eta 1599tik aurrera erresumako diruzaina izan zen. Argitara eman zituen bi literatura-lanengatik egin zen ezagun hala eta guztiz ere: askoren artean idatzitako The Myrrour For Magistrates obraren hitzaurrea (1563, Epaileen ispilua) eta Gorboduc (1561-1562) tragedia (Thomas Nortonekin batera idatzia).

Thomas Sackvilleren erretratua.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Sackville (Dorseteko I. kondea) Aldatu lotura Wikidatan