Thalita Zampirolli
brasildar modeloa eta enpresaburua
Thalita Campos Zampirolli, ezagunagoa Thalita Zampirolli izenez, (Espírito Santo, Brasil, 1989ko maiatzaren 17a), brasildar enpresaburu, modelo eta aktore transgeneroa da.[1]
Thalita Zampirolli | |
---|---|
(2023) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Cachoeiro de Itapemirim, 1989ko maiatzaren 17a (35 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa, aktorea eta enpresaburua |
Kidetza | Independente da Boa Vista (en) Unidos de Padre Miguel (en) Camisa Verde e Branco (en) Chegou o Que Faltava (en) |
Bizitza
aldatuThalita Campos Zampirolli Brasilgo Espírito Santo estatuko Cachoeiro de Itapemirim udalerrian jaio zen 1989ko maiatzaren 17an.
Modelo eta aktore lanetan aritutakoa, 2015ean funkeira lanetan hasi zen. TV Globoko A Força do Querer telenobelan antzeztu zuen. 2016ko Vitóriako inauterietako desfilean nabarmentzeko (portugesez: destaque) posizioan desfilatu zuen. Gaur egun Bostonen bizi da, Ameriketako Estatu Batuetan, non enpresaburu lanetan baitabilen.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Portugesez) Permuy, Pedro. (2021-03-15). «Atriz trans capixaba, Thalita Zampirolli leva vida de luxo nos EUA» A Gazeta (Noiz kontsultatua: 2022-09-07).
- ↑ (Portugesez) «Modelo trans, Thalita Zampirolli tem vida de empresária nos EUA» Universo Online 2021-03-04 (Noiz kontsultatua: 2022-09-07).