The Player (filma)
The Player 1992ko Robert Altman estatubatuar zinema zuzendariaren umore beltzezko film komiko bat da. Gidoia Michel Tolkin idazleak idatzi zuen, bere izen bereko eleberrian oinarrituz. Tim Robbins, Greta Scacchi, Fred Ward, Whoopi Goldberg, Peter Gallagher, Brion James eta Cynthia Stevenson aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuGriffin Mill Hollywoodeko zinema ekoizleak izenpetu gabeko heriotz mehatxuak jasotzen ditu gidoilari batengandik, iraganean bere proiektu bat baztertu omen zuelako. Aztoratuta, eztabaida bortitz baten ondoren, Griffinek gidoilari bat hiltzen du. Estudioa krisi ekonomiko baten erdian dagoela, ahal guztia egiten dute ekoizleak ondoriorik jasan ez dezan.
Aktoreak
aldatu- Tim Robbins: Griffin Mill
- Greta Scacchi: June Gudmundsdottir
- Fred Ward: Walter Stuckel
- Whoopi Goldberg: Susan Avery detektibea
- Peter Gallagher: Larry Levy
- Brion James: Joel Levison
- Cynthia Stevenson: Bonnie Sherow
- Vincent D'Onofrio: David Kahane
- Dean Stockwell: Andy Sivella
- Richard E. Grant: Tom Oakley
- Sydney Pollack: Dick Mellon
- Lyle Lovett: Paul DeLongpre detektibea
- Dina Merrill: Celia
- Gina Gershon: Whitney Gersh
- Jeremy Piven: Steve Reeves
- Bruce Willis: bere burua
- Julia Roberts: bere burua
Hollywoodeko 65 pertsona ospetsuren cameo agerpenak ere jasotzen ditu filmeak.
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)