[go: nahoru, domu]

Train à Grande Vitesse

Train à Grande Vitesse, normalean TGV akronimoaz ezaguna, (frantsesezko Abiadura Handiko Trena) abiadura handiko tren mota bat da, Alstom-ek eta SNCF-k (Frantziako trenbide konpainia nazionala) garatua eta SNCF-k operatua. Zerbitzu hau 1981an inauguratu zen, Paris eta Lyon hiriak lehenengoz abiadura handiz lotuz. Gaur egun, TGV sareak Paris eta Frantziako beste hiri batzuk lotzen ditu, baita Europako beste herrialde batzuekin ere.

TGVa Montparnasse geltokian, Parisen
TGVaren logoa

TGV-a munduko trenik azkarrenetarikoa da, zati batzuetan orduko 320 km-tara ibiltzen baita, bidaiari-zerbitzutan inoiz lortu den abiadurarik handiena, hain zuzen ere. 1990an 515,3 km/orduko abiadurara heldu zen eta 2007.urtean Paris-Estrasburgo linean marka hura gainditu zen 574,8 km/ordura heldu zenean.

Lehenengo linea horren arrakastaren ondorioz, zerbitzua arin zabaldu zen herrialde osoan zehar, ibilbide berriak eraiki baitziren hegoalde, ekialde eta mendebaldean; eta horren ostean Europako beste herrialde batzuetara ere luzatu zen abiadura handiko trenaren proeiktua, Belgika, Suitza, Alemania edota Holandara, esaterako. Geroxeago Erresuma Batuara ere helduko zen aipatu ideia.

Tren hauetako abiadura handiak posibleak dira, neurri handi batean, Ligne à Grande Vitesse- LGV (frantsesez abiadura handiko linea) garatu zelako haien ibilibideak errazteko. Linea hauek ezaugarri berezi batzuk behar dituzte abiadura handiko bidaiak errazteko. Gauzak horrela, giro handiko kurbak izan behar dituzte, hainbesteko abiadura jasan dezaketen trenbide bereziak eta seinalizazio-sistema berezi bat, gidariaren lana errazteko.

TGV-a bidaiari-garrariorako sortutako zerbitzu bat da, baina TGV sare txiki bat existitzen da Paris eta Lyon hirien artean postaren erabilerarako, horiz margotutako trenak, hain zuzen ere. Frantziako TGV-az gain, TGV-aren tren deribatuak ere badaude, Hego Korean (KTX), Espainian (AVE S.100 eta Euromed S.101), eta Erresuma Batuan (Eurostar)

TGV-a oso elementu onuragarria izan da aspaldian hegazkinez egiten ziren bidaiak trenbidez egiteko, bidaia denbora-kopurua murrizten baita, 3 ordu baino gutxiagoko biadaietan, batez ere. Honen arrazoi nagusia izan litzateke tren bidaietan ez dela airezko bidaietan besteko protokolorik ezta inspekziorik jarraitu behar. Era berean, tren-geltokiak hiritik askoz ere hurbilago daudenez, ez da hainbesteko denborarik galtzen aireportua eta hiriaren arteko distantzia egiteko. Bestalde, TGV-a oso garraiobide segurua da, inoz istripurik izan ez duena.

Historia

aldatu

TGV zerbitzua abian jarri zen Paris eta Lyon artean 1981eko irailaren 27an. Hasiera batean, zerbitzu hau bi hirien artean mugitu behar ziren negozio-bidaiarientzat diseinatu zen. Horrez gain, TGV-a abioiak, autoak edo tren konbentzionalak baino askoz arinagoa zen. Hortaz, tren hau oso ospetsua bihurtu zen denbora gutxian, eta onarpen handikoa bihurtu zen bidaiari guztien artean.

Ordutik hona, abiadura handiko linea berriak eraiki dira Frantzian, gaur egun 2700 km baino gehiago martxan daudelarik:

LN1 Paris-Lyon: 1981etik martxan.

LN2 Paris-Tours: 1989tik martxan.

LN3 Paris-Calais-Lille: 1993tik martxan.

LN4 LN1-en luzapena Valence-eraino: 1992tik martxan.)

LN5 Paris-Marsella: 2001etik martxan.

LN6 Paris-Estrasburgo: 2007tik martxan.

LN7 Dijon-Mulhouse: 2011tik martxan.

LN8 LN6-en luzapena Estrasburgoraino: 2016-tik martxan.

LN9 LN2-en luzapena Bordeleraino: 2017-tik martxan.

Gainera, lotuneak daude Espainia, Belgika, Holanda, Alemania eta Erresuma Batuko lineekin.

Euskal Herrian

aldatu

Gaur egun Hendaia du muturra eta, iparralderantz, Baionaraino iristen da, Bordele eta Pariserako bidean. Epe motzean, Donostiaraino heltzea espero da, hirugarren errailaren ezarpenarekin. Euskal Y -a martxan dagoenean, Parisetik datorren zerbitzua Bilbo eta Gasteiz -era luzatzea aurreikusita dago.

Hauek dira geltokiak:

Kanpo estekak

aldatu


Zirriborro  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.