Ur Apalategi
Ur Apalategi Idirin (Paris, Frantzia, 1972ko abenduaren 28a) euskal idazlea da.
Ur Apalategi | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1972ko abenduaren 28a (51 urte) |
Herrialdea | Lapurdi |
Familia | |
Aita | Jokin Apalategi |
Ama | Maite Idirin |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | filologoa, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta editorea |
Enplegatzailea(k) | Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Biografia
aldatuMaite Idirin eta Jokin Apalategiren semea, Euskal Filologian doktorea da, eta Zuzenbidean eta Letra Frantsesetan lizentziaduna. Paue eta Aturriko Herrietako Unibertsitatean Euskal Literaturako irakasle katedraduna da. Irakasteaz gain, kolaborazioak idatzi ditu hainbat egunkaritan, hala nola Garan, Euskaldunon Egunkarian, Berrian edo Maiatz aldizkarian.
Idazle gisa bi bider irabazi du Beterriko liburua saria (Gauak eta hiriak, 1997, eta Fizkizoaren izterrak, 2010). 2011n Euskadi saria irabazi zuen Fikzioaren izterrak ipuin liburuarekin.
Editore gisa Utriusque Vasconiae argitaletxeko "Kritika literarioa" sailaren sortzaile eta kudeatzaile izan da (2002-2018). 25 liburu argitaratu ditu sail horrek.
Lanak
aldatuNobela
aldatu- Gauak eta hiriak (1997, Elkar). 1998an Beterriko Liburua Saria.
- Gure Gauzak S.A. (2004, Utriusque Vasconiae). Euskarazko argitaletxeei buruzko intrigazko eleberri polemikoa.[1]
- Fikzioaren izterrak (2010, Susa). 2011ko Euskadi Literatura-Saria irabazi zuen "Euskarazko Literatura" atalean. Beterriko liburua saria ere jaso zuen obra honek.
Saiakera
aldatu- La naissance de l'écrivain basque. L'évolution de la problématique littéraire de Bernardo Atxaga (2000, L'Harmattan).
- Belaunaldi literarioak auzitan (2005, Utriusque Vasconiae)
- Ramon Saizarbitoria : l'autre écrivain basque, (2013, L'Harmattan)
Poesia
aldatu- Erdi guneak (1995, Maiatz), Unai Goieaskoetxea Arronategirekin batera idatzia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ x2larraza. Gure Gauzak S.A – UR APALATEGI | euskaljakintza. (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).