Urarte
Urarte Arabako Bernedo udalerriaren erdialdean dagoen herria da, Trebiñu ipar, mendebal eta hegoaldean, Markiz ekialdean eta Izkiko natura parkea hego-ekialdean mugakide dituena.
Urarte | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Bernedo |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°42′00″N 2°35′39″W / 42.7°N 2.5942°W |
Garaiera | 648 m |
Demografia | |
Biztanleria | 42 (2022) |
Urartek alboetan ditu iparraldetik datorren Ihuda ibaia eta ekialdetik datorren haren ibaiadar bat; hortik datorkio herriari izena.
Historia
aldatu1025ko Donemiliagako goldean Uarte dokumentatzen da.
1961 arte Arluzea udalerriaren zati eta herriburu, 1961-1976 tartean Arluzea-Markiz delakoaren barnean kokatu zuten azken urte horretan Bernedora pasa arte.
Demografia
aldatuUrarteko biztanleria |
---|
Garraioa
aldatuEskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondarea
aldatuElizak
aldatuHerriko eliza nagusia Asuntzioarena da, jatorriz XIII. mendekoa, eta bestela Larrauriko ama birjinaren baseliza herriko kanpoaldean dugu, iparraldean.
Kobak
aldatuMarkizen bezala, Urarten ere Erdi Aroko hainbat kobazulo artifizial daude, eremutar jatorrizkoak eta grabatu ugarirekin.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Bernedoko herriak udaleko webgunean
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |