Wang Jingwei
Wang Jingwei (txinera tradizionalez: 汪精衞; txinera sinplifikatuz: 汪精卫; pinyinez: Wāng Jīngwèi; Kantoiko jyutpingez: Wong1 Zing1-wai6 ; Yale kantonera: Wōng Jīng-waih; Wade–Giles: Wang1 Ching1-wei4; 1883 - 1944) jaiotzez Wang Zhaoming (txinera tradizionalez: 汪兆銘; txinera sinplifikatuz: 汪兆铭; pinyinez: Wāng Zhàomíng; Kantoiko jyutpingez: Wong1 Siu6-ming4 ; Yale kantonera: Wōng Siuh-mìhng; Wade–Giles: Wang1 Chao4-ming2) XX. mendeko lehen zatiko politikari txinatar bat izan zen.
Wang Jingwei | |||||
---|---|---|---|---|---|
1940ko martxoaren 20a - 1944ko azaroaren 10a ← Zhou Fohai (en) - Chen Gongbo (en) →
1932ko urtarrilaren 28a - 1935eko abenduaren 1a ← Sun Fo - Chiang Kai-shek → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Sanshui barrutia, 1883ko maiatzaren 4a | ||||
Herrialdea | Qing dinastia Txinako Errepublika (1912–1949) | ||||
Heriotza | Nagoia, 1944ko azaroaren 10a (61 urte) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Chen Bijun (en) | ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Tokyo School of Law (en) | ||||
Hizkuntzak | txinera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria eta artista | ||||
Jasotako sariak | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Kuomintang Tongmenghui |
Biografia
aldatuSun Yat-sen buruzagi errepublikano nazionalistaren laguntzaile estua izan zen Wang, eta Inperioa amaitu zuen Xinhai Iraultzaren eragile garrantzitsu bat izan zen. Sun presidentearen Kuomintang alderdikoa zen, eta Sun hil zenean 1925ean, barne borroka politikoan aritu zen Chiang Kai-shek-ekin Kuomintang kontrolatzeko. Wang-ek galdu egin zuen ordea, baina Kuomintangeko ezkerreko fakzio bat osatu zuen, eta Txinaren zatiketa garai hartan Wuhan-en gobernu bat ere eratu zuen, Chiang-en eskuineko joerako gobernuaren aurka. Geroago, ordea, anti-komunista bihurtu zen Txinako Alderdi Komunistarekin kolaboratzeko ahaleginek porrot egin ondoren. Guztiarekin, Wang Kuomintang barruan mantendu zen, Chiang-ekin desadostasunak izaten jarraitu arren[1].
Gauzak aldatu ziren 1937ko Bigarren Txina-Japonia gerrra piztu zenean, Japoniako Inperioaren gonbidapena onartu zuen, Nanjing-en gobernu kolaborazionista japoniar bat osatzeko: estatu txotxongilo kolaborazionista horrek Chiang-en estatuaren izen eta bandera berdina zuen, baina Ardatzeko potentziekin aliatua izan zen Bigarren Mundu Gerran, non eta beste Txinako Errepublika (Chiang buru zuena), Japoniaren aurkako indarra eta Amerikako Estatu Batuen aliatua izan zen[2].
Wang estatuburu izan zen beraz, japoniarren txotxongiloen gobernu horretan, baina Bigarren Mundu Gerra amaitu baino lehen hil zen, gaixorik.
Ondorengo politikoak
aldatuWangen kolaboratzaile Chen Chongbok ordezkatu zuen estatu kolaborazionistaren buru gisa, zeina Japoniaren kapitulazioarekin desegin zen. Chen Chongbok ihes egin zuen Japoniara, baina estatubatuar okupatzaileek Txinara itzuli zuten eta fusilatu egin zuten.
Wangen emazte alarguna, Chen Bijun, atxilotua izan zen baita Txinako Errepublikan eta espetxeratu egin zuten. Komunistek hartu zutenean kontrola, espetxean zegoen, eta eskaintza egin zioten senarraren erruduntza onartzen bazuen, askatuko zutela, baina uko egin zion eta espetxean hil zen 1959an, 68 urte zituela[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Chor, So Wai. (2002-04). «The Making of the Guomindang’s Japan Policy, 1932-1937» Modern China 28 (2): 213–252. doi: . ISSN 0097-7004. (Noiz kontsultatua: 2019-07-23).
- ↑ a b (Ingelesez) «The tragic lives of a national hero turned traitor and the wife who stayed loyal» South China Morning Post Invalid date (Noiz kontsultatua: 2019-07-23).