[go: nahoru, domu]

Yokohama F. Marinos (japonieraz: 横浜F・マリノス Yokohama Efu Marinosu?) Japoniako futbol talde bat da, Yokohama hirikoa, Japoniako 3 Liga eta 7 Kopa irabazi ditu besteak beste.

Yokohama F. Marinos
Sorrera1972
Futbol zelaiaInternational Stadium Yokohama
edukiera: 72.327 lagun
inaugurazioa: 1998
PresidenteaJaponia Ryōji Kurosawa
EntrenatzaileaGrezia Ange Postecoglou
LigaJaponiako 1 maila
20232.a
Webguneahttp://www.f-marinos.com/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
International Stadium Yokohama (Nissan Stadium).
2013ko taldea.

Historia

aldatu

1972an Nissan Motors SC izenarekin sortu zen taldea Yokohaman. Liga erdi-amateurrean gora egin zuen eta 1988 eta 1989ko ligak irabazi zituen. 80. hamarkadan Enperadorearen kopa ere lau aldiz irabazi zuen. 1993an liga profesionala hasi zenean talde indartsuenetakoa zen, Asiako Futbol Errekopa bera ere irabazi baitzuen, baina 1995etik aurrera gainbehera iritsi zitzaion eta 2003 arte ez zuen liga berria eskuratu. 1999an Yokohama Flügels taldearekin bat egin zuen, hortik taldearen izeneko "F" hizkia.

Euskaldunak ere izan dira Yokohama F. Marinosen. Julio Salinas jokalari bilbotarra bertan aritu zen 1998 eta 2000 urteen artean eta 47 partidatan 34 gol sartu zituen. 1997-98 denboraldian Xabier Azkargorta azpeitiarra izan zen entrenatzailea.

2013 denboraldian ligako bigarren postua eskuratu du eta kopako txapelduna izan da.

Palmaresa

aldatu

Japonian: 15

aldatu
  • Japoniako liga (5): 1995, 2003, 2004, 2019, 2022.
    • Liga amateurra (2): 1989, 1990.
  • Enperadorearen Kopa (7): 1983, 1985, 1988, 1989, 1991, 1992, 2013.
  • Ligako Kopa (1): 2001.

Nazioartean: 2

aldatu

Kanpo estekak

aldatu