Zuzenbide estatu
Zuzenbide estatua legez araututako prozedurei lotuta dagoen bizitza sozialaren antolakuntza politikoa da, zeinean Estatuaren egintzak marko juridiko goren batek mugatuak baitaude. Horrenbestez, Zuzenbide Estatuan organoen erabaki orok legezkotasun-printzipioari eta oinarrizko eskubideen errespetu absolutuari lotuak egon behar dute.
Zuzenbide estatuaren doktrina, Alemanian du sorrera Robert von Mohlen eskuz.
Kontzeptu hau, ‘Die deutsche Polizeiwissenschaft nach den Grundsätzen des Rechtsstaates[1]’ (euskeraz ‘Zientzia politiko Alemaniarra zuzenbide estatuko printzipioen arabera’) lehen aldiz agertu zen, izan ere, alemaniar jurista eta idazle gehienak bat datoz Immanuel Kantek erabili zuela kontzeptu hau lehen aldiz bere ‘Grundlegung zur Metaphysik der Sitten’ (euskeraz ‘Ohituren metafisikaren oinarria’)
Kanten arabera zuzenbide estatu bat definizioz, zuzenbide estatu izan ahal izateko 3 kontzeptu hauek bete behar ditu: Erreinua (Estatua), Gizakia eta Zuzenbidea.[2]
- Erreinua: Gizabanakoa bere askatasuna “mundu sentikorrean”[3] bete behar du gizartearen eta historiaren testuinguruaren barruan; beraz gizabanako bakoitzaren askatasun eta autonomia morala beste gizabanakoen askatasun eta autonomia moralarekin bat egin behar du; hau da, Kantek ematen digun definizioaren arabera Erreinua izango zen “gizabanako arrazionalen lotura sistematikoa, non arau komun batzuk betetzen dira”.
- Gizakia: Lehen aipatutako erreinua bat dator gizabanako bakoitzaren askatasun eta autonomia moralarekin. Elkar bizitza sozio-politiko hau, lege juridikoen bidez emango zen. Kantek gizakiari eta legeari buruz dio: “Edozein gizaki arrazional, helburuen munduaren partaide da; mundu honen kide bat denez, legislatzaile unibertsal bat da, izan ere egindako legeentzat ere subjektu da”.
- Zuzenbidea: Zuzenbidea baldintzen multzo bat da, non gizabanako baten askatasuna beste gizabanako baten askatasunarekin bat egin ahal du askatasunaren printzipio unibertsalaren arabera.
Hala ere, gaur egun ezagutzen dugun zuzenbide estatua, eredu klasikoa jarraitzen du, non estatu bat dago, eta honen barruan, hiru botereen banaketa ematen da eta konstituzioa ahalbidetzen du estatu beraren supremazia.
Hala eta guztiz ere, badaude kasu batzuk non ez dago konstituzio bat, baizik eta lege multzo bat zein mugimendu eta aldakuntza jarraian dago; Britainia Handian ‘Rule of Law’ bezala ezagutzen da.
Historia
aldatuZuzenbide Estatuaren kontzeptua Antzinako Grezian sortu zen. Aristotelesek esaten zuen “legeak izan behar du azken soberanoa eta gobernuaren soberania legeak ahalmenik ez duten esparruetara bakarrik mugatua egon behar da”. Kontzeptu honen beste aitzindari bat Ciceron en obrak dira.[4]
Antzinako Erroman, Corpus Iuris Civilisak prozedura arau batzuk eta arau substantzial konplexu batzuk ezarri zituen, non lehentasuna ematen zitzaion zuzenbideari eta ez Enperadorearen borondateari.
XIII. mendean, Tomas Akinokoak esan zuen, legeek jainkoaren ordena naturala errepresentatzen zuela esan zuen eta XVII. mendean, Sir Edward Coke jurista ingelesak esan zuen ez zegoela gizonik erregearen gainetik, baizik eta jainkoa eta legea. Horretaz gain, Cokek zioen ere, botere legegilearen inguruan, parlamentu batek zuzenbidearen eta arrazoiaren aurkako ekintzaren bat egiten bazuen zuzenbideak berak ekintza hori anulatuko zuela.
Nahiz eta askoren ustetan Zuzenbide Estatua askatasuna edukitzeko ezinbestekoa den, XIX. mandean Jeremy Bentham filosofo ingelesak “zentzugabekeria ergela” bezala definitu zuen eta XX. mendean egon ziren hainbat agintarik ere Zuzenbide Estatuari kasurik egin gabe gobernatu zuten.[4]
XVII. mendearen amaieran, Coke juristaren eta Locke filosofoaren idatziak beste batzuetaz gain, Ameriketako kolonietara iritsi ziren eta Iraultza Amerikarraren oinarri izan ziren haien ideiak. Thomas Paine pentsalari iraultzaileak honako hau esan zuen: “Amerikan legea da erregea. Herrialde absolutuetan erregea da legea eta herrialde askeetan legea da erregea eta ez dago beste biderik.”
Zuzenbideko Estatu Liberala monarkia absolutuaren aurkako erantzun bezala jaio zen XVIII. mendean. Oinarri bezala, AEBetako “Bill of Rights” eta Frantziako Iraultzako Giza Eskubideak zituelarik.
Garai hartako doktrina liberala kontuan hartuta, gizartea modu naturalean ordenatzen zela esan dezakegu, hau da, Estatuaren esku-hartze handirik gabe.
Estatu liberalaren sorrerak zenbait aldaketa ekarri zituen. Alde batetik, Konstituzioaren ideia barneratu zen, horrela, banakakoen eskubideak aldarrikatzen zituelarik. Bestetik, Gobernuaren funtzionamenduari dagokionez, Montesquieuren ideian oinarrituz botere publikoak hiru organotan banatu ziren: exekutiboa, judiziala eta legegilea.[4]
Hala ere, estatu liberalak ez zuen arrakastarik izan. Honek aitortzen zuen legearen aurrean denak berdinak zirela eta hortik ondorioztatzen zuen Estatuak ez ziola laguntza eskaini behar pertsona talde jakin bati soilik. Gauzak horrela, Estatuak babes gabe utzi zien giza kolektibo ahulenak (langile taldea) eta hauek burgesek zapaldu zituzten. Horrek guztiak “Estatu Soziala” ekarri zuen ondorio gisa.
Azken hau XX. mendean jaio zen eta honek eskubide gehiagoren bermea barneratu zuen, eskubide sozialak izenaz ezagutzen direnak. Eskubide hauek pertsonen arteko desberdintasuna onartzen zuten, eta baita babes eman gutxietsitako giza taldeei.
Estatu liberalean ez bezala, Estatu sozialaren kasuan Estatuaren parte hartzea aurreikusten da; esaterako, hezkuntzan, osasunean, lan-arloan, Gizarte segurantzan... Gainera, Gobernuak merkatuan esku-hartzeko aukera zuen.
Denborarekin, Estatu soziala garatzen joan da Zuzenbideko Estatu moderno izatera iritsi arte, eta horixe da gaur egun geure inguruan nagusitu dena.[4]
Adieraz Ahula eta Indartsua
aldatuZuzenbide Estatuak bi adiera desberdin dituela esan behar dugu:
- Adiera ahula esaten dugunean, zuzenbide estatua zentzu formalean ulertu behar dugu. Adiera honi dagokionez, estatu bat zuzenbide estatu izatera iristeko, bere antolakuntza politiko-soziala legeak arautu behar du.
- Adiera indartsuari dagokionez, zuzenbide estatua zentzu materialean ulertu behar dugu. Honek eskatzen duena da edozein botere mugatua izan dadila legeagatik, horrela ez duelarik soilik forma baldintzatzen baita edukia ere.
Ezaugarriak
aldatuZuzenbide Estatuaren ezaugarri nagusienak hauek dira:
Botere banaketa
aldatuIlustrazioaren garaian, Locke filosofo ingelesak botereen banaketa proposatu zuen, nahiz eta Montesquieu Frantsesak eman zuen ezagutzera estatuaren planteamendu hori. Zuzenbide Estatuaren ezaugarri nagusienetako bat da, botere bakoitzaren autokontrola ziurtatzen baitu Montesquieu-ren arabera beti ere. Hiru botere horiek hauek dira:
Botere legegilea: Botere honek legeak onartu, ezeztu edo aldatzen ditu. Prozedura hori parlamentu eta senatu baten bitartez egiten da normalean.
Botere betearazlea: Botere honen ardura gobernuak du. Botere honen bitartez, legeak aplikatzen dira.
Botere judiziala: Botere hau auzitegiei dagokie eta herritarrek eta instituzio desberdinek legea betetzen duten epaitzeko ardura dute.[5]
Legearen inperioa, herriaren borondatearen adierazle bezala
aldatuLegearen inperioak esan nahi du Estatuko botere guztiak herriaren borondatea obeditu eta honen menpe egon behar dutela. Horretarako, ziurtatu behar da hauen boterea ez dela arbitrarioa eta Zuzenbidearen menpe dagoela, Ordenamendu Juridikoaren menpe, alegia. Legearen inperioak legezkotasun printzipioaren aitorpena barnebiltzen du, halaber. Printzipio honek botere publikoen jarduera guztiak zuzentzen ditu, hauek legearen eta Zuzenbidearen menpe jarriz.
Oinarrizko eskubideen aitorpena eta bermea
aldatuZuzenbide Estatuak helburu bezala du Giza Eskubideak bermatzea. Horretarako ez da nahikoa botereak Zuzenbidera mugatzearekin; mugaketa hau Giza Eskubideen errekonozimenduaren arabera eta eskubide hauen erabilera bermatuz egin behar da. Gainera, Zuzenbide Estatuak beharrezko egitura ematen du, oinarrizko eskubideak betetzea errazteko eta Zuzenbide Estatuei esker, eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak konstituzioen eta legeen parte dira gaur egun.
Zuzenbide Estatuaren printzipioa Espainiako Konstituzioan
aldatu“Zuzenbide Estatu” kontzeptua aintzat hartzen da Espainiako Konstituzioan, hau adibide askotan ikus dezakegu.
Hasteko, Lege-testuaren antzinsolasean bertan adierazten da honetarako borondatea “Zuzenbide estatua indartzea, lege-agintea herri-nahiaren azalpen bezala ziurtatuz”, eta lehenengo artikuluan Espainiak zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa eratzen duela esaten da.
Konstituzioko 9. artikuluan, Zuzenbide Estatu printzipioaren adierazpen nagusiak zerrendatzen dira, beste batzuen artean legezkotasun printzipioa eta botere publikoen arbitrariotasun-debekua:
« | 1. Herritarrak eta botere publikoak Konstituzioaren eta antolamendu juridikoaren gainerako arauen menpe daude. (…)
3. Konstituzioak bermatzen ditu legezkotasun-printzipioa, arau arteko hierarkia, arauen publizitatea, xedapen zehatzaileen atzeraeragin eza –xedapenok banakako eskubideei begira onuragarri izan ez edo eskubideok murrizten dituztenean-, segurtasun juridikoa, erantzukizuna, eta botere publikoen nahierakeriaren debekua.[5] |
» |
Zuzenbide estatua herrialde desberdinetan
aldatuZuzenbide estatuak ahultzen jarraitzen du mundu osoan zehar. World Justice Project erakundearen arabera, kalifikazio handiena duten herrialdeek zuzenbide estatuaren betekuntzan, Danimarka, Norvegia eta Finlandia dira; Kongoko Errepublika Demokratikoa, Kanbodia eta Venezuela, kalifikazio baxuena duten herrialdeak dira.
Hona hemen WJPek egindako ikerketaren ondorioak:
- Puntuazio hoberena duten herrialdeak:
- Danimarka: 0´9
- Norvegia: 0´89
- Finlandia: 0´87
- Suedia: 0´85
- Herbehereak: 0´84
- Alemania: 0´84
- Austria: 0´82
- Zeelanda Berria: 0´82
- Kanada: 0´81
- Estonia: 0´81
- Puntuazio gutxien duten herrialdeak:
- Venezuela: 0´28
- Kanbodia: 0´32
- Kongoko Errepublika Demokratikoa: 0´33
- Afganistan: 0´35
- Mauritania: 0´35
- Egipto: 0´36
- Kamerun: 0´37
- Bolivia: 0´38
- Etiopia: 0´39
- Pakistan: 0´39
Espainiako Erreinua 21. postuan dago kokatuta, 0´71eko puntuazioarekin.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ MOHL, ROBERT VON.. (2017). Die polizei-wissenschaft nach den grundsatzen des rechtsstaates.. VERO Verlag ISBN 3-7372-0987-1. PMC 999508460. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
- ↑ Kant, Immanuel 1724-1804. (2016). Fundamentación de la metafísica de las costumbres. (1ª ed. en esta presentación. argitaraldia) Austral ISBN 978-84-670-4781-3. PMC 1008974891. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
- ↑ Platón. (2011). La república o El estado. (40a. ed., 1a. en esta presentación. argitaraldia) Espasa ISBN 978-84-670-3658-9. PMC 776425829. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
- ↑ a b c d Zagrebelsky, Gustavo, 1943-. (1995). El derecho dúctil : ley, derechos, justicia. Editorial Trotta ISBN 84-8164-071-9. PMC 318356723. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
- ↑ Espainia.. (L.G. 2007). 1978ko Espainiar Konstituzioa. Hiria ISBN 978-84-9797-257-4. PMC 863183268. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
- ↑ (Ingelesez) «World Justice Project | Advancing the rule of law worldwide» World Justice Project (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).