Getxo
Getxo Bizkaiko kostaldearen erdialdeko udalerri bat da, Bilboaldean eta Uribe Kostan kokatua, Bilboko itsasadarraren eskuinaldean, Bilbotik 15 kilometro iparraldera. 77.759 biztanle dituenez, Euskal Herriko hiririk jendetsuenetan seigarrena da.
Getxo | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Getxoko Ereaga hondartzako ikuspegia. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Uribe Kosta | ||||||||||
Izen ofiziala | Getxo | ||||||||||
Alkatea | Amaia Agirre (EAJ) | ||||||||||
Posta kodea | 48990 - 48991 - 48992 - 48993 - 48930 | ||||||||||
INE kodea | 48044 | ||||||||||
Herritarra | getxoztar, getxotar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°20′39″N 3°00′23″W / 43.344166666667°N 3.0063888888889°W | ||||||||||
Azalera | 12 km² | ||||||||||
Garaiera | 50 metro | ||||||||||
Distantzia | 15,6 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 76.104 (2023) −261 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 6.668,83 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | -% 4,53 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 23,97 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 35,1 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 74,99 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 4 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 9,13 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 27,82 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 11.81 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.getxo.net/ |
Getxon dago Bizkaiko Zubia deritzon 1893ko burdinazko zubi esekia, UNESCOk gizateriaren ondare izendatua eta Portugaleterekiko lotura egiten duena.
Geografia
aldatuAuzoak
aldatuGetxok hainbat auzo ditu:
- Algorta,
- Algortako Portu Zaharra,
- Elexalde[4] edo Andra Mari,
- Itzubaltzeta,[4] "Romo" izenarekin ezagunagoa,
- Neguri,
- Areeta,
- Aiboa.
Udalerri mugakideak
aldatuGetxok honako muga hauek ditu:
- iparraldean: Sopela
- ekialdean: Berango eta Leioa
- hego-ekialdean: Erandio
- hegoaldean: Portugalete
- mendebadean: Abrako golkoa
Ingurune naturala
aldatuHondartzak
aldatuGetxok hainbat hondartza ditu: Areeta auzoan Areetako hondartza eta Balanar; Algortan, Ereaga eta Arrigunaga; eta Sopela aldean, Gorrondatxe eta Barinatxe, azkeneko bi hauetan nudismoa egitea dago. Barinatxe hondartzan Getxo eta Sopela artean banatuta dago.
Algortako Portu Zaharrak ere badu hondartza txiki bat barkuak uzteko erabili ohi zena.
Ibaiak
aldatuGetxoko udalerri osoa Gobela ibaiak zeharkatzen du. Horren bokalea Leioan dago kokatuta, Ibaizabal ibaira isurtzen ditu urak. Horren aurretik hainbat padura sortzen ditu, adibidez Bolue eta Fadura, Bolue errekaren urez.
Ibaizabal ibaiaren azkeneko zatia Portugalete eta Getxo artean dugu, itsasoratu aurretik.
Bestelakoak
aldatuGetxo iparraldean Galea lurmuturra dago. Bertan dago kokaturik Printzearen gaztelua.
Historia
aldatuGetxoren inguruko lehenengo erreferentziak XVI. mendean agertu ziren. Bertan Fortun Sanchez de Getxo eta Otxoa Ortiz de Getxo aipatzen dira. Elizate gehienetan bezala, garai hartan, eliza eta dorretxeen inguruan biltzen ziren hainbat baserri ziren herriak.
Andra Marin ikus daitezke garai horretako txapitel erromaniko batzuk. Horien ikerketak XII. mendera eramaten gaitu, lehenengo monasterio edo tenpluaren peskizan. Gaur egungo eliza XVIII. mendean eraikia izan zen. Mende horretan jada Getxok bere leloa hartua zuen: Kaltea Dagianak Bizarra Lepoan.
XVIII. mendearen inguruan Portu Zaharra ere sortzen da. Horren hedaduraz, Algorta herria sortu zen. XIX. mendean, berriz, Espainiak eliza eta herri-lurren desamortizazioa gauzatu zuen eta ondorioz, lur komunal hareatsuak saldu ziren eta Areeta sortu zen. 1856an, Madozen desamortizazioa aprobetxatuz, Máximo Aguirrek Lamiakoko padurak erosi zituen Biarritzeko estiloko bainuetxe bat drainatzeko eta eraikitzeko,[5] Bizkaiako proiektatutako urbanizaziorik handiena bihurtu zen 1876ko Bilboren handitze-plana arte.
Mendearen bukaeran, Txurrukak Gobela ibaia desbideratu zuen, eta hala, Neguritik igarotzeari utzi zion. Trenbidea iristearekin bat,Areetaren ondoan, baina trenbideak bereizita, Itzubaltzeta (Erromo) sortu zen.
Armarria
aldatuGetxoko armarrian, arbolaren aurrean otsoa ikusten da eta goian, arbolatik eskegita bezala, bi tupina. Otsoak ahoan lapurtutako arkume bat daroa eta atzera begira doa, ezkerretarantz.
Badago euskaraz idatzitako lelo bat ere, gaurko grafiaz: KALTEA DAGIANAK BIZARRA LEPOAN. Leloak kalte egin duenari abisu egiten dio. Kalte egin duenak atzera begira bizi beharko du, getxoztarrak haren atzetik joango direlako.[6]
Demografia
aldatuXX. mendearen bigarren erdialdean Getxok oso populazio hazkunde handia izan zuen, Bilboaldearen industrializazioaren ondorioz gertatutako immigrazio uholdearen eraginez. Hazkundeak ez zuen, Bilboaldeko beste toki batzuetan bezala, geldialdirik izan mendearen bi azken hamarkadetan, baina pixka bat moteldu zen. XXI. mendearen hasieran, berriz, beherakada txiki bat gertatu zen populazioan.
Getxoko biztanleria |
---|
Politika eta administrazioa
aldatuUdal hauteskundeak
aldatu2015eko hauteskundeetako zerrendarik bozkatuena EAJrena izan zen eta Imanol Landa bihurtu zen alkate.
2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, EAJren izenean Amaia Agirre hautatu zuten alkate. Udalbatza berria osatzeko bilkuran, Agirrek jaso zituen EAJ/PNVren 11 zinegotzien botoak. PPren hautagaiak, Eduardo Andradek, bost jaso zituen, bere taldearenak; EH-Bilduren hautagaiak, Nerea Guijarrubiak, bere alderdiaren lauak; eta Elkarrekin Podemosen hautagaiak, Ignacio Roblesek, bere taldeak lortutako bi zinegotzienak. PSE-EEk boto zuria eman zuen.[7]
Getxoko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015 |
2019 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 9 / 25 |
11 / 25 |
|||
Alderdi Popularra (PP) | 5 / 25 |
5 / 25 |
|||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 4 / 25 |
4 / 25 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE) | 2 / 25 |
3 / 25 |
|||
Getxoko Udal Kandidatura (GUK) -> Ahal Dugu | 4 / 25 |
2 / 25 |
|||
Ciudadanos (C's) | 1 / 25 |
0 / 25 |
|||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
Alkateen zerrenda
aldatuHona hemen Getxok izandako alkateen zerrenda:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
Jesus Javier Agirre Bilbao | 1979 | 1980 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Francisco Javier Urretxua Libano | 1980 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Juan Ramon Barquin Gaztelurrutia | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Javier de Sarria Landarte | 1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Humberto Cirarda Ortiz de Antiñano | 1991 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Iñaki Zarraoa Zabala | 1999 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Imanol Landa Jauregi | 2007 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Amaia Agirre Muñoa | 2019 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Banaketa administratiboa
aldatuUdalerria, hiru barrutitan dago banaturik, Elexaldek barruti propioa osatzen du, Areeta eta Itzubaltzeta auzoek beste bat eta udalerriko beste auzo guztiak Algortako barrutian daude kokaturik, azken hau izanik populatuena. Hau da barrutiko dagoen biztanle kopurua:
Biztanleria barrutika (2001) | |||
Auzoa | Biztanleria | Gizonezkoak | Emakumezkoak |
---|---|---|---|
Elexalde | 14.519 | 7.057 | 7.462 |
Areeta | 28.414 | 13.362 | 15.052 |
Algorta | 39.799 | 18.907 | 20.892 |
Azpiegiturak
aldatuGarraioa
aldatuErrepideak
aldatuBI 637 errepideak, Uribe kostako igarobideak (Leioa eta Sopela lotzen dituena), udalerria zeharkatzen du Neguri, Algorta eta Andra Mari auzuneetatik igarota.
Metroa
aldatuBilboko metroaren 1. lineak Getxo zeharkatzen du, eta udalerrian honako geltokiak ditu:
- Areeta
- Gobela
- Neguri
- Aiboa
- Algorta
- Bidezabal
- Ibarbengoa
Autobusa
aldatuBizkaibus hiri-arteko zerbitzuko honako lineak udalerria zeharkatzen dute:
- Bilbo – Getxo – Askorri
- Bilbo – Getxo (Leioatik) (Artxandako tuneletatik)
- Muskiz – Barakaldo – Erromo
- Areeta – Berango (Artea merkataritza-gunetik)
- Getxo – Gurutzeta (Faduratik)
- Getxo – Gurutzeta (Algortatik)
- Areeta – Armintza
- Bizkaiko zubia – Euskal Herriko Unibertsitatea (Leioako kanpusa) – Laukiz
Itsasontziak
aldatuItsasontziz heldu daiteke 2006tik Getxora. Pride of Bilbao ferryak orain bertan du geltokia.
Kultura
aldatuHizkuntza
aldatuOraindik Elexalde auzoan hitz egiten den euskararen Mendebaldeko euskalkiaren aldaera bat da Getxoko jatorrizko hizkuntza. Gaur egun, Getxoko udaleko datuen arabera[10] udalerriko biztanleriaren % 48,56 erdaldun elebakarra da, euskaldunak, berriz, % 19,9 dira. Gainontzeko % 31,5a elebidun hartzaileek osatzen dute.
Iturri beraren arabera[11] euskaldunen ehunekoa igoz joan da, 1981etik 2001era bikoiztu egin da euskaldunen ehunekoa (% 9tik % 19,9ra). Dena dela, ezagutza hori ez da erabileran islatzen, biztanleen % 4,83k bakarrik erabiltzen baitu eguneroko bizitzan. Hala ere, erabiltzaileen kopurua ere igoz joan dela ikusi da, nahiz eta erabileraren hazkundea ezagutzarena baino askoz apalagoa izan (1989ko % 3,40tik 1997ko % 4,68ra).
Jaiak
aldatu- San Isidro: maiatzaren 12tik maiatzaren 14ra (Andra Mari (Getxo)).
- San Joan: ekainaren 23tik ekainaren 25era.
- Karmenak: uztailaren 14tik uztailaren 16ra.
- Santa Ana: uztailaren 21etik uztailaren 23ra (Areeta).
- San Inazio: uztailaren 28tik uztailaren 31ra (Algorta).
- Aingeruen Andra Maria: abuztuaren 2tik abuztuaren 6ra. (Romo).
- San Nikolas: abuztuaren 10etik abuztuaren 13ra. (Portu Zaharra).
- Andra Mari: abuztuaren 15ean (Andra Mari (Getxo)).
- Mesedeetako Andra Maria: irailaren 22tik irailaren 24ra (Areeta).
- San Martin: azaroaren 10etik azaroaren 12ra (hezetasuna auzoa, Algorta)
Jaialdiak eta jardunaldiak
aldatuOndasun nabarmenak
aldatuMonumentuak
aldatu- Aixerrota: Galea lurmuturrerako bidean kokaturik dagoen haize errota da, Getxoko (Bizkaia) Elexalde auzoan. Errota 1727. urtean eraiki zen, Bizkaiko Jaurerriak XVIII. mendearen hasieran pairatzen zegoen lehortearen ondorioz. Antza denez, Edmundo de Shee ( edo O'Shea) deitutako irlandar batek eraiki zuen, funtzionatzeko ura behar ez zuen haize-errota bat lortu eta era horretan, aberasteko. Dena dela, eraiki eta gutxira etorri ziren berriro euriak eta ur-errotak berriro hasi ziren lanean, denboraren poderioz Aixerrotakoa erabilpen gabe geratu zelarik. Aixerrotaren arkitektura beste Bizkaiko haize-erroten antzekoa da, hots, kono moztuaren forma du, Mantxako haize-errotek ez bezala, zeinak zilindrikoak diren. Bestalde, Mantxako errotak XVI. mendearen bukaeran eraiki zituzten eta Bizkaiko haize-errotak (Aixerrota barne) XVIII. mendearen hasieran. XX. mendearen bukaeran birmoldatu zutenez geroztik, arte galeria bat dago errotan eta, alboko eraikinean, jatetxe bat.
- Amorotoena etxea: Getxoko Algorta auzoan kokatua, Amorotoena etxeak berriztatze eta aldaketa ugari izan du bere historian zehar. Aipagarriena, XIX. mendean baserri izatetik (baserri arkitekturaren tipologia izatetik), «Algortako etxe» itxura hartzera pasatu zenean gertatu zen. Arotz-lanak utzitako diseinua Bizkaiko kostaldeko etxeetan askotan agertzen den ezaugarrietako bat dugu.
- Andra Maria eliza: Getxoko Andra Mari auzoan dagoen eliza da. Andra Maria eliza Getxoko udalerriaren fundazio-garaiko hirigunea da. Balio historiko handia du, oso antzinakoa —XII. mendekoa— delako eta Getxoko gizartearen, gizataldearen eta erlijioaren historiaren zati izan delako. Landa-eliza da, barroko latzekoa, apaingarririk gabekoa. Gurutze latinozko oinplanoa duen tenplua da, lau atal ditu, burualde poligonala eta gurutzadura. Dorrea ez dago erdi-erdian eta lau gorputz ditu kupulan errematatzen direnak. Sarrera nagusia hegoaldeko alboan dago eta elizpeak babesten du; elizpeak zurezko zutoin zuzenak ditu eta harrera aurreko gunea da. Eliza dagoen toki berean egon zen jatorrizko eliza erromanikoa.
- Bizkaia zubia: transbordadore zubi bat da, Bilboko itsasadarraren bi ertzak batzen dituena: Portugalete ezkerreko ertzean, eta Getxoko Areeta auzoa eskuinekoan. 1887 eta 1893 artean eraiki zen,[12] ekimen pribatu baten ondorioz. 1893ko uztailaren 28an ireki zen, mota horretako munduko zubien artean lehenengoa.[13] Euskal Herriaren industrializazioaren adibide bat da. Bilboko itsasadarrean dagoen itsasontzi trafikoa ahalbidetzen du; eta, era berean, Portugalete eta Getxo batzen ditu. 2006ko uztailaren 13an UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen.[14] Euskal Herriko eraikin indibidual bakarra da kategoria horretan; eta, Espainiako Erresuman gizateriaren ondare diren eraikin guztien artean, Industria Iraultzari lotuta dagoen bakarra. UNESCOren arabera, adibidea izan zen munduan eraiki ziren beste antzeko zubiak egiterako garaian, eta altzairuzko kableen erabilerak arkitektura metalikoan Industria Iraultzako eraikinik interesgarrienen artean dago.[15] Bidaiei dagokionez, 2018an 3.464.810 bidaiari garraiatu zituen.[16]
- Eguzkialde jauregia: udalerriko oso alde nabarmen batean dago, Neguriko lorategi-eremuan, Algortako etorbidearen ertzean. Neomenditar estiloan eraikitako luxuzko etxe bakarra da. Bizkaian korronte horren ideologo eta sustatzaile nagusia izan zenak diseinatu zuen 1918. urtean; Leonardo Rucabado arkitektoak, hain zuzen.[18][17] Lezama-Legizamon jauregiarekin, San Joseren Etxearekin, Zisko Etxearekin eta Itsasoan galdutakoen Etxearekin batera, Areetako kaiaren inguruko ondare eremu babestuan dago.[19] Eraikuntza osoko elementurik nabarmenena dorre altua da. Eguzkialde jauregiaren kokalekua, tamaina, aberastasuna eta arkitektura mailako kalitatea kontuan hartzen baditugu, Bizkaian XX. mendeko arkitekturaren elementu adierazgarriena eta ezagunena da.[17]
- Galeako gotorlekua: Galea lurmuturrean kokaturik dagoen gaztelua da, Nerbioi ibaiaren itsasadarraren sarreran, Getxon (Bizkaia). 1947tik ez du inolako funtzio militarrik. Euskal Herri osoko XVIII. mendeko eraikin militarrik ondoen kontserbatuenetarikoa da; eta, Bizkaian, kontserbazio egoera onena duena. Galea lurmuturreko itsaslabar ikusgarrietatik, Bizkaiko eta Kantabriako kostaldeko lurralde zabalak kontrolatzen ditu. Horregatik, txoko hori berehala toki estrategiko bihurtuko zen historian, Abrako golkoaren zelatari gisa. Bere talaietatik, arretaz zelatatzen zituzten itsasontzi etsaien belak eta kostaldera hurbiltzen ziren baleen arnasotsa aditzen zuten.[20]
- Lezama-Legizamon jauregia: Getxoko Neguri auzoan dago. José María Basterra arkitektoak diseinatu zuen, 1902. urtean, Lezama-Legizamon familiarentzat. 1919. urtean, Manuel María Smithek erreformatu zuen. Arkitekturari, ingurumenari, lekukotasunari eta eszenografiari dagokienez, interes handiko multzoa da; XX. mendeko lehen hereneko Bizkaiko jauregi burges ezagunena da, zalantzarik gabe. Luis Lezama-Legizamon Sagarminaga enpresaburu, politiko tradizionalista eta bibliofiloak eta haren emazte Felisa Zuazolak eskatuta eraiki zuten, 1903. urtean. Orduz geroztik bizilekutzat erabili da, eta familia berari lotuta egon da.
- Martínez-Rivas etxea edo Santa Clara jauregia: Neguri auzoan dago, Foruak kaleko seigarren zenbakian. 1902an diseinatu zuen José María Basterra arkitektoak, Pedro Chalbaudentzat, eta old english izeneko arkitektura estiloari jarraikiz eraikita dago.
- Olozaga etxea: Algorta auzoan dago, Basagoiti eta Algortako etorbideen ertzean. Leku abantailatsuan, San Ignazio eliza eta plazaren aurrean. Rosada izenez ere ezaguna, hispanoamerikar arkitektura zibil eta urbanoaren barruan sailkatuta dago; izan ere, tipologia kolonialekoa da.[21]
- Rosales egoitza: Neguri auzoko jauregi bat da, XX. mendearen hasieran eraikia. Rafael Garamendi arkitektoak diseinaturiko landetxea hau 1917 eta 1920. urteen artean eraiki zuten, Juan Jose Uriberentzat. Garai hartako Getxoko eraikin gehienetan bezala, ingeles estiloa da nagusi, ekarpen erregionalisten nahastearekin.
Herri senidetuak
aldatuGetxoztar ezagunak
aldatu- Bizente Amezaga (1901–1969), euskaltzaina.
- Elias Amezaga (1921–2008), idazlea (Bilbon jaioa, getxoztarra adopzioz).
- Jose Martin Elizondo (1922-2009) idazlea, antzerkigile anarkista, erbesteratua.
- Pedro Bilbao (1909–1992), medikua.
- Federiko Krutwig (1921–1998), idazle, euskaltzain eta politikaria.
- Jose Martin Elizondo (1922–2009), antzerki-zuzendaria eta idazlea.
- Ramiro Pinilla (1923–2014), idazlea (Bilbon jaioa, getxoztarra adopzioz).
- Laura Mintegi (1955–), idazlea.
- Marije Fullaondo (1964–), politikaria.
- Asier Hormaza (1970–), aktore eta umorista.
- Unai Elorriaga (1973–), idazlea.
- Iñigo Landaluze (1977–) txirrindularia.
- Fredi Paia (1981–), bertsolaria.
- Xabier Paia (1982–), bertsolaria.
- Jonathan Castroviejo (1987–), txirrindularia.
Bidezko Merkataritzaren aldeko hiria
aldatu2012ko irailaren 13an, Emaus Gizarte Fundazioak bidezko merkataritzaren aldeko hiria izendatu zuen; Euskal Autonomia Erkidegoko lehen udalerria izan zen Getxo, Bilborekin batera. Mundu osoan izendapen hori 1100 hirik baino ez dute. Udalerriko eragileek (dendak, ikastetxeak, elkarteak, enpresak eta udala) elkarrekin lan egiten dute, bidezko merkataritza bultzatzeko.
Irudiak
aldatu-
Ikuspegia, Areetatik.
-
Bizkaiko zubiak Getxo eta Portugalete lotzen ditu.
-
Galeako ibiltokia.
-
Arrigunaga hondartza; atzean, Ganekogorta mendia.
-
Bizkaia zubia, lainopean.
-
Portu Zaharreko etxeak.
-
Aixerrota, arratsean.
-
Algortako Portu Zaharra, arratsaldeko eguzkipean.
-
Itsas Gane jauregia, elurtuta.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b Euskaltzaindiaren 1979ko erabakiaren kopia. .
- ↑ «Máximo Aguirre Ugarte» Auñamendi Eusko Entziklopledia.
- ↑ Hiruka.eus 174 zk. 26/44 orrialdea. Joseba Santxo: "(...) otso batek hildako artxoa daroa ahoan, eta atzera begira dago, kaltea egin baitu. Baina zer dela eta kontua, noizbait hitzaren eta irudiaren arteko kate hori eten egin da, egungo armarrian otsoa aurrera begira ageri delako. Anekdota: behin udaletxera joan nintzen galdetzera zergatik egin zuten irudi aldaketa hura, eta ea ez ziren ohartu irudia aldatzean (otsoa aurrera begira jarrita) hitzezko mezuak zentzua galtzen zuela. Eta erantzuna mundiala izan zen: diseinatzaileak esan du atzera begira jarrita oso zikin eta nahasi geratzen zela irudia. Dirudienaz, Andra Mari elizako atalburuko harrizko armarrian otso gaizkilea zizelkatu zuen harginak ez zuen horrelako arazorik izan orain dela zenbait mende".
- ↑ «Udalbatza berria osatu da eta Amaia Agirre da udalburua.» GetxoBerri 2019-06-20 (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
- ↑ «Mota Bilbao, Josefina - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
- ↑ Getxoko Udala Euskara zerbitzua
- ↑ Getxoko Udala Euskara Zerbitzua, datuak
- ↑ (Gaztelaniaz) Puente Colgante: Historia. (Noiz kontsultatua: 2017-09-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) El Puente Vizcaya, nuevo Patrimonio de la Humanidad. Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2017-09-01).
- ↑ «Portugaleteko Bizkaia Zubia Gizateriaren Ondare izendatu du Unescok» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-09-01).
- ↑ (Ingelesez) Vizcaya Bridge. UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2017-09-01).
- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko garraio publikoaren txostena» (PDF) (Noiz kontsultatua: 2019-03-03).
- ↑ a b c «Eguzkialde jauregia» Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistema (Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Otros palacios también cambian de propietarios» Deia 2014-02-23.
- ↑ Getxoko Udala: «Monumentu-ondarea»
- ↑ (PDF) Galeako Gotorlekua. Aixerrota. Bizkaiko Foru Aldundia.
- ↑ http://www.euskadi.eus/app/ondarea/eraikita-ondarea/olozaga-antigua-casa-rosada-etxea/jauregia/getxo/algorta/fichaconsulta/29780
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bizkaia |