Estatubatuar ingeles
Estatubatuar ingelesa (ingelesez: American English) Ameriketako Estatu Batuetan ingelesak duen dialekto eta ahoskeren multzoa da. Munduan lehen hizkuntza ingelesa dutenen bi herenak Estatu Batuetan jaioak dira.[1] Kanadako aldaerak oso antzekoak dira.
Estatubatuar ingeles | |
---|---|
American English | |
Ingelesaren nagusitasuna Estatu Batuetan. | |
Datu orokorrak | |
Hiztunak | 300.000.000 |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak germaniar hizkuntzak mendebaldeko germaniar hizkuntzak anglo-frisiar hizkuntzak angliar hizkuntzak ingeles ipar amerikar ingeles | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | baliorik ez |
Glottolog | baliorik ez |
Wikipedia | en-us |
IETF | en-US |
Amerikar ingelesa ere deitzen zaio (estatubatuarrek darabilten American English izenaren hitzez hitzeko itzulpena), baina nahasgarria da, ez duelako barne hartzen Belizeko ingelesa, Jamaikakoa, Kanadakoa...
Amerikan, ingelesaren erabilera britainiar kolonizazioaren garaian hasi zen. Lehendabiziko ingelesezko hiztunak XVII. mendean Ipar Amerikara iritsitako kolonoak izan ziren; baina garai hartan, nederlandera, frantsesa, gaztelania, alemana, suediera, eskoziera, galesa, Irlandako gaelera, Eskoziako gaelera eta finlandierazko hiztunak ere baziren, amerindiarrez gain, jakina.
Fonologia
aldatuEra askotan, Ingalaterrakoarekin alderatuta, Estatu Batuetako fonologia kontserbadoreagoa da[2]. Ekialdeko kostaldeko aldaerek (adibidez, Ingalaterra Berria edo New Yorkekoek) Ingalaterrako goi mailako klasearena egiten zuten[3] eta, egun, tradizioak oraindik dirau. Barnealdean, ostera, ingeles, irlandar eta eskoziarren aldaeren nahasketak aldaera berriak sortu zituen. Hori dela eta, eskualde horietan silaba trabatuetako erreak ahoskatu egiten dituzte (sisteR edo aRt), XVII. mendean metropolian egiten zen bezala. Atlantiar kostaldean, berriz, kontsonante hori mututu zenez, ahoskapena sister [sista] eta art [aat] da.
Ortografia
aldatu1828an, Noah Websterrek bere erabilera-hiztegia argitaratu zuenean, ingelesezko ortografia berritzeko aholkuak eman zituen. Nahiz eta estatubatuarra izan, Europan baino ez zituzten bere aholkuak jarraitu eta, beraz, britainiar eta estatubatuar ingelesen artean aldeak daude. Hona hemen adibide batzuk:
Britainiarra | Estatubatuarra |
---|---|
-re (centre, theatre...) | -er (center, theater...) |
-ise (realise...) Kanadan eta Erresuma Batuan: realize... | -ize (realize...) |
-ogue (dialogue, analogue...) | -og (dialog, analog...) |
-our (colour, favour, labour...) | -or (color, favor, labor...) |
-ce [izenak] -se [aditzak] (practice / to practise) | -ce/-se [biak] (license / to license, practice / to practice) |
sceptical | skeptical |
jewellery | jewelry |
mad | crazy |
skilful (Australian eta Kanadan: skillful) | skillful |
pavement | sidewalk |
angry | mad |
Hiztegia
aldatuEstatu Batuek ingelesezko lexikoari milaka hitz, esanahi eta esaldi eman dizkiote: batzuk mantendu dira eta beste batzuk, galdu. Bertoko amerindiar hizkuntzek zenbait hitz eman zizkien: opossum, raccoon (mapatxea), squash (kuia) edo moose (altzea). Kolonoen hizkuntzetatik ere zenbait hitz hartu zituzten: nederlanderatiko cookie (gaileta), frantsesetiko levee edo gaztelaniatiko barbecue (barbakoa) eta stevedore (zamaketaria).
Hitz batzuk ere bertan sortuak dira: O.K. (ados), belittle (gutxietsi), blizzard (elur-ekaitza handia) edo teenager (nerabea).
Badaude Estatu Batuetan oraindik erabiltzen diren hitzak, gainerako lekuetan galduta egon arren: fall (udazkena), gotten (lortuta) edo creek (erreka), adibidez.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Crystal, David. (1997). English as a Global Language. Cambridge: Cambridge University Press ISBN 0-521-53032-6..
- ↑ Trudgill, Peter; Jean, Hannah. (2002). International English: A Guide to the Varieties of Standard English. Londres: Arnold, 2 or. ISBN 0-340-80834-9..
- ↑ Trudgill, Peter; Jean, Hannah. (2002). International English: A Guide to the Varieties of Standard English. Londres: Arnold, 46-47 or. ISBN 0-340-80834-9..