[[Fitxategi:Zer da feminismoa.webm|thumb|350px|Zer da feminismoa? Kontzeptua azaltzen duen animazio bideo laburra.]]
'''Feminismoa''' [[mugimendu politiko]]en, [[ideologia|ideologien]] eta [[gizarte-mugimendu]]en multzo bat da, sexuen arteko berdintasun politiko, ekonomiko, pertsonal eta soziala definitu, egonkortu eta lortzeko helburu partekatua duena.<ref>{{Erreferentzia|izena=Hawkesworth, M. E.,|abizena=1952-|izenburua=Globalization and feminist activism|argitaletxea=Rowman & Littlefield|data=2006|url=https://www.worldcat.org/oclc/62342167|isbn=074253782X|pmc=62342167|sartze-data=2018-07-11}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Beasley,|abizena=Chris.|izenburua=What is feminism? : an introduction to feminist theory|argitaletxea=Thousand Oaks, Calif.|data=1999|url=https://www.worldcat.org/oclc/731677122|isbn=9781446210420|pmc=731677122|sartze-data=2018-07-11}}</ref> Helburu honen barruan emakumeentzat gizonezkoek dituzten [[Emakumea eta hezkuntza|hezkuntza]] eta [[Lana eta emakumea|lan aukera berdinak]] lortzea dago ere. Zentzu zabalean, feminismoak [[matxismo|matxismoaren]] zein [[patriarkatu]]aren aurka egiten duen mugimendua ereda, badaFUCK FEMINISM.
[[Aro Garaikidea|Aro garaikidean]] adostasun zabala lortu baldin bada —emakumezkoei eta gizonezkoei dagokienez, [[Genero (soziologia)|genero antolaketa]] enpresan—, gero eta nabariagoa da ohituren eta gizarte aldaketaren artekorteko lotura eza. [[Abrahamdar erlijio|Abrahamdar erlijioetan]] ikusten ahal da usadioaren eta aldaketa sozialaren arteko aldea: [[Jesus Nazaretekoa|Nazareteko Jesusek]] dibortzioren aurka egindako aldarrikapena,<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Les divorcé(e)s et l’Eglise {{!}} Eglise Catholique Romaine Genève|data=2022-07-22|url=https://web.archive.org/web/20220722194914/https://www.eglisecatholique-ge.ch/actualites/les-divorcees-et-leglise/|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2023-06-17}}</ref> batetik; eta [[Protestantismo|protestantismoan]] emakumeei apaiza izateko aukera ematea, bestetik.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Peut-on être femme et pasteure ? – Regards protestants|data=2022-11-30|url=https://web.archive.org/web/20221130174203/https://regardsprotestants.com/religion-spiritualite/peut-on-etre-femme-et-pasteure/|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2023-06-17}}</ref> ▼
Mugimendu feministek [[emakumeen eskubide]]en aldeko kanpainak egin izan dituzte eta egiten dituzte, [[sufragismo|bozkatzeko eskubidea]], hautatua izateko eskubidea, [[lanerako eskubidea]], soldata berdintasunaren aldekoa, ondasunak izateko eskubidea, [[hezkuntzarako eskubidea]], [[kontratu]]ak egitekoa, [[ezkontza]]n eskubide berdintasuna izatearen aldekoa edo [[amatasun baimena]] bezalakoak. Feminista askok [[abortatzeko eskubidea]] edo [[gizarte integrazioa]]ren alde ere egin dute lan, [[emakume]]ak eta neskak [[sexu-abusu]] eta [[bortxaketa|bortxaketengandik]] babesteko, edo etxeko zein kanpoko [[emakumeen aurkako indarkeria]] eta [[feminizidio]]en aurka.<ref>{{Erreferentzia|izena=Echols,|abizena=Alice.|izenburua=Daring to be bad : radical feminism in America, 1967-1975|argitaletxea=University of Minnesota Press|data=1989|url=https://www.worldcat.org/oclc/19813238|isbn=0816617864|pmc=19813238|sartze-data=2018-07-11}}</ref> Mugimendu feministak [[arropa|jantzi]] ohikoetan edo [[jarduera fisiko]]an aldaketa ere bultzatu izan du.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Women’s Work|hizkuntza=en|data=2017-06-01|url=https://www.sciencehistory.org/distillations/magazine/womens-work|aldizkaria=Science History Institute|sartze-data=2018-07-11}}</ref>
Feminismoak bultzatutako kanpainek aldaketa historiko nabarmenak eragin dute emakumeen eskubideen eremuan, batez ere [[Mendebaldea]]n. Ia iturri guztiek onartzen dute feminismoak lortu duela emakumeen boto eskubidea, [[eskubide erreproduktibo|ugaltze eskubide]] asko ([[antisorgailu|antisorgailuak]] eta [[abortatzeko eskubidea]] barne) eta kontratuak zein ondasunak izateko eskubidea.<ref>{{Erreferentzia|izena=Messer-Davidow, Ellen,|abizena=1941-|izenburua=Disciplining feminism : from social activism to academic discourse|argitaletxea=Duke University Press|data=2002|url=https://www.worldcat.org/oclc/47705543|isbn=0822328291|pmc=47705543|sartze-data=2018-07-11}}</ref> Honakoak dira Frantziako hezkuntzan emakume eta gizonen arteko berdintasunaren egindako progresoa:<ref name=":0">{{erreferentzia|izena=Eric (zuzendaria)|abizena=Godeau|urtea=2009|izenburua=Histoire -Geographie. Nouveau programme 2009. Bac Pro en 3 ans 1re bac pro.|argitaletxea=Nathan|orrialdea=43}}</ref>
* 1861: Batxilergoa lortu zuen lehen emakumea.
* 1881: Jules Ferry legeak lehen hezkuntza derrigorrezko, doako eta laikoa neska eta mutilentzat bientzat zabaldu zuen.
* 1882/1883: Nesken bigarren hezkuntzako lehen eskolak Parisen (Fenelon) eta [[Montpellier|Montpellierren]] .
* 1905: Sévigné ikastetxea (erakunde pribatua) hasi zen neskak batxilergorako prestatzen: Frantziako bakarra zen.
* 1924: ikasketa-programak eta batxilergoa berdin-berdinak ziren neska eta mutilentzat. Neskentzako institutu publikoak batxilergorako ere prestatzen hasi ziren.
* 1965: Nesken eskolatze-tasa eta mutilena berdindu ziren.
* 1971: Batxilergoa ikasten zuten nesken kopurua eta mutilena berdindu ziren.
* 2000: Hezkuntza-sisteman nesken eta mutilen arteko aukera-berdintasuna sustatzeko neurriak hartzen ari dira.
Eta honakoak dira 1960 eta 1970eko hamarkadetan Frantzian (Espainian ere baina hainbat urte geroago onartu ziren) emakumeen eskubideak garatzeko sortu ziren lege batzuk:<ref name=":0" />
* 1965: Emakume ezkonduek eskubidea lortu zuten senarraren baimenik gabe lan egiteko, baita beren ondasunak administratzeko; eta banku-kontu bat ireki ahal izateko beren izenean eta askatasunez.
* 1967: Neuwirth legea, pilula antikontzeptiboa baimentzen zuena.
* 1970: Guraso-erabakiak bateratuak izatea lortu zuten, hau da, aitaren eta amaren artekoa. Familiaburuaren irudia desagertu zen.
* 1974: Abortoa baimentzen zuen Veil legea.
Feminismoa, oro har, emakumeen eskubideetan zentratu izan da, baina badira feminista batzuk, adibidez [[bell hooks]], proposatzen dutenak [[genero-rol|genero rol]] tradizionalek [[gizon]]ezkoak ere kaltetu dituztela eta, beraz, gizonen askapena ere ematea beharrezkoa dela.<ref>{{Erreferentzia|izena=Hooks, Bell,|abizena=1952-|izenburua=Feminism is for everybody : passionate politics|argitaletxea=South End Press|data=2000|url=https://www.worldcat.org/oclc/43836456|isbn=0896086291|pmc=43836456|sartze-data=2018-07-11}}</ref> [[Teoria feminista]], mugimendu feministatik eratutako [[filosofia feminista]], [[genero desparekotasun]]a emakumezkoen rol sozialen ikerketatik aztertu nahi du. Teoria ezberdinak garatu izan dira [[Genero (soziologia)|genero]] arazoei erantzuteko asmoz.<ref>{{Erreferentzia|izena=Chodorow, Nancy,|abizena=1944-|izenburua=Feminism and psychoanalytic theory|argitaletxea=Yale University Press|data=1989|url=https://www.worldcat.org/oclc/20789275|isbn=0300044178|pmc=20789275|sartze-data=2018-07-11}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Carol|abizena=Gilligan|izenburua=In a Different Voice: Women's Conceptions of Self and of Morality|orrialdeak=481–517|data=1977-12|url=https://doi.org/10.17763/haer.47.4.g6167429416hg5l0|aldizkaria=Harvard Educational Review|alea=4|zenbakia=47|issn=0017-8055|doi=10.17763/haer.47.4.g6167429416hg5l0|sartze-data=2018-07-11}}</ref> Denborarekin, zenbait azpi talde sortu dira mugimendu horren inguruan, hala nola: [[feminismo kultural]]a, [[feminismo erradikal]]a, [[ekofeminismo]]a, [[feminismo liberal]]a, [[Diferentziaren feminismo|diferentziaren feminismoa]], [[feminismo marxista]], [[feminismo separatista]], [[feminismo filosofiko]]a eta [[Kristau feminismo|kristau feminismoa]]. Feminismoak ere izan ditu kritikak, emakume zuri eta mendebaldekoa bakarrik ordezkatzeko joera dela eta, eta horregatik sortu dira ere [[feminismo beltza]], [[intersekzionalitatea]]ren teoriak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Gender Forum: Key Issues in Postcolonial Feminism: A Western Perspective.|data=2013-12-03|url=https://web.archive.org/web/20131203002056/http://www.genderforum.org/issues/genderealisations/key-issues-in-postcolonial-feminism-a-western-perspective/|sartze-data=2018-07-11}}</ref> eta [[feminismo komunitarioa]].
Feminismoa XX. mendean agerikoa izaten hasi zen, baina historian zehar emakume ugari izan dira feminismoa defendatu dutenak, hala nola: [[Frida Kahlo|Frida Kalho]], [[Emmeline Pankhurst]], [[Olympe de Gouges|Olimpia de Gouges]], [[Clara Zetkin]], [[Indira Gandhi]], eta abar. Feministak gizonezkoak zein emakumezkoak izan daitezke eta emakume guztiak ez dira feminista.
== Terminologia ==
[[Fitxategi:Ikusgela-Mary_Wollstonecraft.webm|start=0|thumbtime=55|thumb|{{ikusgela}}[[Mary Wollstonecraft]] ulertzeko gakoak]]
Askok uste dute [[Mary Wollstonecraft]] dela feminismoaren sortzailea, ''[[A Vindication of the Rights of Woman]]'' (''Emakumearen eskubideen bindikazioa'') [[1792]]ko liburuagatik, non emakumearen hezkuntzaren alde egiten duen.<ref>{{Erreferentzia|izena=Kirstin Collins|abizena=Hanley|izenburua=Mary Wollstonecraft, pedagogy, and the practice of feminism|argitaletxea=Routledge|data=2013|url=https://www.worldcat.org/oclc/853455196|isbn=978-1-136-75296-4|pmc=853455196|sartze-data=2023-01-15}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Lyndall|abizena=Gordon|izenburua=Vindication A Life of Mary Wollstonecraft.|argitaletxea=HarperCollins Publishers|data=2006|url=https://www.worldcat.org/oclc/1311317437|isbn=978-0-06-186600-5|pmc=1311317437|sartze-data=2023-01-15}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Bee|abizena=Rowlatt|izenburua=The original suffragette: the extraordinary Mary Wollstonecraft|hizkuntza=en|data=2015-10-05|url=http://www.theguardian.com/lifeandstyle/womens-blog/2015/oct/05/original-suffragette-mary-wollstonecraft|aldizkaria=the Guardian|sartze-data=2023-01-15}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Feminism in the 18th century and beyond|hizkuntza=en|url=https://institute-genderequality.org/news-publications/feminism/feminism-18th-century-and-beyond|aldizkaria=Atria|sartze-data=2023-01-15}}</ref> [[Charles Fourier]] [[sozialista utopiko]] eta filosofo frantsesari 1837an ''féminisme'' hitza sortu izana egozten zaio.<ref>{{Erreferentzia|izena=Leslie F.|abizena=Goldstein|izenburua=Early Feminist Themes in French Utopian Socialism: The St.-Simonians and Fourier|orrialdeak=91–108|data=1982|url=https://www.jstor.org/stable/2709162|aldizkaria=Journal of the History of Ideas|alea=1|zenbakia=43|issn=0022-5037|doi=10.2307/2709162|sartze-data=2023-01-15}}</ref> ''Féminisme'' (feminismo) eta ''féministe'' (feminista) hitzak 1872an agertu ziren lehen aldiz, [[Frantzia]]n eta [[Herbehere]]etan,<ref>{{Erreferentzia|izena=Maria|abizena=Grever|izenburua=Strijd tegen de stilte : Johanna Naber (1859-1941) en de vrouwenstem in geschiedenis|argitaletxea=Verloren|data=1994|url=https://www.worldcat.org/oclc/1023515437|isbn=90-6550-395-1|pmc=1023515437|sartze-data=2023-01-15}}</ref> [[Britainia Handia]]n 1890eko hamarkadan<ref>{{Erreferentzia|izena=Karen|abizena=Offen|izenburua=Sur l'origine des mots « féminisme » et « féministe »|orrialdeak=492–496|data=1987|url=https://www.persee.fr/doc/rhmc_0048-8003_1987_num_34_3_1421|aldizkaria=Revue d’Histoire Moderne & Contemporaine|alea=3|zenbakia=34|doi=10.3406/rhmc.1987.1421|sartze-data=2023-01-15}}</ref> eta [[Ameriketako Estatu Batu]]etan 1910ean.<ref>{{Erreferentzia|izena=Nancy F.|abizena=Cott|izenburua=The grounding of modern feminism|argitaletxea=Yale University Press|data=1987|url=https://www.worldcat.org/oclc/15654817|isbn=0-300-03892-5|pmc=15654817|sartze-data=2023-01-15}}</ref> ''[[Oxford English Dictionary]]'' ingelesezko lehen agerpena 1895ekoa da.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=feminism, n.|argitaletxea=Oxford University Press|hizkuntza=en-GB|url=https://www.oed.com/view/Entry/69192|aldizkaria=OED Online|sartze-data=2023-01-15}}</ref>
Euskarara askoz geroago iritsi zen hitza; ''[[Orotariko Euskal Hiztegia]]''k ''emakumeketa'' eta ''etxekoandreketa''<ref>{{Erreferentzia|izenburua=OEH - Bilaketa - OEH|url=https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=413&lang=eu-ES&definizioak=0&query=feminismo&sarrera=144016|aldizkaria=www.euskaltzaindia.eus|sartze-data=2023-01-15}}</ref> hitzak proposatzen zituen kontzeptua itzultzeko. Dena dela, Euskaltzaindiaren Hiztegiak ''feminismo''<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Euskaltzaindiaren Hiztegia > feminismo|url=https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_hiztegianbilatu&task=bilaketa&Itemid=1693&lang=eu&nondik=0&zenbat=100&non=osagaiakHasi&query=feminismo&subcMota=&pos=&usgDomain=&usgGeo=&usgBeste=&usgReg=|aldizkaria=www.euskaltzaindia.eus|sartze-data=2023-06-18}}</ref> eta ''feminista''<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Euskaltzaindiaren Hiztegia > feminista|url=https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_hiztegianbilatu&task=bilaketa&Itemid=1693&lang=eu&nondik=0&zenbat=100&entryId=17669&query=feminista|aldizkaria=www.euskaltzaindia.eus|sartze-data=2023-06-18}}</ref> hitzak jasotzen ditu.
Une historikoaren, kulturaren eta herrialdearen arabera, mundu osoko feministek kausa eta helburu desberdinak izan dituzte. Mendebaldeko historialari feminista gehienek diote [[Emakumeen eskubideak|emakumearen eskubideak]] lortzeko lan egiten duten mugimendu guztiak mugimendu feministatzat hartu behar direla, baita terminoa beren buruei aplikatu ez zitzaienean ere (edo aplikatzen ez zaienean).<ref name="Izenik_gabekoa-1ž7ee-1">{{Erreferentzia|izena=Dale|abizena=Spender|izenburua=There's always been a women's movement this century|argitaletxea=Pandora Press|data=1983|url=https://www.worldcat.org/oclc/9083350|isbn=0-86358-002-5|pmc=9083350|sartze-data=2023-01-15}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Gerda|abizena=Lerner|izenburua=The creation of feminist consciousness : from the Middle Ages to eighteen-seventy|argitaletxea=New York : Oxford University Press|data=1993|url=http://archive.org/details/creationoffemini00gerd|isbn=978-0-19-506604-3|sartze-data=2023-01-15}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Margaret|abizena=Walters|izenburua=Feminism : a very short introduction|argitaletxea=Oxford University Press|data=2005|url=https://www.worldcat.org/oclc/77194227|isbn=978-0-19-151712-9|pmc=77194227|sartze-data=2023-01-15}}</ref><ref name="Izenik_gabekoa-1ž7ee-1" /><ref>{{Erreferentzia|izena=Charlotte|abizena=Witt|izenburua=Feminist History of Philosophy|argitaletxea=Metaphysics Research Lab, Stanford University|abizena2=Shapiro|abizena3=Van Dyke|abizena4=Moland|izena2=Lisa|izena3=Christina|izena4=Lydia L.|data=2021|url=https://plato.stanford.edu/archives/sum2021/entries/feminism-femhist/|aldizkaria=The Stanford Encyclopedia of Philosophy|edizioa=Summer 2021|editore-abizena=Zalta|editore-izena=Edward N.|sartze-data=2023-01-15}}</ref><ref>{{Erreferentzia|url=https://academic.oup.com/crawlprevention/governor?content=%2fahr%2farticle%2f104%2f4%2f1085%2f24768%2fFeminism-Social-Science-and-the-Meanings-of|aldizkaria=academic.oup.com|doi=10.1086/ahr/104.4.1085|sartze-data=2023-01-15}}</ref> Beste historialari batzuek diote terminoa mugimendu feminista modernora eta ondorengoetara mugatu beharko litzatekeela. Historialari horiek [[protofeminista|''protofeminista'']] etiketa erabiltzen dute aurreko mugimenduak deskribatzeko.<ref>{{Erreferentzia|izena=Eileen Hunt|abizena=Botting|izenburua=“Drawing the Line of Equality”: Hannah Mather Crocker on Women's Rights|orrialdeak=265–278|hizkuntza=en|abizena2=Houser|izena2=Sarah L.|data=2006-05|url=https://www.cambridge.org/core/journals/american-political-science-review/article/abs/drawing-the-line-of-equality-hannah-mather-crocker-on-womens-rights/62DC4668641FCC949BA8C3BB95A8AC1F|aldizkaria=American Political Science Review|alea=2|zenbakia=100|issn=1537-5943|doi=10.1017/S0003055406062150|sartze-data=2023-01-15}}</ref>
== Jatorria ==
[[Fitxategi:Articles_by_and_photo_of_Charlotte_Perkins_Gilman_in_1916.jpg|thumb|[[Charlotte Perkins Gilman]]en artikulu bat, feminismoari buruz hizketan.]][[Fitxategi:Vita_Christi_d'Isabel_de_Villena_al_monestir_de_la_Trinitat_de_València.JPG|thumb|''Vita Christi'', Kristoren bizitza emakumeen ikuspuntutik, emakumeek Erdi Aroan valentzieraz idatzi eta argitaratua (1497).]]
[[Fitxategi:Marie-de-Gournay-2.jpg|thumb|[[Marie le Jars de Gournay|Marie les Jars de Gournay]], ''[https://fr.wikisource.org/wiki/%C3%89galit%C3%A9_des_hommes_et_des_femmes Égalité des hommes et des femmes]'' ([[1622]]) lanaren egilea.]]
Historikoki, gizarte [[Modernismo (filosofia)|aurremodernoetan]], emakumeak, oro har, egun eskura dituzten eremu askotatik kanpo egon izan dira ([[politika]], [[ekonomia]],<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=Michelle Zancarini-Fournel|izenburua=Une « vieille histoire » ?|hizkuntza=fr|data=1996-04-01|url=https://journals.openedition.org/clio/458|aldizkaria=Clio. Femmes, Genre, Histoire|alea=3|issn=1252-7017|ISSN=1777-5299|doi=10.4000/clio.458|sartze-data=2023-06-17}}</ref> [[Militarismo|militarismoa]],<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=Dominique Godineau|izenburua=De la guerrière à la citoyenne. Porter les armes pendant l’Ancien Régime et la Révolution française|hizkuntza=fr|data=2004-11-01|url=https://journals.openedition.org/clio/1418|aldizkaria=Clio. Femmes, Genre, Histoire|alea=20|issn=1252-7017|doi=10.4000/clio.1418|sartze-data=2023-06-17}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=Pascal Payen|izenburua=Femmes, armées civiques et fonction combattante en Grèce ancienne (VIIe-IVe siècle avant J.-C.)|orrialdeak=15–41|hizkuntza=fr|data=2004-11-01|url=https://journals.openedition.org/clio/1417|aldizkaria=Clio. Femmes, Genre, Histoire|alea=20|issn=1252-7017|doi=10.4000/clio.1417|sartze-data=2023-06-17}}</ref> eta abar). Antzinako [[Antzinako Grezia|hiri grekoan]], emakumeak ez zuen [[Emakumeen sufragismoa|bozkatzeko eskubiderik]]; askea zen arren, ez zuen eskubiderik hiriko gai ekonomikoetan nahasteko, [[Sufragio unibertsal|bozkatzeko eskubidea]] izateko [[Zerga|zergak]] ordaindu behar zirelako.
Emakumea, askotan, [[Etxekoandre|etxeko lanak]] egitera mugatzen zen bizirauteko baliabide gisa, etxea babestea gizonaren erantzukizuna baitzen;<ref name="Izenik_gabekoa-20231105093608">{{Erreferentzia|izenburua=Les grandes dates de l’histoire du droit du travail|hizkuntza=fr|data=2022-11-28|url=https://web.archive.org/web/20221128220146/https://brochard-avocat.com/les-grandes-dates-de-lhistoire-du-droit-du-travail/|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2023-06-17}}</ref> ideia [[Patriarkatu|patriarkal]] hori, errealitatean, besterik da, emakumeek bizirauteko eta etxea babesteko egiten duten lana funtsezkoa delako familiaren biziraupenerako, herrialde, aro eta zibilizazio guztietan.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=Isabelle Guérin|izenburua=L'argent des femmes pauvres : entre survie quotidienne, obligations familiales et normes sociales:|orrialdeak=59-78|hizkuntza=fr|data=2008-10-09|url=https://www.cairn.info/revue-francaise-de-socio-economie-2008-2-page-59.htm?ref=doi|aldizkaria=Revue Française de Socio-Économie|alea=2|zenbakia=|issn=1966-6608|doi=10.3917/rfse.002.0059|sartze-data=2023-06-17}}</ref> Ideologia patriarkalaren arabera, emakumeak, etxea kudeatzeaz arduratuta, baina, senarraren mende jarraitzen du, [[ezkondu]] aurretik gurasoen mende egon zen bezala. Izan ere, emakumeak familiako gizonei esker bizi direlako ideia patriarkala alderantzikatze tipikoa da; patriarkatua, funtsean, da emakumearen lan gaitasunaz jabetzea, gizonen onurarako: [[zerbitzari]] izatea, nekazaritzan, artisautzan, lanbide independente eta liberaletan; funtsezko lan ikusezinak betetzea (garbiketa, janaria prestatzea, jantziez arduratzea...); eta era guztietako zaintza lanen ardura hartzea (haurrak, zaharrak, gaixoak edo menpekoak). Edozein zapalkuntza bezala, [[Gizarte klase|klase]] baten esplotazio sistema da patriarkatua, hau da, emakumeen esplotazioa gizonen onurarako: bakarka ([[Etxekoandre|etxeko lana]]) eta kolektiboki ([[Lanaren merkatu|lan merkatuaren]] [[Diskriminazio|segregazio]] horizontala eta bertikala); zapalduen lanari esker bizi dira [[Menderatze (soziologia eta politika)|menderatzaileak]].<ref>{{Erreferentzia|abizena=Unesco|izenburua=Inégalités : la valeur du travail non rémunéré des femmes|argitaletxea=web.archive.org|hizkuntza=fr|data=2022-08-16|url=https://web.archive.org/web/20220816122819/https://www.courrierinternational.com/article/le-chiffre-du-jour-inegalites-la-valeur-du-travail-non-remunere-des-femmes|aldizkaria=Courrier International|sartze-data=2020-03-08}}</ref>
Gizarte askotan, emakumeek, garaiko pentsamoldeetan, [[Ondore (biologia)|ondorengotza]] besterik ez zuten sortzen. Horrela, historikoki, emakumeek ez zeukaten, besteak beste, [[Sufragio|boto]] [[Sufragio|eskubiderik]], beren diru sarrerak eta kontuak administratzeko eskubiderik, [[Dibortzio|dibortziorako]] eskubiderik eta gizonezkoentzat bakarrik ziren eremu batzuetan sartzeko aukerarik.<ref name="Izenik_gabekoa-20231105093608"/>
▲[[Aro Garaikidea|Aro garaikidean]] adostasun zabala lortu baldin bada —emakumezkoei eta gizonezkoei dagokienez, [[Genero (soziologia)|genero antolaketa]] enpresan—, gero eta nabariagoa da ohituren eta gizarte aldaketaren arteko lotura eza. [[Abrahamdar erlijio|Abrahamdar erlijioetan]] ikusten ahal da usadioaren eta aldaketa sozialaren arteko aldea: [[Jesus Nazaretekoa|Nazareteko Jesusek]] dibortzioren aurka egindako aldarrikapena,<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Les divorcé(e)s et l’Eglise {{!}} Eglise Catholique Romaine Genève|data=2022-07-22|url=https://web.archive.org/web/20220722194914/https://www.eglisecatholique-ge.ch/actualites/les-divorcees-et-leglise/|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2023-06-17}}</ref> batetik; eta [[Protestantismo|protestantismoan]] emakumeei apaiza izateko aukera ematea, bestetik.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Peut-on être femme et pasteure ? – Regards protestants|data=2022-11-30|url=https://web.archive.org/web/20221130174203/https://regardsprotestants.com/religion-spiritualite/peut-on-etre-femme-et-pasteure/|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2023-06-17}}</ref>
Beraz, feminismoak XX. mendean egindako ekarpena izan zen [[Emakumeen eskubideak|emakumearen eskubideak]] baldintzarik gabe eta modu unibertsalean gauzatzen laguntzea; gizartearen bilakaera kontuan hartuta, itxaropen nagusietako bat bihurtu da hori.
|