[go: nahoru, domu]

Kuku-praka (Digitalis purpurea) Scrophulariaceae familiako landare belarkara da, jatorriz Europakoa eta Afrika iparraldekoa. Ezaguna da lore ikusgarriak dituelako eta oso toxikoa izan daitekeelako, bertatik eratortzen baita digitalina sendagaia.

Kuku-praka
Fitxategi:Digitalis purpurea 1.jpg
Kuku-prakaren lore mordoa
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaPlantaginaceae
LeinuaDigitalideae
GeneroaDigitalis
Espeziea Digitalis purpurea

Kuku-prakaz gain, euskaraz beste hainbat izen ere erabiltzen dira landare hau izendatzeko, hala nola titara-lorea, asto-lorea, txilintxa, kuku-porrua[1]. Ez da nahastu behar kuku-belarra izenarekin, hau Aquilegia vulgaris izendatzeko erabiltzen baita[2].

Ezaugarriak

Lore mota hauek, 5 cm-ko luzera izatera ailegatzen da. Bere petaloen kolorea, horitik hasita arrosa bizi baten kolorea izatera bilakatzen da. Barruko zatia, purpura kolorekoa da. Angiospermoa da.

Ugalketa

Digitalis purpurea bi urtetan garatzen da; lehenengo urtean, muskildu ondoren, arrosatxo bat, hosto basalekin, obalekin eta hagindunekin, produzitzen du. Bigarren urtean zehar, 0,50 eta 2,50 metro bitarteko zurtoina garatzen du, hosto sesiletaz eta zimurrez estalita.

Ekain eta irail bitartean loratu egiten dira, iparraldeko hemisferioan. Polinizazioa erleen bitartez gauzatzen da.

Klima epela eta itzalean egotea nahiago du, eta lur azido eta hezetasunarekin.

Sendabelarra

Landare hau oso toxikoa izan daiteke, hilkorra izateraino, eta bertatik digitalina edo digitoxina ekoizten da.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kuku-praka