[go: nahoru, domu]

John Sculley (AEB 1939) PepsiCo konpainiako lehendakariordea eta ondoren, Apple Computer-ko lehendakaria eta zuzendari exekutiboa izan zen. Gaur egun, Sculley Brothers izeneko inbertsioak egiteko enpresa baten bazkidea da.

Sculley Estatu Batuetan jaio zen, baino jaio eta astebetera bere familia etxez aldatu zen Bermudatara. Ondoren, Brasil eta Europan ere biziko da. 14 urterekin koloreko izpi katodikodun tutua asmatu zuen, baina ezin izan zuen patentatu, Dr Lawrencek antzeko asmakuntza bat patentatu baitzuen aste batzuk lehenago. Patente hau ondoren, Sony-k eskuratu zuen. Sculley diseinugile arkitektoniko bezala graduatu zen Brown-ko Unibertsitatean eta MBA bat lortu zuen Wharton-ko Negozio Eskolan.

Apple Computer

Steve Jobs Apple Computer-eko lehendakaria zela, honek John Sculley-ri, orduan Pepsi-ko lehendakariordea, postu bat eskaini zion bere konpainian, eta 1983an onartu zuen. 1985. Urtean, Sculley-k Jobs konpainiatik kanporatu zuen.

Sculley-ren administrazioa eta gero, Apple-ek Macintosh-en interfaze grafikoaren zati batzuk Microsoft-i lizentziatu zizkion.