[go: nahoru, domu]

Sumendi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Manual revert Lehengoratua Ikusizko edizioa
me perdonas
3. lerroa:
[[Fitxategi:Puu oo.jpg|thumb|280px|<small>[[Kilauea]]ko ([[Hawaii]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]) Pu‘u ‘Ō‘ō sumendia [[1983]]an.</small>]]
[[Fitxategi:Pinatubo ash plume 910612.jpg|thumb|280px|<small>[[Filipinak|Filipinetako]] [[Pinatubo]] sumendiaren [[1991]]ko erupzioa.</small>]]
'''Sumendia''' —izen teknikoz, '''[[Amiral gorri|bolkana]]'''— [[Lurra]]ren edo beste [[planeta]] nahiz [[Satelite natural|satelite]] baten gainazalean dagoen berezko irekidura edo arraildura da, barrualdean dauden solidoak edo jariakariak ([[gas]]ak, lurruna, [[laba]], [[Sumendi-errauts|errautsak]]) ateratzen uzten duena. Sumendi baten barrualdeko egiturak hiru oinarrizko osagai ditu: tximinia, gaiak irteteko bidea; [[krater]]ra, tximiniaren kanpoaldeko irtenlekua, eta magma galdara, [[magma]] osatzen denken lekua. Magma igotzen denean, presioa gutxitu egiten da eta gasak askatzen dira. Gas horiek leherketa eragiten dute, eta leherketa handiagoa edo txikiagoa izaten da presioaren arabera. Harri urtuek laba jarioa osatzen dute; labak sumenditik irteterakoan 600-1000&nbsp;°C bitarteko tenperaturara iristen da. [[Sumendi-erupzio|Sumendien erupzioekin]] zerikusia duten gertakari geologikoen multzoari '''bolkanismoa''' esaten zaio. Sumendiak aztertzen dituen zientzia [[bolkanologia]] da.
 
Sumendiak egoeraren arabera sailkatzen dira: berriak, eta beste sumendiekin inolako zerikusirik ez dutenak, piztuak daudenak; itzaliak, baina aldian behin pizten direnak; eta iraungiak, antzinatik inolako bizi arrastorik izan ez dutenak. Sumendi gehienak [[Ozeano Barea]]ren eta [[Mediterraneoa]]ren inguruan daude. Ezagunak dira, besteak beste, [[Mauna Loa]], [[Popocatépetl]], [[Pelée mendia|Pelée]], [[Cotopaxi sumendia|Cotopaxi]], [[Hekla]], [[Vesuvio]], [[Etna]], [[Krakatoa]] eta [[Fuji mendia]]. Lurrazalean dauden mila bat sumendietatik, gaur egun 600 gutxi gorabehera daude piztuta.
13. lerroa:
Sumendien jardueraren eragin mesedegarrien barruan oso kontuan hartzekoak dira erupzioetan iraitzitako errautsak eta gasak ere, funtsezkoak baitira lurreko bizitzarako. Erupzioetan ateratzen diren milaka milioi tona errautsak ongarri bikainak dira lurrarentzat. Zientzialariek eta bolkanologoek uste dute izaki biziek nahitaezkoak dituzten [[oxigeno]], [[hidrogeno]], [[karbono]], [[sufre]] eta [[nitrogeno]]aren ia laurden bat sumendiek azaleratua dela. Bizitzaren sorrera bera ere sumendien jarduerari estu loturik dago: [[atmosfera]] eta [[hidrosfera]] –nahitaezkoak bizitza sortuko bazen– Lurraren hasierako aldietan eratu baitziren, [[ur lurrun]]aren eta sumendietatik iraitzitako beste zenbait gasen konbinazioetatik abiatuta.
 
== PlakenPlakak tektonika ==
Bolkanismo motak [[plaken tektonika]]rekin duten zerikusia kontuan hartuz sailkatzen dira. Horrela, hiru bolkanismo mota handi bereizten dira: [[ozeano dortsal]]ekin zerikusia duten sumendiak, plaken [[muga konbergente|subdukzioarekin]] zerikusia dutenak, eta plaka arteko bolkanismoa:
 
25. lerroa:
Sumendien jarduerak oso emari ezberdinak sortzen ditu, materiaren hiru egoeretan: gas egoeran, sumendietako gasak; [[likido|isurkari]] egoeran, [[laba]]k; eta egoera gotorrean, [[piroklasto]]ak. Kalkulatzen da laurogei bat kilometro kubo direla lehorreko sumendiek azken ehun urteotan jaurtitako materialak. Nahiz eta aintzat hartzeko kopurua den, oso txikia da itsas azpiko sumendiek jaurtitzen duten material kopuru ikaragarriarekin alderatuta.
 
=== Gasak jan ===
[[Fitxategi:Sumendia 3.jpg|thumb|280px|<small>Sistema bolkanikoaren elementuak erakusten dituen ebakidura.</small>]]
[[Sumendi-erupzio]]en aurretik, bitartean eta ondorenean, gas ugari ateratzen da, sumendia pizten duen [[magma]]k galtzen duena, hain zuzen ere. Horrela, gasa ateratzea sumendien jarduerako prozesu maizkoena eta arruntena izaten da. Gasik ugariena [[ur lurrun|ur-lurruna]] izan ohi da; honen parte bat magmatik bertatik dator (ur gaztea) eta beste parte bat sumendira iragazi den uretatik (meteoro ura). Itsaspeko erupzioetan zati batek itsasoko uretan du jatorria. Ur-lurrunaren ondotik datoz, hurrenez hurren eta ugaritasunaren arabera, [[karbono dioxido]]a eta [[karbono monoxido|monoxidoa]], [[nitrogeno dioxido]]a, [[sufre dioxido]]a, [[hidrogeno]]a, zenbait kloruro lurrunkor, [[azido klorhidriko]]a eta [[azido sulfuriko|sulfurikoa]], [[metano]]a eta [[amoniako]]a.