[go: nahoru, domu]

Probabilitate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
42. lerroa:
Interpretazio frekuentzialaren arabera, aztertzen den fenomenoaren emaitzak aldi askotan zehar jasotzen dira, [[saiakuntza|esperimentatuz]] edo errealitatetik zuzenean datuak jasoz, probabilitatea gertakizunaren aldeko kasuen [[proportzio]]a edo [[maiztasun (estatistika)|maiztasun erlatiboa]] izango da. Adibidez, dadoaren emaitza bikoitia izateko probabilitatea emateko, dadoa 1000 aldiz bota eta horietatik 520 alditan bikoitia suertatu bada, emaitza bikoitia izateko probabilitatea 520/1000=0.52 dela adieraz daiteke.
 
Probabilitatea interpretazio honi jarraiki egiten bada, saiakuntzak burutuz edo datuak jasoz, probabilitatearen balioa estimazio, zenbatespen edo hurbilketa bat izango da betiere, baina zenbat eta aldi gehiagotan bota orduan eta fidagarriagoa. BestelakoZenbatespena eragozpenakzuzena ereizan badaude:dadin, saiakuntzak beti egoera homogeneoetan errepikatu behar dira. Haal ere, datuen fidagarritasuna ez da erabatekoa izaten, faktore kontrolaezinak eta neurketa-arazoak direla medio. Egoera homogeneotan errepika ezin daitezkeen gertaerak ere badaude: talde batek futbol-partidu ''jakin'' bat irabazteko probabilitatea zenbatesteko, ezin da partidu berdina behin eta berriz kondizio berdinetan errepikatu. Muturrean, ''kasu bakarreko oztopoa'' izenekoa sortzen da, gertakari errepikaezinen probabilitateak 1 izango baitirateke (etaedo 0, azkenik gauzatu ez badira) interpretazio honi jarraiki betiere. Abantaila moduan, aipatu behar da interpretazio klasikoa baliatu ezin daitekeen egoera askotan erabil daitekeela; adibidez oker eginda dagoen dado bateko probabilitateak kalkulatzeko, interpretazio klasikoa desegokia da, alde guztiek ez baitute probabilitate berdina eta ondorioz, irtenbide gisa dadoarekin esperimentatzea besterik ez da geratzen emaitza bakoitzaren probabilitatea zenbatesteko.
 
Interpretazio frekuentzialaren bultzatzaileak izan ziren [[John Venn]], [[Han Reichenbach]] eta [[Richard von Mises]].