[go: nahoru, domu]

Real Valladolid Club de Futbol 1928an sortutako Valladolidko (Gaztela eta Leon) futbol taldea da, bigarren mailan jokatzen duena. Titulu garrantzitsurik irabazi ez badu ere Lehen mailan denboraldi gehien egin duen 14. taldea da.

Real Valladolid
Ezizena(k)Pucela
Sorrera1928
Futbol zelaiaJosé Zorrilla
edukiera: 26.512 lagun
inaugurazioa: 1982
PresidenteaTxantiloi:ESP Carlos Suárez Sureda
EntrenatzaileaTxantiloi:SRB Miroslav Đukić
LigaLehen maila
2011-122. maila, 3.
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia

Sorrera eta lehenengo urteak

1924 urtean bi talde futbol sortu ziren Valladoliden, biak ere politikoki nabarmen markatuak, Real Unión Deportiva (kontserbadorea) eta Club Deportivo Español (progresista). Biek ala biek Gaztela-Leongo kopa bana irabazi eta Errege Kopan ere ondo aritu ziren. 1928an bien indarrak elkartu eta 1928ko ekainaren 30ean Real Valladolid Deportivo sortu zen. Lehenengo partidua Alavesen kontra jokatu eta 2-1 irabazi zuen, euskaldun jatorriko hainbat jokalari bere taldean zituela (Arana, Orue eta Echevarria besteak beste). Hala ere liga sortu berrian Bigarren B mailan kokatu zuten eta 1948 arte ez zuen lehenengo mailara igotzerik lortu.

Urrezko aroa

1948an bigarren mailako txapeldun izanik lehen mailara igotzean Helenio Herrera entrenatzailea fitxatu eta 12. postuan bukatu zuen. Hurrengo urtean aurredenboraldian Iruñean lagunarteko partida jokatzetik bueltan zetorrela jokalarien autobusak istripu larria izan zuen, hainbat jokalari zauritu zirelarik. Urte hartan 9. postua lortu zuten ligan eta Kopako finala jokatzera iritsi ziren Bilboko Athletic Klubaren aurka 4-1 galdu zutena. Arauzko denbora amaitzean 1-1 zihozen baina luzapenean Zarrak hiru gol sartu zituen. Coque zen Valladolideko taldearen izarra.

Hurrengo urtean liga bikain hasi zuten (hirugarren lehen itzulian) eta azkenean 6. postua eskuratu zuen. Urteak pasa ahala taldearen indarra gutxitzen joan zen taularen erdialdean kokatuz. 1956/57 urtean zortzigarren egin ondoren zuzendaritzak taldearen erdia saldu behar izan zuen eta hurrengo urtean maila galdu zuen.

Bigarren mailako taldea

Urte batzutan igo eta jeitsi egon ondoren 60. eta 70. hamarkadetan bigarren mailan finkatu zen Real Valladolid, urteren batean hirugarren maila ere ezagutu zuelarik. 1978an lehen mailara igotzeko taldea osatu zen baina gol bakar baten erruz ez zuen bere heldurua lortu. Kopan hala ere final erdietara iritsi zen. 1979/80 urterako talde apalagoa prestatu zuen arren lortu zuen Lehen Mailara igotzea 16 urteren ondoren.

Estadio berria, titulu bat eta Europa

Lehen mailara igotzean taldearen bazkide kopurua 14.000ra iritsi zen eta estadio zaharra txiki gelditu zenez 1982an José Zorrilla Estadio Berria inauguratu zuen. 1983/84 denboraldian ekainean jokatu ohi zen Ligako Kopa irabazi zuen eta hau da orain arte lortu duen titulu bakarra. Garaipen honek gainera UEFA Kopan jokatzeko aukera eman zion.

1985ean Vicente Cantatore entrenatzaile argentinarra fitxatu zuen eta garai berri bat hasi zen Valladoliden. 1988/89 denboraldia bikaina izan zen eta ligan 6. bukatzeaz gain Kopako bigarren finala jokatu zuen, Real Madrilen aurrean 1-0 galdu zuena. Hurrengo urtean entrenatzailea eta Fernando hierro jokalaria galdu zituen eta ligan larri ibili bazen ere Europako Errekopan final laurdenak jokatu zituen.

1990/91 denboraldirako Pacho Maturana entrenatzaile kolonbiarra fitxatu zuen, eta honek garai hartan modan zegoen Kolonbiako selekzioko jokalariak ekarri zituen, Higuita atezaina, Valderrama eta Alvarez. Hala ere kirol emaitzak ez ziren onak eta diru arazo larriak zirela eta desagertzear egon zen taldeak maila galdu zuen.

Berehala itzuli zen lehen mailara eta urte batzutan larri ibili arren 1996an berriz Cantatore ekarri eta UEFA Kopara sailkatzea lortu zuen. 2003 arte lehen mailan jarraitu zuen.

Azken jeitsiera 2010 urtean izan zuen baina 2012an play-offa jokatu eta berriz lehen mailara igo da.

Uniformea

Real Unión Deportiva zuri-gorria zen eta Club Deportivo Español aldiz zuri-urdina. Biek bate egiterakoan morea eta zuria hartu zituen, praka zuriekin, izan ere gorriaren eta urdinaren nahasketa baita morea. Honetaz gain Gaztelaren kolorea ere morea da.

Irabazitako txapelketak

Espainiako txapelketak: 1

bi aldiz finalista, 1950 eta 1989an.

1984

Kanpo loturak