[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Memmingen

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Alemaniako udalerri infotaula Memmingen Alemaniako Bavaria estatu federaleko hiria da, Suabia eskualdeko hiri askea. Baden-Württemberg estatuarekiko muga egiten duen Iller ibaia igarotzen da Memenigenen mendebaldetik. Erdi Aroko alde zaharra Alemania hegoaldean ongien kontserbaturikoa da.

Historia

Badirudi gaur egungo Memmingenen jatorria erromatarren Cassiliacum gotorleku militarrean dagoela. Ziurra dena da alamaniarren asentamendu bat bertan izan zela V mendean eta VII mendean frankoak bizi zirela bertan. Antzinako bi ibilbide garrantzitsu pasatzen ziren bertatik, alde batetik "gatzaren bidea", Lindautik Munichera eta ondoren Austria eta Bohemiara zihoana, eta bestetik "bide italiarra" Alemania Suitza eta Italiarekin lotzen zuena. Honen ondorioz 1158an fundaturiko Mammingin hiria, merkatal hiri garrantzitsua bihurtu zen eta 1286an inperial hiri askea bihurtu zen.

Martin Lutherren ideiak nekazariei aplikatzeko Hamabi Artikuluak dokumentua idatzi zen 1525ean Memmingenen. Hau kontsideratzen da Europa osoko lehenengo eskubide zibilen deklarazioa. Bi hilabete eskasetan Europan zehar 25.000 kopia barreiatu ziren. 1632an Hogeita Hamar Urteko Gerraren barruan suediarrek okupatu zuten hiria eta beren gudalosteen oinarrizko kanpaleku bihurtu zuten. 1802tik aurrera Bavariaren barnean dago.

Bigarren Mundu Gerran ingurua oso bonbakatu izan zen baina hiriaren alde zaharra ez. Horregatik oraindik erdi aroko etxe, patio eta gotorlekuak ikus daitezke.

Harresiaren mendebaldeko atea

Ondasun nabarmenak

Alde zaharrean patrizioen etxe barrokoak daude, udaletxea pizkunde garaikoa da eta erdi aroko merkatu plaza dauka. Stadtbach erreka pasatzen den kale bitxiak ditu eta hiriko harresien bi kilometro inguru mantentzen dira oraindik, bere ate eta dorreekin. Honetaz gain aipatzekoak dira:

  • San Martin eliza (St. Martinskirche): XVI mendeko eliza gotikoa da.
  • Andre Mariaren eliza (Unser Frauenkirche): hiriko elizarik zaharrena da. XV eta XVI mendetako freskoak ditu.
  • Kreuzherren monastegia: XVII mendeko monastegi barrokoa da.
  • Zazpi teilatutako etxea (Siebendaecherhaus): 1601ean eraikitako etxea da.

Kultura

Urtero Arrantzaleen eguna (Fischertag) ospatzen da, hiria Erdi Arora itzultzen den jaia da hau. Bestalde lau urtetik behin Wallenstein Festival jaialdia izaten da, 4500 biztanlek XVII mendeko Wallensteinen etorrera antzezten dutelarik.

Hiri senidetuak

Memmingen ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Memmingen