[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Molluscum contagiosum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Molluscum contagiosum
Deskribapena
Motagaixotasun biriko kutsakorra, viral skin disease (en) Itzuli, Poxviridae inkezio-eritasuna
eritasuna
Espezialitateainfektologia
dermatologia
Arrazoia(k)Molluscum contagiosum virus
Azterketa medikoamiaketa fisiko, optical microscope (en) Itzuli
biopsia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakKantaridina
Identifikatzaileak
GNS-10-MKB08.1
GNS-9-MK078.0
DiseasesDB8337
MedlinePlus000826
eMedicine000826
MeSHD008976
Disease Ontology IDDOID:8867

Molluscum contagiosum (MC) larruazal eta mukosetan ager daitekeen birusengatiko infekzioa da. MCak gizakiak, bestelako primateak eta kanguruak infektatzen ditu. Infekzioa sortzen duen DNA birusa Poxviridae familiako Molluscipoxvirus da. Molluscum contagiosum birusen artean 4 mota bereizten dira MCV-1etik 4ra. MCV-1 gehien azaltzen dena da eta MCV-2a gehienetan helduengan azaltzen da eta sarri sexu-bidezko transmisioz. Haur gazteen artean infekzioaren prebalentzia %17koa da, eta maizago azaltzen da 2-12 urteen arteko haurrengan. Transmisioa kontaktu zuzen, listu edota partekatutako gauza zein jantziez (eskuoihalak barne) eman daiteke.

Helduengan, infekzioa sarritan sexu bidez transmititzen da eta genitalak sabelaren behealdea, ipurmasailak eta izterren barrualdean azaldu ohi da. Kasu bakanetan ezpainetan zein mihian azaldu daitezke lesioak.

Kutsapenetik lesioen agertzerako denbora aste batetik sei hilabeteren artekoa da.

Sintoma eta zeinuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Molluscum-ak eragindako lesioak erpinean unbilikazioa (koskorra) agertzen duten papulak dira, hauek arrosakarak, zuriak, horixkak edota kolorgeak izan daitezke. Papula gehienak 2-5 mm-ko diametroa dute, baina zenbaitetan 15 mm neurtzera irits daitezke. Normalean ez dira mingarriak baina azkura eman dezakete, eta zenbaitetan erresumindu ere. Koskorra urratuz gero infektatu edo orbaindu daiteke. Kasuen %10etan ekzema ager daiteke lesioen inguruan.

Lesioaren muina ezko-antzekoaz gaiaz beterik dago, bertan kokatzen da birusa eta hazkatzearen ondorioz inguruko larruazalera hedatu daiteke; autoinokulazioa deritzogu honi. Gertaera hau haurretan ohikoa izaten da eta lesioak taldetxoetan, ildoetan azaltzen dira.

Molluscum-ak eragindako lesioak berez desagertu ohi dira sei-bederatzi hilabetetan, baina autoinokulazioa dela eta luzeago iraun dezakete, lau urtez ere. Sarritan ez da tratamendurik behar, baina hurrengo baldintzak ematen direnean tratatu ohi dira:

Arrazoi medikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Odol jarioa
  • Infekzioa
  • Azkura eta egoneza
  • Orbaintze arazoak
  • Keratokonjuntibitis kronikoa

Arrazoi sozialak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Kosmetikoak
  • Lotsa
  • Ingurukoei transmititzeko beldurra
  • Bazterketa soziala

Osasun langileek genitalen inguruan dauden lesioak tratatzeko gomendatzen dute, transmisioa ekiditeko. Lesioa dirauen tartean Molluscum-a kutsatzeko ahalmena du.

Etxean egin daitezkeen tratamendu aukera gutxi daude. Betadinez egunero 5 minutuz garbitu lesioak desagertu artean (Betadine edo iodoari alegia dutenei ez). Azido sialikoa duten zenbait botika erabili ohi dira ere infekzioaren iraupena laburtzeko. Tretinoina (Retin-A %0.025) duen krema egunero emanez gero lagungarri izan daiteke ere. Ikerketa batean bainatu eta gero lesioak kolaz edo zeloz tapatu ziran eta 16 asteren buruan gaixoen %90an lesioak desagertu ziran. Sagar-ozpinaz bustitako kotoia 24 orduz ezarriz gero garatxoa desagertzen da zarakarra gelditzen delarik.

Lesio gutxi badaude botika gabe ere ezabatu daitezke bizpahiru egunetan. Hartarako, lehenengo alkoholez garbitu lesioa eta ingurua, gero esterila den orratzaz lesioa ziztatu eta barruko mamia hustu. Tratamendu kirurgikoa koilaratxoaz edo kriokirurgiaz (nitrogeno likidoa) egin ohi da.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Molluscum contagiosum Aldatu lotura Wikidatan