[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Abaro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Avaroen lurraldea 650. urtean.

Avaroa (antzinako grezieraz: Αβάροι, Abaroi; latinez: Avari, Avares) Eurasiako herri nomada bat izan zen, VI. mendean Ekialdeko eta Erdialdeko Europara lekualdatu zena eta bertan inperio bat sortu zuena. IX. mendea arte Panoniako ordokian nagusi izan ziren. Zaldia oinarrizko garraiobidetzat zuten nomadak ziren, eta Khagan (Khan handi) baten agindupean bizi ziren.

Nahiz eta Mendebaldeko Asian jatorria izan, ez dira kaukasiar avaroekin nahastu behar.

Aditu gehienen arabera, hizkuntza turkikoan mintzatzen ziren jatorriz[1]. Hipotesi onartuenak dio Oghur adarreko hizkuntza bat hitz egiten zutela. Hala ere, Avar khanerriaren azkenean hizkuntza eslaviarra mintzatzera igaro ziren.

Erreferentziak

  1. András RÓNA-TAS: Hungarians and Europe in the Early Middle Ages (1999) p 116
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abaro Aldatu lotura Wikidatan


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.