Annascaul
Annascaul Abhainn an Scáil Annascaul Abhainn an Scáil | |
---|---|
giza kokalekua | |
Annascaul udalerriko zubia. Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Lurralde Historikoa Konderria | Munster Kerryko konderria |
Jatorrizko izena | Annascaul Abhainn an Scáil |
Posta kodea | K |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°09′06″N 10°03′24″W / 52.1517°N 10.0567°W |
Altuera | 15 m |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Annascaul edo Anascaul (irlanderaz Abhainn an Scáil edo Abha na Scáil) Irlandako hego-mendebaldeko Kerryko konderrian dagoen udalerri bat da, hain zuzen ere, Dingle penintsulan dago. 2006ko erroldaren arabera 271 biztanle zituen. Annascaul udalerria Dingle penintsulako mendebaldeko muturrean dagoen Gaeltacht eremuko ataria edo sarbidea da, jada errepidez hurrengo udalerria den Lios Póil irlandera hiztunen eremuan kokatua dagoelarik.
Tom Cream
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zalantzarik gabe nazioartean udalerri honetan jaiotako biztanle ezagunena Tom Crean itsasgizon eta esploratzaile polarra da, hau Ernest Shackleton eta Robert Falcon Scott esploratzaile sopetsuen espedizioetan parte hartu eta gizon zaildua zela maiz erakutsi zuen. Ondoren, erretiroa hartu eta bere jaioterrira itzuli ondoren, bertan South Polar Inn ostatua ireki zuen, lanbide horretan bere heriotza arte aritu zelarik.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
South Pole Inn ostatua.
-
Tom Crean esploratzaileraren omenezko estatua.
-
Zubia Owenascaul ibaia zeharkatzen.
-
Owenascaul ibaia.
Herritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Annascaul udalerriari buruzko webgunea (Ingelesez)
- Annascaul udalerria Dingle penintsularen webgunean (Ingelesez)