Anton Rubinstein
Anton Rubinstein | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ofatinți, 1829ko azaroaren 16a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Heriotza | Petergof, 1894ko azaroaren 8a (juliotar egutegia) (64 urte) |
Hobiratze lekua | Tikhvin hilerria Alexander Nevsky Lavra (en) |
Familia | |
Aita | Grigory Romanovich Rubinstein |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Irakaslea(k) | Alexander Villoing (en) Siegfried Wilhelm Dehn (en) Josef Dachs (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | classical composer (en) , piano-jotzailea, orkestra zuzendaria, musikologoa, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea eta musikagilea |
Enplegatzailea(k) | San Petersburgoko Musika Kontserbatorioa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | opera sinfonia erromantizismoa |
Musika instrumentua | pianoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
|
Anton Grigorievitx Rubinstein (Vychvatinetz, Podolia, 1829ko azaroaren 28a - Peterhof, San Petersburgo, 1894ko azaroaren 20a) errusiar pianista, musikagilea eta irakaslea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bederatzi urte zituela eman zuen lehen kontzertua. Konposizio-ikasketak egin zituen Berlinen S. Dehnekin, 1844-1846 urte-bitartean.
1849. urtean San Petersburgora joan zen, Elena Pavlovna dukesaren pianista izan zen, eta operak idatzi zituen. 1854-1858 urte-bitartean Europan zehar eman zuen kontzertu-denboraldi baten ondoren, ospetsu egin zen.
1862an San Petersburgoko Kontserbatorioa sortu zuen, eta hango zuzendari izan zen 1867 arte.
1867-1886 urte-bitartean kontzertu-saioak eman zituen Europan, eta 1872-1873 urteetan Estatu Batuetara jo zuen.
Rubinsteinek gaur egun arteko errusiar pianisten eskolaren oinarriak finkatu zituen. Teknika ezin hobea zuen, Lisztenaren parekoa.
Opera aipagarriak ditu, besteak beste: Dmitri Donskói (1852); Paradisu galdua (1855); Babelgo dorrea (1872); eta Neron (1879).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anton Rubinstein |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.