Antso IV.a Gartzia Gaskoiniakoa
Antso IV.a Gartzia Gaskoiniakoa | |||
---|---|---|---|
920 - 950 ← Gartzia II.a Antso Gaskoiniakoa - Antso V.a Santxitz Gaskoiniakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 890 (egutegi gregorianoa) | ||
Heriotza | 955 (egutegi gregorianoa) (64/65 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Gartzia II.a Antso Gaskoiniakoa | ||
Ama | Amuna | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aristokrata |
Antso IV.a Gartzia[1][2] (?-950 edo 955) Baskoniako dukea (930-950 edo 955) izan zen[3].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere agintaldian Gaskoinia asko murriztu zen, bere anaiek eskualde nagusiak jarauntsi zituztelako eta de facto eta agian de jurezko dukerri burujabea ia ahaztu zen[4].
Aucheko eskutitzetan Gartzia Antsoren semetzat eta Rodako kodexan Gaskoiniako oinordekotzat hartzen dute. Aita hiltzean dukerria ez ezik Lomagen, Gavarret, Tursan eta Bruilloisko bizkonderriak ere jarauntsi zituen. Gilen eta Arnaldo bere anaiek Fézensac (tartean Armagnac) eta Astarac hurrenez hurren jarauntsi zituztenez Baskoniako dukerria oso murriztua izan zen[5].
932an, Flodoardok Ermengol Rouerguekoa eta Raimundo Pons Tolosakoa anaiek eta Septimaniako printzeek Raul Frantziakoa omentzeko "Lupus Aznar Vasco" eraman zutela berarekin. Batzuen ustez, "Lupus Aznar Vasco" hau Antso izan zen[6]
Seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aucheko eskutitzetan Antsok bi sasikume izan zituela agertzen da: Antso bere oinordekoa eta honen oinordekoa izan zen Gilen. Gombaldo ere, artzapezpiku pluralista zena, semea zuen. Honek zenbait diozesitan izan zen Gaskoinian Bordeleko artzapezpiku bilakatu arte. Udalriko edo Odulriko izeneko laugarren semea ere izan zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- ↑ frantsesez: Sanche Garsie; okzitanieraz: Sans Gassia; latinez: Sancius Garsia
- ↑ Foundation for Medieval Genealogy: Gascony.
- ↑ Collins, Roger. "The Basques". Blackwell Publishing: Londres, 1990
- ↑ Monlezun, Jean Justin. "Histoire de la Gascogne". 1846. 363. orr.
- ↑ Lewis, Archibald R. The Development of Southern French and Catalan Society, 718–1050. University of Texas Press: Austin, 1965. 185. orr.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Gartzia II.a Antso Gaskoiniakoa |
Baskoniako dukea 930-950 edo 955 |
Ondorengoa Antso V.a Antso Gaskoiniakoa |
Baskoniako dukeak | ||
---|---|---|
Baskoniako dukeak (Frankoen basailuak) Baskonia eta Akitaniako dukeak Felix • Lupo I.a • Eudon Handia • Hunald I.a • Waifer edo Gaifier • Hunald II.a Baskoniako duke burujabeak Lupo II.a • Antso I.a • Xemen I.a • Gartzia I.a • Lope III.a Zentulo Wasco Baskoniako duke eta Bordeleko kondeak (Frankoen basailuak) Baskoniako kondeak Azken Baskoniako duke burujabeak Gaskoiniako duke burujabeak Antso III.a • Gartzia II.a • Antso IV.a • Antso V.a • Gilen II.a • Bernat I.a • Antso VI.a • Berengario • Eudon • Bernat II.a • Guy Geoffrey 1058an Akitaniako Dukerriari lotu zitzaion.** |