[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Arantza gaineko muskulu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lainobeltz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:16, 11 abendua 2021
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Arantza gaineko muskulu
Xehetasunak
Honen parterotator cuff muscles (en) Itzuli
JatorriaArantza gaineko hobia
Insertzioatrokiterra
Nerbioasuprascapular nerve (en) Itzuli
Muskuluaren akzioaabduction of the arm at the shoulder joint (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezm. supraspinatus
TAA04.6.02.006
FMA9629
Terminologia anatomikoa

Arantza gaineko muskulua edo muskulu supraespinosoa[1] muskulu piramidala da, sorbaldaren alde posterosuperiorrean dagoena, eskapularen hobi supraespinosoan; triangelu formakoa.

Eskapulaz gaindiko nerbioak inbaditzen du, C4, C5 eta C6 nerbio-ekarpenekin, gehienbat C5.

Jatorria eta ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskapularen (edo omoplatoaren) espinoz gaindiko hobian sortzen da, eta tendoia akromionaren azpitik pasatzen da eta humeroaren tuberkulu nagusiaren puntan finkatzen da. Akromionarekin ez ukitzeko subdeltoidea poltsa (bere tendoiaren gainean dagoena) aprobetxatzen du. Muskulu sakon bat da (ezin da erraz haztatu), zati handi batean trapezioak estaltzen duena.[2][3]

Sorbaldako giltzaduraren abdukzio-mugimendu bat egiten du (karga arinekin eta abiadura gutxirekin egiten denean).[4] Garai batean, sorbaldako abdukzioa hasten zuen muskulua zela uste zuten, baina azken aldiko ikerketek erakutsi dute bai deltoidea bai espinosoaz gaindikoa hasieratik daudela aktibo.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Traumatologia Hiztegia] [2017]
  2. (Ingelesez) Thomazeau, H.; Duval, J. M.; Darnault, P.; Dréano, T.. (1996). «Anatomical relationships and scapular attachments of the supraspinatus muscle» Surgical and Radiologic Anatomy 18 (3): 221–5.  doi:10.1007/BF02346130. PMID 8873337..
  3. (Ingelesez) D.F. Gazielly, P. Gleyze & T. Thomas. (1996). The Cuff. Elsevier ISBN 2906077844..
  4. (Ingelesez) David G. Simons; Janet G. Travell; Lois S. Simons. (1999). Travell & Simons' Myofascial Pain and Dysfunction: Upper half of body. Lippincott Williams & Wilkins, 541– or. ISBN 978-0-683-08363-7..
  5. Drake & Vogl & Mitchell. (2014-4-3). Gray´s Anatomy for students 3rd edition. Churchill Livingstone ISBN 9780702051319..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]