Arnas-aparatu
Arnas aparatua gorputzak behar duen oxigenoa jasotzeko eta soberako karbono dioxidoa kanporatzeko gizakiak behar duen aparatua da. Birikek eta arnasbideek osatzen dute:
- Arnasbideak: arnas aparatuko atal eroalea da eta bi zatitan banatu ohi da.
- a) Goi arnasbideak: sudurra, aho barrunbea eta eztarriaz (faringea) osaturik.
- b) Behe arnasbideak: zintzur-heste edo trakea eta bronkioez osaturik.
- birikak: gasen elkartrukea gertatzen den arnas atala arnas bronkiolo, albeolo-hoditxo (lat. ductuli alveolares) eta albeoloez osaturik.
Organoak
- Sudur-bideak: aire sarrera errazten duten bi barrunbeei deritze, euren funtzioa bertan hezetu, iraitzi eta berotzea delarik pituitarioen bitartez.
- epiglotisa: orofaringe eta laringofaringe arteko mugan kokatzen den tapa itxurako kartilagoa da elikagaiak laringe eta trakean sartzea ekiditen dutena.
- laringe: arnasturiko airearen iraizpena funtzio nagusitzat duen hodia da. Era berean airearen igarotzea baimentzen du zintzur-heste eta birikarantz. Funtzio fonatzailea du, alegia, ahotsa sorrarazten du.
- trakea: airea birikarantz barneratu eta birikatik kanporatzen den bidea.
- bronkio: bronkiolorantz bideratzen du zintzur-hesteko airea.
- bronkiolo: bronkioetatik datorren airea albeolorantz bideratzen du.
- albeolo: zaku formako egitura txikiak dira. Pareta oso mehea dute eta odol-hodiz estalita daude. Gas-trukea egiteko balio dute.
- birika: zaku formako bi organo dira. Bronkioloz eta milaka albeoloz osatuak daude.
- saihets arteko muskuluak: Arnasgora eta arnasbehera egiten laguntzen dute.
- kaxa torazikoa: birikak babesten dituen hezurrek osatzen dute.
- diafragma: arnasgora eta arnasbehera mugimenduak diafragmari esker gertatzen dira.
Enbrioi garapen aldiak
Arnas aparatua aurreko hestearen sabelaldeko hormatik garatzen den hasikina da. Laringe, zintzur-heste, bronkio eta albeoloetako epitelioak endodermoan izango du jatorria, kartilago, muskulu eta konektibo ehunez osaturiko atalak mesodermotik eratorriak direlarik. Garapenaren 4. astean septu edo trenkada trakeoesofagikoak bitan banatzen du aurreko hestea, aurrean birika hastapena eta atzean hestegorria kokatuz. Bi hauen arteko kontaktua 4. eta 6. faringe-arkuetako ehunetik garatutako laringearen bitartez gauzatzen da. Trenkatze ezegoki bat izanez gero esofago edo hestegorriko atresia eta fistula trakeoesofagikoen (GNS:Q39) agerpena gerta liteke.
Birika hastapena bi bronkio nagusi garatzen ditu:
- eskuinekoak hiru bronkio sekundario edo bigarren mailakoak osatuko ditu eta hiru lobulu
- ezkerrekoak bi bronkio sekundario eta bi lobulu osatuto ditu.
Sasiguruin eta hodixka aroen ostean, bronkiolo kuboideetako zelulak argaldu egiten dira zelula lauak edo zapalak, albeolo-epitelioko I motako zelulak (edo I motako pneumozitoak) sortuz, odol eta linfa kapilarrekin estuki elkarturik edo loturik daudenak.
7. hilabetean, odol eta airearen arteko gas elkartrukea posible da albeolo primitiboan. Jaio aurretik birikak osagai proteiko txikia, muki zerbait eta gai surfaktantea duen likidoz beterik daude. Azken honek fosfolipidozko geruza bat osatuko du albeolo-mintzean. Arnasketa hastean biriketako likidoa xurgatu egiten da surfaktantearen geruza izan ezik, zeinek albeoloen kolapsoa ekidingo duen arnasbeheran aire-odol kapilar interfasean gainazal tentsioa txikiaraziz. Surfaktantearen gabeziak edo gutxiegitasunak ume goiztiarretan jaioberriaren arnas distresaren sindromea (RDS ingelesez) mintz hialinoen gaixotasuna (GNS: P22.0) eragiten du albeolo primitiboaren kolapsoa dela eta. Biriken hazkuntza jaio ostean gehien bat arnas bronkiolo eta albeolo kopuruaren biderkatzea dela eta jazotzen da eta ez albeoloen tamainaren handipenagatik. Gainera jaio osteko aroan, 10 urte izan arte umeen biriketan albeolo berriak sortuko dira.
Orokorki garapen hau 4 alditan banatzen da: [1]
- sasiguruin aroa (5. - 16. asteak):[2] adarkatzea dela eta arnas hodiek bukaerako bronkioloak [3] osatzen dituzte, baina ez dira ageri arnas bronkioloak ezta albeoloak. Lobulu bakarra aurki daiteke birika hastapen bakoitzean.
- hodixka aroa (16. - 26. astea):[4] bukaerako bronkiolo bakoitza bi arnas bronkiolo bilakatzen da ondoren 3-6 albeolo hodi[5] garatzeko. Maila histologikoan kuboide epitelioa birikako odol hodietara gerturatu egiten dira.
- bukaerako sakuluaren aroa (26. astea -jaiotza): [6] bukaerako sakuluak, alegia, albeolo primitiboak izango direnak, kontaktu estua lortzen dute odol eta linfa kapilarren endotelioarekin, kuboide zelulak mehetzean.
- albeolo aroa (jaiotza - 18 urte): albeolo helduek ondo garaturiko kontaktuak garatzen dituzte kapilarretako endotelio epitelioarekin.
Fisiologia
Arnas aparatuaren zeregin nagusia odola aire atmosferikoarekin harremanetan jartzea da, odol horrek oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa kanpora dezan.
Aireztapena
Difusioa
Gasen garraioa odolean
Erregulazioa
Aparatu kardiobaskularrarekin lotuta dago, oxigenoaren sarrera eta azido karbonikoaren irteera kudeatzeko.
Anatomia
Arnasbideak: atal eroaleak j
Goitik hasita, hauexek dira arnas aparatuaren atalak:
Birika parenkima: Arnas atala
- Arnas bronkioloak
- Hodi edo konduktu albeolarrak
Birika estroma: pleura
Odol-hodiak
Beste batzuk
Lotutako gaixotasunak
Arnas gaixotasunen artean hauexek ditugu: Tuberkulosia, bronkitiak eta neumoniak. Neumologoak bereziki arduratzen dira euretaz.
Sortzetiko gaixotasunak
Oharrak eta erreferentziak
Bibliografia
- Heinz Feneis. Giza anatomiako poltsiko atlasa. 2. Argitalpena (Elhuyar, 1999). ISBN: 978-84-87114-33-5
- Edurne Ugarte Nuñez. Patologia Orokorra: atal orokorra, arnas aparatua eta zirkulazio-aparatua. (Elhuyar, 2005). ISBN: 84-95338-53-X
- Don W. Fawcett, Ronald P. Jensh. Histologiaren sintesia. 1. Argitalpena (EHU, 2009). ISBN: 8498601614
- T. W. Sadler. Langman's Medical Embryology (9th Edition). Chapter 12: Respiratory System
- Gray: Anatomía para estudiantes. 1. edición (Elsevier, 2005)