[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Balearrera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katalanaren dialektoak erakusten dituen mapa.

Balearrera edo Balearretako katalana Balear Uharteetan mintzatzen diren katalanaren dialektoen multzoa da, katalan dialektoen ekialdeko blokean sartuta dagoena. Balearrera dialektoaren barruan, azpidialekto hauek ditugu (uharte nagusi bakoitzeko, azpidialekto bat):

Hiztunek balearrerari buruz duten ikuspegia

Hiztun gehienen iritzia da —hizkuntzalariena bezalaxe— katalana dela beren hizkuntza. Hala ere, hizkuntzalariek ez bezala, beren dialektotzat ez dute balearrera aipatzen, baizik eta beren azpidialektoa: mallorkera (mallorquí) Mallorcan, eivissera (eivissenc) Eivissa uhartean, eta menorkera (menorquí) Menorcan.

Balear Uharteetako talde minoritario batzuek balearrera Sa Llengo Baléà izendatu dute, eta beren hizkuntzatzat aldarrikatzen dute. Talde horiek S'Academia de sa Llengo Balé akademia osatu dute. Hala ere, balearrerari ez zaio hizkuntza estatusik eman ezein erakunde zientifikotan edo administratibotan.

Ikus, gainera