Baltasar Garzón
Baltasar Garzón | |||
---|---|---|---|
(2023) | |||
1993ko ekainaren 18a - 1994ko maiatzaren 9a - Rafael María García-Rico Fernández → Barrutia: Madril Hautetsia: 1993 Spanish general elections (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Torres, 1955eko urriaren 26a (68 urte) | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Dolores Delgado (2023ko abendua - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Sevillako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | epailea, idazlea, politikaria, unibertsitateko irakaslea eta abokatua | ||
Lantokia(k) | Madril | ||
Enplegatzailea(k) | Julian Assange (2012 - | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Espainiako Auzitegi Nazionala | ||
Baltasar Garzón Real (Torres, Jaén (Espainia), 1955eko urriaren 26a - ) epaile andaluziarra da. 1987 eta 2010 urteen artean Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile izan zen. Gaur egun, Nazioarteko Zigor Gorteko aholkularia da Hagan.
Epaitutako auziak
Baltasar Garzónek ondorengo auzietan izan zen epaile:
- Narkotrafikoaren aurkako operazioak
- GALen epaiketa
- ETA eta ezker abertzalearen mugimendua. Bera izan zen Dena da ETAren lehenengo epaile eta honen sustatzailea.
- Augusto Pinochet, Txile eta Argentinako diktadurak
- Bushen seiak (The Bush Six) George W. Bush lehendakaria zenean, bere menpeko langile eta torturatzaileak izan omen zirenen aurkako auzia.
- Faisán auzia
- Frankismoko hilketak
- Gürtel auzia
- Etab.
Kataluniako independismoaren aurka
1992ko ekainaren 29an, Kataluniako independentismoaren aurkako Polizia operazioa abiatu zuen Baltasar Garzón epaileak. Lehen egunean zazpi pertsona atxilotu zituzten, baina hurrengo asteetan, orotara 45. Bartzelonan egitekoak ziren Joko Olinpikoen karietara egin zuten operazioa. Hamazazpi pertsonak salatu zuten torturatu egin zituztela, baina Espainiako epaitegiek ez zuten ikertu. Handik hamabi urtera, 2004an Europako Giza Eskubideen Epaitegiak Espainiako Estatua zigortu zuen tortura salaketak ez ikertzeagatik.[1]
Pinochet afera
1998ko urriaren 10ean, Baltasar Garzónek Pinotxet atxilotzeko agindua eman zuen, Txilen gertatutako hainbat espainiarren heriotzagatik epaitu nahi zuela-eta. Ingalaterrara bidali zuen ordena, han baitzegoen diktadorea, hernia diskal baten ebakuntza egiteko xedean. Atxiloketa urriaren 16ko gauerdian egin zuten Scotland Yardeko agenteek, eta London Clinic klinika pribatuan sartu ziren, Pinochet han baitzegoen barneratuta. Azkenean, eta adina kontuan izanda, Pinochet liberatu zuten 1999ko martxoaren 2an eta, egun berean, Txilera itzuli zen. Gurpil aulkian egon zen Londresko gora-behereak izan zirenean, baina etxera itzuli zen bezain pronto, zutik jarri zen eta bere jarraitzaileak agurtu zituen.[2][3]
Erreferentziak
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baltasar Garzón |
- Judge Garzón: Introduction to a Life (Ingelesez)