Begoña Alfaro García
Begoña Alfaro García | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Terrassa, 1982ko martxoaren 4a (42 urte) |
Herrialdea | Katalunia Nafarroa Garaia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, abokatua eta ekintzailea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Zurekin Nafarroa |
begonaalfaro.com | |
Begoña Alfaro García (Tarrasa, Bartzelona, 1982ko martxoaren 4a) Katalunian jaio eta Nafarroara bizitzen etorritako politikaria, abokatua eta ekintzailea da.[1] Nafarroako Gobernuko hirugarren lehendakariordea eta Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiken kontseilaria da (2023tik).[2][3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bartzelonako Terrasa herrian jaio zen 1982an. Zortzi urte zituela, Zarrakaztelura (1989) joan zen bizitzera. Bere aita, Constantino Alfaro Cortes, herri horretako alkatea eta zinegotzi independente izan zen hainbat legegintzalditan. Nafarroako Unibertsitate Publikoan lizentziatu zen, Zuzenbidean hain zuzen ere.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere bulego propia sortuz abokatutzan jardun du 2013 eta 2023 urteen artean, Administrazio Zuzenbidean, Zuzenbide Zibilean eta Kontsumo Zuzenbidean espezializatuz.[4]
Gizarte-ekintzailea izanda, Amnistia Internazionaleko eta Nafarroako ATTACeko (politika neoliberalen aurkako elkartea) militantea izan zen 2015 urtera arte. Urte horretan, 15 M mugimenduan parte hartu zuen Iruñean. Ondoren, hipotekak eragindako pertsonen plataforma sustatu zuen.[5]
Contigo-Zurekin koalizioarekin Nafarroako Gobernuko lehendakaritzarako hautagaia izan zen Autonomia Erkidegoko eta Udaleko hauteskundeetan. Nafarroako Gobernuan Contigo-Zurekin koalizioaren aldetik kide bakarra izanik, María Chivitek Nafarroako Gobernuko hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako sailburu izendatu zuen.[4]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñean bizi da, Daniel López, Podemoseko Antolakuntzako idazkaria eta parlamentari forala den bikotekidearekin.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Irrisarri, A.. (2021-03-18). Begoña Alfaro barre en las primarias de Podemos Navarra. Pamplona.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Anuncio - BON» bon.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) PRESS, EUROPA. (2023-08-18). «Begoña Alfaro: "Esperamos estar a la altura con rigor y una inmensa capacidad de trabajo"» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- ↑ a b Estévez, Javier. (2023-08-19). Begoña Alfaro: "Contigo Zurekin intentará aportar sentido común y centrar el debate". Pamplona, 14 or..
- ↑ González, Iñigo. (2023-08-17). Begoña Alfaro, la activista que llegó a vicepresidenta. Pamplona, 13 or..
- ↑ de Miguel, Diana. (2023-09-01). Begoña Alfaro, vicepresidenta tercera y consejera de Vivienda: "La Ley de Vivienda es mejorable, pero en Navarra tenemos que ser hábiles". Pamplona, 18-19 or..