Betibizi hori
Betibizi hori | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asterales |
Familia | Asteraceae |
Leinua | Gnaphalieae |
Generoa | Helichrysum |
Espeziea | Helichrysum stoechas |
Basionimoa | Gnaphalium stoechas |
Betibizi horia (Helichrysum stoechas) Asteraceae familiako espezie baten izen arrunta da, Mediterraneoan jatorria duena.
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru azpiespezie ditu[1] :
- Helichrysum stoechas (L.) Moench var. maritimum
- Helichrysum stoechas (L.) Moench var. dolomiticum
- Helichrysum stoechas (L.) Moench subsp. stoechas
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landare belarkara txikia da baina batzuetan oinarrian zurezko adarrak izaten ditu 70 cm-ko altuera hartzen dutenak. Hosto estuak ditu, iletsuak eta gris kolorekoak. Hostoak igurzterakoan ileak galtzen ditu eta usaina ateratzen da.
Infloreszentzia horiak ditu, 3-4 mm inguruko loretxo ugariz osatuak. Apirila eta abuztua artean loratzen da.
Fruituak oso txikiak dira eta luma antzeko egitura dute haizeak urrutira eraman ahal izateko.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mediterraneo ertzeko herrialdetan hazten da, lurzoru lehorretan. Hondarrez eta harritxintxarrez osaturiko lurrak atsegin ditu, sarritan itsaso ertzean daudenak.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Betibizi horiaren loreekin infusioak egiten dira sukarrari eta bularreko minei aurre egiteko.
Landare lehorrak lore sortak egiteko erabiltzen dira.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Beti bizi hori ugari hondarretan.
-
Infloreszentziako lore txikiak.
-
Landarea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Julve, Ph., 1998 ff. - Baseflor.. Index botanique, écologique et chorologique de la flore de France. Version : 23 avril 2004.. .