[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Espazio zunda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josugoni (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:05, 10 martxoa 2009
Fitxategi:Zond 3.jpg
Zond 3 sobietar zunda

Espazio zunda bat, espaziora bidaltzen den tresna bat da, gure Eguzki Sistemako astroak aztertzeko xedearekin, planetak, sateliteak, kometak edo asteroideak kasu.

Espazio zunda batek, honako hauetako elementuetako batzuk izan ditzake:

  • Argazki kamera digital edo ohikoak
  • Espektru aztertzaileak, osagaiak eta elementu espazialen batzuk zehazteko
  • Eguzki panelak, sistemen elikadura elektrikoarentzako
  • Bateria errekargagarriak, eguzki panelek bildutako energia metatzeko.
  • Komunikabide ekipoak, informazioa berriz Lurrerantz igortzeko.

Espazio zunda batzuk

Europa, Martitzerantz aurrera

Gaur egun, ESAren egitasmo anbiziotsu bat, NASArekin elkarlanean, Mars Express zunda da, espazioan sei hilabete emango dituena, Martitzerantz iritsi arte. Bidaia honetan, espazio zundak, MARSIS izeneko tresna darama. Radar honekin, Mars Express zundak, bere tresna guztiak erabiltzeko prest ditu, planeta, atmosfera, gainazala eta lurrazpia aztertzeko.

Radar horrek, hiru antena ditu: 20 metroko luzera duten bi polotako bi antena, eta 7 metroko luzera duen polo bakarreko antena bat, beste biekiko modu perpendikularrean orientatua.

Ikus, gainera