[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Espazio zunda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:17, 21 maiatza 2013
Pioneer H espazio zunda, museo batean erakusgai.

Espazioaren esplorazioan, espazio zunda bat, espaziora bidaltzen den tresna bat da, Eguzki Sistema eta haraindiko argizagiak eta fenomenoak esploratzeko xedearekin. Espaziontziek ez bezala ez dute ez pertsonarik ez zamarik garraiatzen eta esploraziorako beharrezkoak den tresneria soilik daramate, mugitu eta esplorazioa eta Lurrarekiko komunikazioa burutzeko energia-sistemekin batera.

Espazio zunda batek, honako elementu hauek izaten ditu:

  • argazki kamera;
  • espektru aztertzaileak, osagaiak eta elementu espazialen batzuk zehazteko;
  • eguzki panelak, sistemen elikadura elektrikoarentzako;
  • bateriak, eguzki panelek bildutako energia metatzeko;
  • komunikabide ekipoak, informazioa berriz Lurrerantz igortzeko.

Espazio zunda batzuk

Europa, Martitzerantz aurrera

Gaur egun, ESAren egitasmo anbiziotsu bat, NASArekin elkarlanean, Mars Express zunda da, espazioan sei hilabete emango dituena, Martitzerantz iritsi arte. Bidaia honetan, espazio zundak, MARSIS izeneko tresna darama. Radar honekin, Mars Express zundak, bere tresna guztiak erabiltzeko prest ditu, planeta, atmosfera, gainazala eta lurrazpia aztertzeko. Radar horrek, hiru antena ditu: 20 metroko luzera duten bi polotako bi antena, eta 7 metroko luzera duen polo bakarreko antena bat, beste biekiko modu perpendikularrean orientatua.