[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Espainiako Gobernuko presidente

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espainiako Gobernuko Presidentea
Presidente del Gobierno de España

201ko ekainaren 2etik
Pedro Sánchez
TrataeraJaun Txit Gorena
Sorrera1834ko urtarrilaren 15a
EgoitzaMoncloako jauregia (Madril)
AgintaldiaLau urte
WebguneaWebgune ofiziala

Espainiako Gobernuko presidentea Espainiar Estatuan gobernuaren buruzagia da. Garai batean karguaren izena Ministroen Kontseiluko presidente izan zen. Hautaketa Diputatuen Kongresuan egiten da, Gorte Orokorretako behe ganbera dena, inbestidura prozesuaren bitartez. Hautatua izan ondoren, Espainiako Erregeak izendatzen du eta bere aurrean kargua zin egin edo promesten du.

Bere funtzioak 1978ko Espainiako Konstituzioak arautzen ditu 97tik 116ra bitarteko artikuluetan. Nagusiki, Gobernua zuzentzeaz eta Gobernuko kideen funtzioak koordinatzeaz arduratzen da. Ezin du bestelako kargu edo jarduera profesionalik burutu karguan dagoen bitartean.

Presidenteen zerrenda Demokraziaren berrezarpenean

Presidentea Alderdia Agintaldia
1. Adolfo Suárez UCD 1979ko apirilaren 2a - 1981ko otsailaren 26a (I legealdia)
2. Leopoldo Calvo-Sotelo UCD 1981ko otsailaren 26a - 1982ko abenduaren 2a (I legealdia)
3. Felipe González PSOE 1982ko abenduaren 2a - 1996ko maiatzaren 5a (II, III, IV eta V legealdiak)
4. José María Aznar PP 1996ko maiatzaren 5a - 2004ko apirilaren 17a (VI eta VII legealdiak)
5. José Luis Rodríguez Zapatero PSOE 2004ko apirilaren 17a - 2011ko abenduaren 21a (VIII eta IX legealdiak)
6. Mariano Rajoy PP 2011ko abenduaren 21a - 2018ko ekainaren 1a (X eta XII legealdiak; XI legealdian jardunean)
6. Pedro Sánchez Pérez-Castejón PSOE 2018ko ekainaren 2a - Gaur arte (XII legealdia)

Gobernuko presidente ohiak

Espainiak lau Gobernuko presidente ohi ditu bizirik.

Ikus, gainera

Kanpo estekak