[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Estatubatuar ingeles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ingelesen nagusitasuna Estatu Batuetan.

Amerikar ingelesa (ingelesez American English) Estatu Batuetan ingelesak duen dialekto eta ahoskeren multzoa da. Munduan ama hizkuntza ingeles dutenen bi herenak Estatu Batuetan jaioak dira[1]. Kanadako aldaerak oso antzekoak dira.

Ingelesaren erabilera britainiar kolonizazioaren garaian hasi zen. Lehendabiziko ingelesezko hiztunak ziren kolonoak XVII. mendean ailegatu ziren Ipar Amerikara, noiz nederlandera, frantses, gaztelania, alemanera, suediera, scotsera, galesera, Irlandako gaelera, Eskoziako gaelera eta finlandierazko hiztunak zeudenean (baita amerindiarrak ere noski).

Fonologia

Era askotan, Ingalaterrakoarekin alderatuta, Estatu Batuetako fonologia kontserbadoreagoa da[2]. Ekialdeko kostaldeko aldaerek (adibidez Ingalaterra Berria edo New Yorkekoek) Ingalaterrako goi-mailako klasearena egiten zuten[3] eta, egun, tradizioak oraindik dirau. Barnealdean, ostera, ingeles, irlandar eta eskoziarren aldaeren nahasketak aldaera berriak sortu zituen. Hori dela eta, eskualde hauetan azken "R" ahoskatzen dute (aRt edo sisteR) XVII. mendean metropolian normala zenez. Atlantiar kostaldean, berriz, "R"-a mututu zuten eta sister [sista] eta art [aat] ahoskatzen dituzte.

Ortografia

1828an Noah Websterrek bere erabilera-hiztegia argitaratu zuenean, ingelesezko ortografia berritzeko aholkuak eman zituen. Nahiz eta estatubatuarra izan, Europan baino ez zituzten bere aholkuak jarraitu eta, beraz, britainiar eta estatubatuar ingelesen artean aldeak daude. Hona hemen adibide batzuk:

Britainiarra Estatubatuarra
-re (centre, theatre...) -er (center, theater...)
-ise (realise...) Kanada eta Oxford: realize... -ize (realize...)
-ogue (dialogue, analogue...) -og (dialog, analog...)
-our (colour, favour, labour...) -or (color, favor, labor...)
-ce [izenak] -se [aditzak] (practice/to practise) -ce/-se [biak] (license/to license, practice/to practice)
sceptical skeptical
jewellery jewelry
mad crazy
skilful (Australia eta Kanada: skillful) skillful
pavement sidewalk
angry mad

Hiztegia

Estatu Batuek ingelesezko lexikoari milaka hitz, esanahi eta esaldi eman zizkion, batzuk mantendu eta besteak hil zirenak.

Bertoko amerindiar hizkuntzek zenbait hitz eman zizkien: opossum, raccoon (mapatxea), squash (kuia) edo moose (altzea). Beste kolonoen hizkuntzetatik ere zenbait hitz hartu zituzten: nederlanderazko cookie (galleta), frantsesezko levee edo gaztelaniazko barbecue (barbakoa) eta stevedore (zamaketaria).

Hitz batzuk ere zerotik sortu zituzten: O.K. (ados), belittle (mespretxatu), blizzard (elur-ekaitza handia) edo teenager (nerabea).

Badaude Estatu Batuetan oraindik erabiltzen dituzten eta beste lekuetan jadanik desagertu diren hitz batzuk: fall (udazkena), gotten (lortuta) edo creek (erreka) adibidez.

Erreferentziak

  1. Crystal, David. (1997). English as a Global Language. Cambridge: Cambridge University Press ISBN 0-521-53032-6..
  2. Trudgill, Peter; Jean, Hannah. (2002). International English: A Guide to the Varieties of Standard English. Londres: Arnold, 2 or. ISBN 0-340-80834-9..
  3. Trudgill, Peter; Jean, Hannah. (2002). International English: A Guide to the Varieties of Standard English. Londres: Arnold, 46-47 or. ISBN 0-340-80834-9..