[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Fetitxismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aosbot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:12, 27 azaroa 2019
Artikulu hau Fetixismoaren esanahi antropologikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fetixismo (argipena)».
Hegoafrikako fetixismo London Missionary Society elkartearen arabera, circa 1900.

Fetixismoa fetix esaten zaien objektu materialenganako debozioa da. Fetixismoa objektu jakin batzuek naturaz gaindiko ahalmenak edo ahalmen magikoak dituztela eta horiek daramatzan pertsona babesten dutela sinestea edo erlijio-kontzeptua izatea da. Kutunak ere fetixatzat hartzen dira.

Historia

Fetix hitza portugesatik dator, "feitiço" hitzetik hain zuzen, eta "magia" edo "sorginkeria" esan nahi du. Termino hori Europan zehar zabaldu zuena Charles de Brosses eruditu frantziarra izan zen, Mendebaldeko Afrikako erlijioa Antzinako Egiptoko erlijioaren alderdiekin alderatzen ari zenean.

XVIII. mendean Brossesek eta beste aditu batzuek fetixismoa erabiltzen zuten erlijioen bilakaera azaltzeko. Brossesen erlijioaren bilakaeraren teorian, Brossesek fetixismoa erlijioaren egoerarik primitiboena zela esaten zuen, ondoren politeismotik eta monoteismotik jarraituz.

XIX. mendean, Herbert Spencer eta beste filosofo batzuek Brossesen teoria errefusatu zuten. E. B. Tylor eta J. F. McLennan adituek animismoaren eta totemismoaren teoriak landu zituzten fetixismoa azaltzeko.

Tylorrek eta McLennanek diote fetixismoak historialariei pertsonen eta jainkoaren arteko erlazioan arreta jarri ordez pertsonen eta objektu materialen artekoetan jartzea ahalbidetzen diela. Ikus, erlijio-fetixismoa.

Fetixismo terminoaren erabilera

Kanpo estekak