[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Filosofoen bizitzak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Filosofoen bizitzak edo Filosofo argien bizitzak (grezieraz Βίοι καὶ γνῶμαι τῶν ἐν φιλοσοφίᾳ εὐδοκιμησάντων) greziar eta erromatar kulturetako antzinako filosofoei buruz, Tales Miletokoarekin (K. a. c.624-c.546) hasi eta II. mendeko Sexto Enpiriko arte, Diogenes Laerzio doxografo eta biografoak idatzitako bilduma bat da, liburu sorta moduan antolatua. Bertan, filosofoen jatorriari eta bizitzari buruzko datuak [1] eta anekdotak biltzen dira. Dagokien eskola filosofikoa [2], pentsaera eta bibliografia zabala [3] ere aipatzen ditu, filosofo bakoitzaren nortasuna eta pentsaera uztartuz horrela. Lanaren estilo errazak, umoretsua batzuetan [4] , publiko zabal bati begira idatzia izan zela pentsarazten du. Historian zehar eta egun ere antzinako filosofiaren oinarrizko erreferentzia izan da, askok bere estilo kaxkarra nabarmendu badute ere [5].

Edukia

Diogenes Laerziok filosofia grekoen asmakuntza dela aipatuz abiarazten du bere lana. Bi jatorri aipatzen ditu: Anaximandro buru duen joniar eskola eta Pitagoras buru duen eskola italikoa.

Erreferentziak

  1. Adibidez, "Euklides Megarakoa zen, Istmotik gertuko hirikoa hain zuzen, edo beste batzuen arabera, Gelakoa...".
  2. Adibidez, "Arkelao Anaxagorasen ikasle eta Socratesen maisu izan zen, Joniatik Atenasera filosofía naturala ekarri zuen lehena ...".
  3. Bertan aipaturiko idazkietatik asko galdu egin dira.
  4. Adibidez, "Diogenesek (zinikoa, alegia) garbia ez zen bainu batean zegoela, hau esan zuen: «Hemen bainatzen direnak, non garbitzen dira?»".
  5. Alfonso Reyes Ochoa mexikar idazleak ezinbestekoa bezain baliorik gabea dela aipatu du. Ikus Alfonso Reyes: Obras completas, XIII: La crítica en la edad ateniense, la antigua retórica, 42. orrialdea.

Kanpo loturak