Guilloche (arkitektura)
Itxura
Guillochea apaingarri grabatu teknika bat da. Prozedura hau da; diseinu eredu errepikakor eta konplexu bat mekanikoki eta zehaztasun eta xehetasun handiz, material batean grabatzean datza.
Arkitekturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gillochea Grezia eta Erroma klasikoan erabiltzen zen arkitektura eredu errepikakorra da. Arkitektura neoklasikoan eta Erdi Aroko kosmatesko estiloko harrizko lanetan ere erabili izan zen. Funtsean zenbait hutsune zirkularren inguruan bi marra behin eta berriro gurutzatuz sortzen den apaingarria da. Hutsune zirkular hauek, sarritan hutsik daude baina irudiak ere izan ditzakete, esaterako arrosa bat.